Edukira joan

Ingrid Alexandra Norvegiakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ingrid Alexandra Norvegiakoa

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIngrid Alexandra
JaiotzaRikshospitalet (en) Itzuli2004ko urtarrilaren 21a (20 urte)
Herrialdea Norvegia
BizilekuaSkaugum (en) Itzuli
Lehen hizkuntzanorvegiera
Familia
AitaHaakon Norvegiakoa
AmaMette-Marit Norvegiakoa
Haurrideak
LeinuaHouse of Glücksburg (Norway) (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaElvebakken Upper Secondary School (en) Itzuli
(2020 - 2023)
Hizkuntzaknorvegiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakerrege sendiko kidea
Jasotako sariak
Graduasoldadu soil
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna
IMDB: nm8990104 Edit the value on Wikidata
Monograma.

Ingrid Alexandra Norvegiakoa (norvegieraz: Ingrid Alexandra, prinsesse av Norge; Oslo, Norvegia; 2004ko urtarrilaren 21a) Haakon Norvegiakoa eta Mette-Marit Norvegiakoa printzeen alaba nagusia da eta Harald V eta Sonia errege-erreginen biloba. Jaio zen unetik, Norvegiako printzesa titulua du eta Norvegiako tronuaren ondorengotza-lerroan bigarren postuan dago, bere aita Haakon Magnus printze jaraunslearen atzetik eta bere anaia gazteagoaren, Sverre Magnus printzearen eta bere izebaren, Marta Luisa Norvegiakoa printzesaren, aurretik.[1]

Norvegiako historiaren bigarren erregina izango da, XV mendean erreinatu zuen Margarita I.aren ostean. Gainera, Europako etorkizuneko jaraunsleen taldeko kide da, eta Katalina Amalia Herbereetakoa, Isabel Belgikakoa, Leonor Espainiakoa eta Estela Suediakoarekin batera erreinatzea aurreikusten da.[2]

2003ko uztailean, Norvegiako Errege-Etxeak jakinarazpen bat egin zuen Mette-Marit printzesa hiru hilabetez haurdun zegoela adierazteko.[3]

Ingrid Alexandra printzesa 2004ko urtarrilaren 21ean jaio zen Erresumako Ospitale Nazionalean, Oslon. 3 kilo eta 686 gramoko pisua izan zuen eta 51 zentimetroko altuera.[4]

Jaio eta biharamunean, momentu horretan Norvegiako lehen ministroa zena, Kjell Magne Bondevik, arduratu zen txikiaren izena plazaratzeaz, ministro-kontseilu baten ondoren.[5]

Izena

  • Ingrid: Eskandinaviako erregetzaren izen ohikoa. Amaren familian ere erabilia izan da izena.
  • Alexandra: Olaf V erregearengatik, printzesaren birraitona.

Ingrid printzesa Osloko Errege Jauregiko kaperan bataiatu zuten 2004ko apirilaren 17an. Bere birraitona Olav erregeak estreinatutako jantzia erabili zuen, Harald errege bere aitonak ere erabilitakoa.[6]

Ingrid Alexandrak sei aitabitxi izan zituen.

Zeremonia beste etxe-errege batzuen faltarengatik nabarmendu zen, izan ere Victoria Suediakoa printzesa (neskatoaren amabitxia) baino ez zen agertu han. Bere aitabitxietako bi -Federico Danimarkakoa eta Felipe Espainiakoa- ez ziren bere bataiora joan agenda kontuak zirela eta.[7]

