Hil da Canovas
Itxura
Hil da Canovas Jose Manuel Lujanbio Txirrita bertsolariaren bertso sorta bat da, Michele Angiolillo anarkistak Espainiako gobernuburu Antonio Cánovas del Castillo hil zuela eta eginak.
Hitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Il da Cánovas, fuera Cánovas,
pikaro gaizki eziya,
galdu zituen gari-zelaiak,
gallendu zaio sasiya;
galdu zituen ipar garbiyak,
gallendu trumoi nasiya,
galdu zituen fueruak eta
Jaungoikuaren graziya,
galdu zituen bizi-lekuak,
galdu du bere biziya!
Iru reloju, iruna kate,
iru mallakin bakoitza,
buruan berriz iru korona
petxuan iru orratza;
iru doblako amoriyua
tximista bezin zorrotza,
iru tirotan utzi zizuten
zuri senarra illotza,
iru ezpatak zulatzen dute
señora, zure biotza.