Edukira joan

Heraklea Pontika

Koordenatuak: 41°17′05″N 31°24′53″E / 41.284722222222°N 31.414722222222°E / 41.284722222222; 31.414722222222
Wikipedia, Entziklopedia askea
Heraklea Pontika
Kokapena
Estatu burujabe Turkia
Turkiako probintziaZonguldak probintzia
Turkiako barrutiaKaradeniz Ereğli
Koordenatuak41°17′05″N 31°24′53″E / 41.284722222222°N 31.414722222222°E / 41.284722222222; 31.414722222222
Map
Historia eta erabilera
Siege of Heraclea
Artikulu hau Turkiako Zonguldak probintzian zegoen hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Heraklea».

Heraklea[1] Pontika (antzinako grezieraz: Ηράκλεια Ποντική; latinez: Heraclea Pontica; turkieraz: Karadeniz Eregli), antzinako hiri bat izan zen, Bitiniakoa, Asia Txikian, Kilijsu ibaiaren itsasoratzean. Gaur egungo Karadeniz Eregli herriaren toki berean zegoen, Zonguldak probintzia turkiarrean.

Jatorri mitologikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Greziar mitologiaren arabera, honela deitu zuten antzinako greziarrek, Herakles infernuetara han jaitsi zela uste baitzuten, Akeronte ibaiak harantz gidatzen zuen leize-zulo batetik.

Bosforotik 200 kilometro ekialdera kokatua K.a. 560-K.a. 558an sortua izan zen, Megara eta Beoziaren kolonia bezala. Laster menderatu zuten mariandinarrek, jatorria eskualde hartan bertan zutenak, nortzuk oso azkar zabaldu zuten euren nagusitasuna lurralde handi batean.

Hiriak laster lortu zuen oparotasuna eta bere kolonia propioak sortu zituen, Kalatis, Kersoneso eta Kidros, mugakide ziren Bitinia eta Galaziaren gutizia piztuz.

Delosko Ligaren Mitileneko matxinadaren gertaeretako batean eta atenastarrek hartu ondoren K.a. 428an Lamako jeneral atenastarrak, Heraklean ainguratu zituen hamar hiruarraunekoak galdu zituen, erori zen euri indartsuaren ondorioz, Kalete ibaiak gainezka egitea eragin zuena.

Erromaren aliatua K.a. 185etik, asko sufritu zuen Gerra Mitridatikoekin, erromatarrak eta Mitridates VI.a Pontoko erregearen artean izan zirenak. Marco Aurelio Cotta prokontsulak hartua eta suntsitua, ondoren berreraikia izan zen, baina sekula ez zuen bere lehengo oparotasunik izan.

K.a. IV. mendeko Heraklides Pontiko filosofoaren jaioterria, gutxienez hamasei liburuko istorio baten protagonista izan zen, I. mendean Heraklea Pontikako Memnonek idatzitako istorioa. Idazlan honetatik, 9.etik 16. liburura arteko istorioaren laburpen bat baino ez da mantendu, Mirobiblon edo Fozioren Liburutegian dagoena. Laburpenak Klearko Herakleakoaren tiranotik Julio Zesarren azken urteetarainoko epea hartzen du.

Gaur egungo hiria, batez ere, bere antrazitazko ikatz meatzeengatik da ezaguna, honengandik Istanbulek bere ekoizpenaren zati handi bat jasotzen duelarik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]