Guruzne Azpiroz Ibarguren
Guruzne Azpiroz Ibarguren | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Oiartzun, 1984ko azaroaren 8a (40 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | irakaslea, arraunlaria eta entrenatzailea |
Enplegatzailea(k) | Eusko Jaurlaritza |
Guruzne Azpiroz Ibarguren (Oiartzun, Gipuzkoa, 1984ko azaroaren 8a) traineru estropadetako arraunlaria[1] eta entrenatzailea[2] izan da. San Juan traineruarekin Kontxako Bandera eta Emakumezkoen Euskotren Liga birritan irabazi ditu[3][4]. Oiartzungo Udalak VI. Kirol Saria eman zion 2021ean bere kirol ibilbideagatik.[5]
Kirol ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Igeriketan eman zion hasiera kirol ibilbideari, 1995ean. Kanpoko igerilekuko udako ikastaroetan Agustin Ibarguren izan zuen lehen irakasle. Gero, ahizparekin batera Txurrumurru igeriketa elkartean eman zuen izena 12 urte zituela eta Lupe Amunarriz eta Saioa Etxebeste izan ziren haren entrenatzaileak. Oiartzungo Elorsoro kiroldegian prestatzen zen eta lau urtez jardun zuen, eskualdeko txapelketetan parte hartuz.
Xanistebanetan, abuztuaren 3an jokatzen den auzoen arteko sokatira txapelketan parte hartzeko entrenatzen hasi eta Girizia Sokatira taldean izena ematen amaitu zuen. Bertan, 3 urtez jardun zuen. Azkeneko urtean, Sanpedrotarra Arraun Elkartean egin zituzten entrenamendu saioak eta arraunaren arrak kozkatu zuen.
Urtebetez jardun zuen Sanpedrotarran (2005-06) eta hurrengo ikasturtean Cardiffko Unibertsitatean aritu zen ikasten, Erasmus programan.
Britainia Handitik itzulita, Pasai Donibane Koxtape Arraun elkartean aritu zen arraunlari moduan bost urtez (2010-2015)[6]. Azken bi urteetan, Juan Mari Etxabe entrenatzaile zela, irabazi zituen Kontxako Bandera eta Emakumezkoen Euskotren Liga (2014 eta 2015).
Taldeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taldea | Urteak |
---|---|
San Pedro | 2005-2006 |
San Juan | 2010-2015 |
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gipuzkoako Txapelketa 2012[7]
- Euskal Herriko eta Gipuzkoako Txapelketa 2014 eta 2015
- Kontxako Bandera (2): 2014 eta 2015ean.
- Emakumekoen Traineru Liga (2): 2014 eta 2015ean.[7]
Arraunean emakumezkoen entrenatzaile
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2017an, Lapurdi Arraun Taldeko emakumezkoen traineruan hasi zen entrenatzaile lanetan, Ipar Euskal Herriko lehen taldean. [8]Hurrengo bi urtetan, berriz, San Juango Batelerak traineruan jarraitu zuen prestatzaile moduan.[9]
Oiartzungo VI. Kirol Saria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2021ean, herritarrek proposatuta eta kirol mahaiak berretsita, Oiartzungo Udalak VI. Kirol Saria eman zion arraunlari ohiari bere kirol ibilbideagatik.[10]Saioan, bideo bat eman zuten pantaila handian, Azpirozi zoriontzeko[11]. Bertan agertu zirenen zerrenda luzea izan zen: familia; lagunak; San Juan eta Giriziako taldekide ohiak; Kirol Saria aurretik jaso dutenak; Eskola Kirolakoak; udaleko ordezkariak…[12]
Irakasle, lanbidez
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haurtzaro Ikastolan eta Oreretan Ikastolan ikasi ondoren, Leioako Euskal Unibertsitatean Biologia-Geologia ikasi zuen. Azken ikasturtea, 2006-07, Erasmus programan, Cardiff hirian burutu zuen, arestian aipatu den modura. Han, banku mobila probatzeko beta izan zuen. Behin ikasketak amaituta irakaskuntza masterra burutu zuen eta geroztik irakasle lanetan dabil Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan. Donostia, Irun, Azkoitia, Andoain herri eta hirietako institutuetan lanean aritu ondoren, 2017tik Billabonan ari da beharrean, Erniobea institutuan.[13]
Herriko aitortza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oiartzuar emakume sortzaileak udalekuetan egitasmoaren barruan, bere izena eraman zuen haur talde batek 2022an.[14]
Elkarrizketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Oiartzuarrak gara taldeak eginiko elkarrizketa.[15]
- Oarsoaldeako Hitza, VI. Kirol Saria jaso berritan egindako elkarrizketa.[16]
- Oiartzun irratia, VI. Kirol Saria jasotakoan buruturiko elkarrizketa.[17]
- Lapurdi Arraun elkarteko traineruan entrenatzaile gisa eginiko elkarrizketa.[8]
- San Juango Batelerak traineruko entrenatzaile lanari buruzko elkarrizketa.[18][2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Liga Euskotren de traineras» www.euskotrenliga.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Andonegi, Iker. (2019-03-07). «“Competir en la Liga Euskotren está difícil, pero no perdemos la esperanza”» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) Garcia, Jabier Izquierdo / Ainara. (2014-09-15). «Y el sueño se cumplió» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) GOIZARIN. (2015-09-17). «Guruzne Azpiroz eta Garazi Lasartek harro lortu duten Kontxako Banderaz» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
- ↑ «Oiartzungo Udala» www.oiartzun.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2014-07-27). «San Juan deshace el empate en Getxo» GARA (Noiz kontsultatua: 2024-03-30).
- ↑ a b Gipuzkoa Txapelketa Palmaresa. Donostia: Federakundea, 2 or..
- ↑ a b “Fisikoki oso kirol exijentea da, eta teknika ikasi behar da” |. (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Guruzne Azpiroz, nueva entrenadora de las batelerak» Noticias de Gipuzkoa 2018-10-19 (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
- ↑ «Oiartzungo Udala» www.oiartzun.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-25).
- ↑ Oiartzungo VI. Kirol Saria (2021): Guruzne Azpiroz Ibarguren. (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
- ↑ Oiartzungo VI. Kirol Saria (2021): Guruzne Azpiroz Ibarguren. (Noiz kontsultatua: 2024-03-25).
- ↑ «ORGANIGRAMA 2023-2024» erniobea.hezkuntza.net (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
- ↑ Udalekuak 2019: Talde argazkiak | ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA. 2019-08-07 (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
- ↑ 8. Elkarrizketa: Guruzne Azpiroz Ibarguren. (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
- ↑ Erik, Gartzia(e)ko. (2021-10-29). «Guruzne Azpiroz: "Eskatzen duen inplikazioagatik asko ikasi dut arraunarekin"» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
- ↑ «Ikusteko, hasi saioa edo erregistra zaitez» m.facebook.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
- ↑ ««Ezin da ziur esan udan San Juan uretan izango denik»» Berria 2019-01-17 (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).