Habib Bourguiba
Habib Burgiba (arabieraz: حبيب بورقيبة Ḥabīb Būrqība; Monastir, 1903ko abuztuaren 3a - ibidem, 2000ko apirilaren 6a) tunisiar politikaria izan zen. Destour alderdiko kidea izan zen hasieran, eta Neo-Destour alderdiko buruzagia geroago (1934); Tunisiaren burujabetzaren alde borrokatu zen. Bi aldiz atxilotua izan ondoan (1946; 1952-1954) Tunisiako burujabetza negoziatu zuen Pierre Mendès Franceren gobernuarekin (1955). Kontseiluko lehendakaria izan zen 1956. urtean, eta Tunisiako Errepublikako presidente bihurtu zen 1957an. Palestinako auziari amaiera emateko egindako proposamenak ez zituzten herri arabiarrek onartu (1965). Burgibaren lehen ministroak, Ben Ali jeneralak, kargutik kendu zuen, eta haren lekua hartu zuen presidentetzan 1987. urtean. Orduz geroztik, Burgiba erretiraturik bizi izan zen Monastirren, hil zen arte.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Habib Bourguiba |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.