Heroi eponimoen monumentua
Heroi eponimoen monumentua, Atenasko agoraan dagoen, eta K.a. V. mendeko data zehaztu gabean, Klistenes legelari atenastarrak eginiko erreforma politikoen ondorioz eraikitako monumentu publiko bat da.
Heroi eponimoen monumentuari buruzko erreferentziarik antzinakoenak, Aristofanesen aurki daitezke, K.a. 420an, egungo monumentua, K.a. 330ekoa den bitartean. Eraikinak, Klistenesek eginiko erreformen garrantzia frogatzen du. K.a. IV. mendeko monumentua, Klistenesen tribu berrien hamar heroi eponimoak irudikatzen zituzten brontzezko estatuak zituen oinarru luze batetaz osatuta dago.
Aristotelesen arabera, Pitia izan zen atenastar tribu berrien hamar heroi eponimoak izendatu zituena, atenastarrek aurkitu zizkioten ehun pertsonako talde batetatik aukeratuz.
Eraikinak, erabilpen praktiko bat ere bazuen, bertan jartzen baitzen tribu ezberdinentzako informazio erabilgarria, zegokion heroi eponimo bakoitzaren azpian. Gainera, informazio orokorragoa ere iragartzen zen.
Ondoren, aro helenistiko eta erromatarrean aldaketaren batzuk egin ziren.