Edukira joan

Harpe-gizaki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Charles R. Knight Le Moustier margolaneko neanderthalak, 1920

Harpe-gizakia edo troglodita[1] pertsonaia herrikoia da, historiaurreko antzinako gizakien edo hominidoen itxurari buruzko kontzeptu estereotipatuetan oinarritua. «Harpe-gizakia» klixearen jatorria Neanderthalaren aztarnak aurkitzean datza. «Haitzulotar» terminoa, batzuetan, lagunartean erabiltzen dugu Neanderthal edo Cro-Magnon izakiak izendatzeko (Paleolito aroko Homo sapiensak), eta gizaki primitiboen eta haitzuloen arteko elkarketan sortzen da, labar-pinturen bidez adibide gisa ikusten dena.

Harpe-gizaki batek hartz arre bat borrokatuz. The Cave Boy of the Age of Stone (1907) umeentzako liburuaren ilustrazioa

XVII. mendean Thomas Hobbes filosofoak zibilizaziorik gabeko gizakiaren bizitza bakartia, pobrea, miserablea, gordina eta laburra zela adierazi zuen.

Europako ikonografia heraldikoak harpe-gizakiak ehunka urtez aipatu zituen. Erdi Aroan izaki hauek artean eta literaturan bizardun eta ilez estaliak bezala agertzen ziren, eta askotan astamakilak eramanez eta kobazuloetan biziz. Nahiz eta gizon basatiak zibilizaziotik kanpo bizi balira bezala aurkezten ziren beti, haiek gizakiak ala animaliak ziren ez zegoen ados. Ez ziren beti subgizaki gordin gisa aurkezten, batzuetan basati noble gisa identifikatzen baitziren.

«Haitzulotar» eta beste pertsona primitibo batzuei buruz zeuden aurreiritziek antzinako gizakiaren irudian eragina zuten. Historiaurreko bizimoduaren gaur egungo iritzi zientifikoa da funtsean ehiztari-biltzailerena zela.

Istorio herrikoi horietan, harpe-gizakiak animalien larruen zatiekin estaliak agertzen ziren, eta abereen hezurrez edo harriz egindako garrotez armatuak, adimen maila oso baxuarekin, eta oldarkorrak. Are gehiago, askotan harpe-gizakiak haitzuloetan bizi zirela adierazten zuten, bertan labar-pinturak aurkitu baitzituzten; baina, egia esan, litekeena da haitzuloak erlijio-bileretarako lekuak edo aldi baterako babeslekuak izatea, eta ez ustezko harpe-gizakien bizilekuak. Haiek denbora gehiena lekualdatzen eta aldi baterako babeslekuak eraikitzen ematen bazuten,[2] oso ebidentzia gutxik gaur egun arte iraun izana esatea zuzena da.

«Harpe-gizaki» arketipoaren beste ezaugarri batzuk honakoak dira:

  • Emakume trogloditen janzkera bere bularrak estaliz aurkezten zuten; hori gertaera historiko bat baino gehiago mendebaldeko tradizioarekin bat dator.
  • Arma neolitikoek elementu multzo zabala hartzen zuten, hala nola lantzak, harriak, habeak, aizkorak eta arkuak; ez bakarrik garroteak
  • Harpe-gizakiek gizaki modernoen adimen maila bera zuten.

Estereotipoak kulturan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Action Stories aldizkariko 1940. urteko ale baten portada

Sir Arthur Conan Doyleren The Lost World (1912) eleberrian gizaki-tximinoak gizaki garaikideen aurka borrokatzen dute. Edgar Rice Burroughsek ideia hau hartu eta The Land That Time Forgot (1915) filmerako moldatu zuen. Orduan haitzulotar filmen genero bat sortu zen, D. W. Griffithen Man's Genesis (1912) adibiderik nabarmenena zuena;[3][4] film horiek Charles Chaplin bere lan satirikoak egiteko inspiratu zuten: His Prehistoric Past (1914),[5][6] Brute Force (1914),[7] The Cave Man (1912)[8] eta, ondoren, Cave Man (1934).[9] Film horietan, Griffithsen pertsonaiek ez dakite hitz egiten (film mutu batean komenigarria dena), eta haien armak makilak eta harriak dira, eta Cave Manen heroia Tarzanen tankerako pertsonaia bat da, dinosauroen aurka borrokatzen dena.[10]

Captain Cavemanez gain, Wacky Races telesaileko Slag anaiak, Caveman, One Million Years B.C., La Guerre du feu, The Clan of the Cave Bear, The Flintstones, Harpetarra, The Croods, The Croods: A New Age, Primal, 10,000 BC eta Alpha film eta telesailek gai bera jorratu zuten; Walking with Cavemen, L'Odyssée de l'espèce eta Walking with Beasts dokumentalek bere izaera ezagutarazi zituzten.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Elhuyar Hiztegia
  2. Jerry D. Moore, "The Prehistory of Home", University of California Press, 2012
  3. [1]
  4. Man's Genesis.
  5. [2]
  6. His Prehistoric Past
  7. [3]
  8. [4]
  9. [5]
  10. (Ingelesez) Glut, Donald F.; Brett-Surman, Michael K.. (1997). The Complete Dinosaur. Bloomington eta Indianapolis: Indiana University Press, 675–706 or. ISBN 978-0-253-33349-0..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]