Indonesiako Iraultza Nazionala
Indonesiako Iraultza Nazionala | |||
---|---|---|---|
Herbehereetako zutabe militar bateko soldaduak Product operazioan, 1947an. | |||
Data | 1945-49 | ||
Lekua | Indonesia Ekialdeko Herbeheretar Indiak | ||
Emaitza | Herbehereek onartzen dute Indonesiako independentzia | ||
Gudulariak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Indonesiako Iraultza Nazionala edo Indonesiako independentzia-gerra (1945-49) gatazka bat izan zen Indonesiaren eta Herbehereen artean, Ekialdeko Herbeheretar Indietako lurralde kolonial zaharraren independentzia-deklarazioaren ondoren.
Aurrekariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Japoniar inbasioak eta ondorengo okupazioak, Bigarren Mundu Gerran, Neerlandarren gobernuari bukaera eman zioten, eta lehenago ezabatuta egon zen indonesiako mugimendu independentistari bultzada eman zioten.
Matxinada
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1945eko ekainaren 1ean, Sukarnok Pankasila zirriborratzen zuen hitzaldi bat eman zuen, indonesiako nazioaren bost printzipio gidariak ziren: Jainkoagan sinestea, humanitarismoa, batasun nazionala, demokrazia eta justizia soziala.[1] Japoniak 1945ean amore eman eta bi egun geroago, Sukarno buruzagi nazionalista eragileak nazioaren independentzia aldarrikatu zuen (Indonesiako Iraultza Nazionala) eta presidente izendatu zuten.[2][3][4] Herbehereak beren gobernua berrezartzen saiatu ziren. Egoera oso konplexua zen, Japoniarrekin eta Herbehereetarrekin kolaboratu zuten eliteak mehatxu pean zeuden. Legea eta ordena hausten ziren neurri handian, zaila zen jarduera iraultzaileak eta ilegalak bereiztea, eta areagotu egin ziren aspaldiko gizarte-zatiketak: erlijiosoak, hizkuntza- eta etnia-taldeen artekoak, eta gizarte-klaseen artekoak, bai landa-eremuetakoak bai hiri-eremuetakoak. Buruzagi lokal errepublikanoak gogor borrokatu ziren bizirik irauteko, Holandarren erasoetatik, joera separatistetatik eta ezkertiarren matxinadetatik. Holandarren agintea berreskuratzeko saiakeren aurrean izandako erreakzioak ez ziren ondo atera, eta gutxi batzuek antzinako ordena kolonialera itzuli nahi zuten.[1]
1945eko urriaren 28an, Surabayaren aurkako indarkeria piztu zen, Javako ekialdean, soldadu britainiar okupatzaileek aurre egin zieten pemuda eta beste talde armatu batzuei, baina britainiarrentzako hondamendi militar bat gertatu zen, A.W.S. Mallaby komandantea eta ehunka soldadu hil ziren. Britainiarrek kontraerasora jo zuten. Surabaiako bataila izan zen independentziaren aldeko borrokarik gogorrena, eta aliatuak behartu zituen errepublika ituntzera .[1]
Holandarrek, Japoniarren amore eman zutenetik egoera ahulean, errepublikarekin artxipelagoaren eta Herbehereen arteko harremanen bat negoziatu nahi zuten. Negoziazioen ondorioz, Linggajatiko Akordioa sortu zen, Erresuma Batuak arbitratua, eta 1946ko azaroaren 12an sinatu zen, Holandarrek Javan eta Sumatran eremu errepublikanoa onartzea aurreikusten zuena, eta Herbehereek, errepublikak eta ekialdeko artxipelagoak osatzen zuten Holanda-Indonesiar Batasuna koroaren menpe. Artxipelagoa Indonesiako Estatu Batuetako Errepublika gisa eratu beharko zen. Errepublika (Java eta Sumatra), Kalimantango hegoaldea eta Sulawesik, Malukuk, Sondako Uharte Txikiek eta Mendebaldeko Ginea Berriak osatzen zuten "Ekialde Handia". Indonesiako Batzorde Nazional Zentralak ez zuen akordioa 1947ko martxora arte berretsi eta errepublika eta holandarrak ez ziren pozik geratu. Akordioa 1947ko maiatzaren 25ean sinatu zen, baina uztailaren 21ean, Holandarrek, Akordioa urratu izana alegatuz, Sumatrako eta Ekialdeko eta Mendebaldeko Javako errepublikanoak kanporatu zituzten, eta Yogyakarta eskualdean, Java Zentralean, konfinatu zituzten. Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak (NBE) Jardunbide Egokietarako Batzorde bat sortu zuen negoziazio berriak babesteko. Renvilleko Akordiora heldu zen orduan, bi alderdiek 1948ko urtarrilaren 17an berretsia. Poliziak hartutako zonen Holandako aldi baterako kontrola onartzen zuen, baina okupatutako eremu politikoen erreferendumak aurreikusten zituen.[1]
Ondorengo borroka armatua eta diplomatikoa 1949ko abenduan amaitu zen, nazioarteko presioari erantzunez, Herbehereek formalki onartu zutenean indonesiaren independentzia.[5]
XX. mendeko iraultza garrantzitsuenetako bat izan zen, borroka lau urtez baino gehiagoz luzatu zen, eta elementu berriak ekarri zituen: gatazka armatu esporadikoak baina garrantzitsuak, Indonesiako barne-desordenak eta nazioarteko bi esku-hartze diplomatiko handi. Indar holandarrak ez ziren nahiko indartsu indonesiar matxinatuak menderatzeko, baina bai euren kanporatzea ekiditeko. Indar holandarrak Java eta Sumatrako bastioi errepublikanoak ziren herri eta hiriak kontrolatzeko, baina ezin zituzten herriak eta nekazal eremuak kontrolatu. Egoera horretan, Indonesiako Errepublikak bere eskubideak lehenetsi zituen, bai nazioarteko diplomaziaren bidez, bai Javako eta beste uharte batzuetako gatazka armatuetan Indonesiarren eraginaren bidez.
Ondorioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iraultzak suntsitu egin zuen Ekialdeko Indietako administrazio kolonial herbeheretarra, munduko beste muturretik gobernatu izan zuena. Arraza-kastak ere nabarmen aldatu zituen, eta tokiko gobernari askoren boterea murriztu zuen (Raja). Hala ere, biztanle gehienen egoera ekonomikoa edo politikoa ez zen nabarmen hobetu, nahiz eta indonesiar batzuk herrialdeko merkataritzan paper garrantzitsuagoa lortzeko gai izan ziren.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d The National Revolution, 1945-50. .
- ↑ H. J. Van Mook. (1949). «Indonesia» Royal Institute of International Affairs 25 (3): 274–285..
- ↑ Charles Bidien. (5 desembre 1945). «Independence the Issue» Far Eastern Survey 14 (24): 345–348. doi: ..
- ↑ Reid (1973), page 30
- ↑ Charles Bidien. (5 desembre 1945). «Independence the Issue» Far Eastern Survey 14 (24): 345–348. doi: ..; «Indonesian War of Independence"» Military (GlobalSecurity.org).
Gehiago irakurtzeko
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Anderson, Ben (1972). Java in a Time of Revolution: Occupation and Resistance, 1944–1946. Ithaca, NY: Cornell University Press. ISBN 0-8014-0687-0. Cribb, Robert (1991). Gangster and Revolutionaries: The Jakarta People's Militia and the Indonesian Revolution 1945–1949. Sydney, Australia: ASSA Southeast Asian Publications Series – Allen and Unwin. ISBN 0-04-301296-5.
- Drooglever, P. J.; Schouten, M. J. B.; Lohanda, Mona (1999). Guide to the Archives on Relations between the Netherlands and Indonesia 1945–1963. The Hague, Netherlands: ING Research Guide.
- George, Margaret (1980). Australia and the Indonesian Revolution. Melbourne University Press. ISBN 0-522-84209-7.
- Heijboer, Pierre (1979). De Politionele Acties (in Dutch). Haarlem: Fibula-van Dishoeck.
- Holst Pellekaan, R.E. van, I.C. de Regt "Operaties in de Oost: de Koninklijke Marine in de Indische archipel (1945–1951)" (Amsterdam 2003).
- Ide Anak Agug Gde Agung (1996) (translated to English by Linda Owens)From the Formation of the State of East Indonesia Towards the Establishment of the United States of Indonesia Jakarta: Yayasan Obor Indonesia ISBN 979-461-216-2 (Original edition Dari Negara Indonesia Timur ke Republic Indonesia Serikat 1985 Gadjah Mada University Press)
- Jong, Dr. L. de (1988). Het Koninkrijk der Nederlanden in de Tweede Wereldoorlog, deel 12, Sdu, 's-Gravenhage (an authoritative standard text on both the political and military aspects, in Dutch)
- Kahin, Audrey (1995). Regional Dynamics of the Indonesian Revolution. University of Hawaii Press. ISBN 0-8248-0982-3.
- Kodam VI/Siliwang (1968). Siliwangi dari masa kemasa (in Indonesian). Fakta Mahjuma.
- Lucas, A. (1991). One Soul One Struggle. Region and Revolution in Indonesia. St. Leonards, Australia: Allen & Unwin. ISBN 0-04-442249-0.
- Payne, Robert (1947). The Revolt In Asia. New York: John Day.
- Poeze, Harry A. (2007). Verguisd en vergeten. Tan Malaka, de linkse beweging en de Indonesische Revolutie 1945–1949. KITLV. p. 2200. ISBN 978-90-6718-258-4.
- Taylor, Alastair M. (1960). Indonesian Independence and the United Nations. London: Stevens & Sons. ASIN B0007ECTIA.
- Yong Mun Cheong (2004). The Indonesian Revolution and the Singapore Connection, 1945–1949. Leiden, Netherlands: KITLV Press. ISBN 90-6718-206-0.