Edukira joan

Hausa Erresumak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hausa herriko hiri nagusiak. Muga modernoak gorriz.

Hausa Erresumak edo Hausalandia[1] Niger ibaiaren eta Txad aintziraren artean kokatutako estatu-hiri independente batzuk izan ziren. Hausa tradizioak Bayajiddaren abentura ospetsuak gogorarazten ditu, Bagdadetik (edo Ekialde Hurbileko beste toki batetik) iritsi eta hausa estatuak sortu omen zituena. Hausa hizkuntza hausa estatuetatik hedatu zen.

Hausa Erresumak mitologia komun batekin zazpi estatu bezala hasi ziren, haien sortzaileak erregina baten seme-alabak baitziren. Hausa Bakwai esaten zaie, "Zazpi hausa" esan nahi duena. Hauek ziren estatuak:

Hausa Bakwaien hazkuntza eta ondorengo konkistak estatu kopuruen sorreran suertatu ziren, gobernari ezberdinek beren leinua Bayajidda hausa-hirien fundatzailearen ohaide bateraino asmatuz. Horregatik Banza Bakwai esaten zaie, "Sasiko" edo "Faltsu Zazpi" esan nahi duena. Banza Bakwaiek Hausa Bakwaien ohitura eta erakunde asko hartu zituzten, baina hausa ez zen jendeak kopiatutako erresumatzat hartzen ziren. Estatu horiek honako hauek biltzen zituzten:

Hausa erresumak XIII. mendean sortu ziren merkataritza-gune gisa, Kanem eta Maliko Inperioarekin lehiatzen zirenak.[2] Bere esportazio-produktu nagusiak larrua, urrea, oihalak, gatza, cola acuminata espezia, animalientzako uhalak eta henna ziren. Aliantza txikiak izan ezik, hausa hiri-estatuak modu independentean funtzionatzen zuten. Haien arteko lehiek, oro har, agintaritza zentralizatua eratzea eragotzi zuten.[3]

Hazkunde nahiko etengabea izan arren, hiri-estatuak erasorako ahulak ziren eta, nahiz eta jada XVI. mende inguruan bertako biztanle gehienak musulmanak izan, 1804 eta 1808 artean jihadista musulmanek eraso egin zieten. 1808an, Usman dan Fodiok azken hiri-estatu hausa konkistatu eta Sokotoko Kalifa-herrian sartu zuen.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Lapidus, Ira M. A History of Islamic Societies. 3rd ed. New York, NY: Cambridge University Press, 2014. pg 458-459
  2. Hogben/Kirk-Greene, Emirates, 82-88; Lange, Kingdoms, 216-221, 554 n. 25.
  3. Palmer, III, 132-4; Smith, Daura, 52-55
  4. Smith, Daura, 419-421.
  • Hogben, S. J. und Anthony Kirk-Greene: The Emirates of Northern Nigeria, Londres 1966 (145–155 orr.).
  • Lapidus, Ira M. A History of Islamic Societies. 3rd ed. New York, NY: Cambridge University Press, 2014. 458-459. orr.
  • Nicolas, Guy: Dynamique sociale et appréhension du monde au sein d'une société hausa, Paris 1975.
  • Palmer, Herbert R.: Sudanese Memoirs, vol. 3, Lagos 1928 132–146 orr.
  • Smith, Michael: The Affairs of Daura, Berkeley 1978.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]