Independentzia aldarrikapen
Independentzia aldarrikapena nolabaiteko subiranotasuna suposatzen zaion entitateren batek (taldeak edo pertsonak) beretzat arrotza zaion Estatu baten zati zen lurralde jakin baten independentzia formalki aldarrikatzea da. Beste modu batera esanda, independentzia testu juridiko baten bidez aldarrikatzen da. Kasu gehienetan independentzia aldarrikapenak lurralde independizatu berri horien dagokien Estatuen onarpenik gabe burutzen dira, hortaz, maiz aldebakarreko independentzia aldarrikapena bezala izendatzen zaie, batez ere aldarrikapen horren zilegitasuna edo baiozkotasuna zalatzan jartzen dutenen aldetik.
Kasu batzuetan, independentzia ez da aldarrikapen soil batekin lortzen, bi aldeen arteko adostasun batekin baizik. Britainiar Inperioaren antzinako kolonia askok bere independentzia honela lortu zuten, hots, negoziazioaren bidez. Bestalde, zenbait lurraldek euren independetzia de facto lortu duten kasuak ere badaude, baina ez dute independetzia aldarrikapenik egin, adibidez Taiwan.
Jurisprudentzia - Nazioarteko Justizia Auzitegiaren Irizpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2010eko uztailaren 22an Nazioarteko Justizia Auzitegiak Kosovoren Independentzia Aldarrikapenari buruzko irizpena onartu zuen:[1]
"Auzitegiak nazioarteko zuzenbideak orokorrean independentzia aldarrikapenen inguruko debekurik ez duela onesten du. Hortaz, 2008ko otsailaren 17ko aldarrikapenak nazioarteko zuzenbide orokorra ez duela hausten ondorioztatzen du" (Nazioarteko Justizia Auzitegia, 2010eko uztailaren 22a, 84 paragrafoa).[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ International Court of Justice (2010): Accordance with international law of the Unilateral Declaration of Independence respect of Kosovo
- ↑ CORTADA, Jordi; TORRA, Quim (eds.) (2011): "La porta de la gàbia". Barcelona: A Contravent.