Ingrid Alexandra 2010eko abuztuaren 19an hasi zen eskolara joaten, Askerreko, gurasoekin bizi zen herriko, lehen hezkuntzako eskola publikoan. Hala, eskola publiko batera joan zen Norvegiako errege-familiako lehen kidea izan zen printzesa.[8] 2014. urtean, Norvegiako errege-etxeak iragarri zuen printzesa Oslo International Schoolera joango zela 2014-2015 ikasturtetik aurrera, nazioarteko ospea duen eskola pribatu batera, hain zuzen ere. Erabaki horrek eztabaida sortu zuen Norvegiako herritarren artean. 2019an ikastetxe publiko batera itzuli zen, Uranienborg Skole ikastetxera, Oslon, Norvegiako hiriburuan. Ikastetxea Osloko Errege Jauregitik oso gertu dago, han bizi dira bere aitona-amonak eta han lan egiten dute bere gurasoak. Eskola hau Errege Jauregira laster iritsi ahal izateko aukeratu zuten. Ikastetxea Osloko gunerik garestienean dago, Frognerren.[9]

2020ko udazkenean, Osloko Elvebakken bigarren goi-mailako eskolan ikasten hasi zen.[10]

Ekitaldi ofizialak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohikoa da printzesa gurasoekin batera agertzea hainbat ekitaldi ofizialetan zein egun nazionalaren ospakizunetan. 2014. urtean, lehen aldiz, Norvegiako Parlamentuan izan zen ekitaldi ofizial batean bere aita eta aitonarekin.[11]

2015eko maiatzaren 4an, Ingrid Alexandra printzesak Norwegian Rescue Companyko salbamendu-txalupa berria, Elias, izendatu zuen bere lehenengo errege-esleipenean. Bere aitonarekin batera (erregea) egon zen eta txaluparen amabitxi izendatu zuten.[12]

2016ko otsailean Norvegian ospatutako Gazteriaren Joko Olinpikoetako sugar olinpikoa piztu zuen.[13]

2016ko maiatzaren 19an, Ingrid Alexandra Printzesaren eskultura-parkea inauguratu zen Jauregiko Parkean, Erregearen eta Erreginaren 25. urteurrena ospatzeko.[14] Parkean haurrentzako eta haurrek egindako eskulturak daude. Printzesak aktiboki parte hartu zuen eskulturen diseinuak aukeratzen.[15] 2018an, parkean bisita gidatua egin zien Cambridgeko dukeei, Norvegia bisitatu zutenean.[16]

2018ko azaroaren 17an, Ingrid Alexandra printzesak Kronprins Haakon ikerketa-ontzia bataiatu zuen aitaren izenarekin. Tronsø izeneko portu nagusian bataiatu zuen ontzia. Printzesak ozeanoarekiko eta klima-aldaketarekiko interesak ontzia bataiatzera motibatu zuela adierazi zuen. Itsasontziak "polo eremuen, ozeanoen eta klima-aldaketaren inguruko ezagutza berriak eta funtsezkoak" ekarriko zituela esan zuen.[17]

Printzesak 2020ko urrian, urrezko domina bat irabazi zuen Norvegiako gazte surf txapelketa batean. Surfa gustoko du eta eskiatzen du eta kickboxingean aritzen da ere.[18]

2022ko urtarrilaren 20an, Norvegiako gobernuaren hiru adarrak bisitatu zituen printzesak: Storting, Gorte Gorena eta lehen ministroaren bulegoa. Bisita horiek Ingrid Alexandra printzesak hurrengo egunean 18 urte bete baino lehen hasitako jarduera batzuen parte izan ziren.[19] Bere urtebetetze-egunean, urtarrilaren 21ean, Estatu Kontseiluaren bilera batera joan zen Haakon aitarekin eta Harald erregearekin batera.[20] Horren ostean, norvegiar funtzionarioek Errege Jauregian zorion-delegazioak egin zituzten. Gobernuko botereek, Sami Parlamentuak, konderrietako gobernadoreek, kidego diplomatikoek, Norvegiako Indar Armatuek eta Norvegiako Elizaren ordezkariek zoriondu zuten printzesa. Eguerdian kanoi-ganbak jaurti zituzten Ingrid Alexandraren urtebetetzea ospatzeko.[21]

Bere 18. urtebetetzea zela-eta, gala-afaria egin zen Errege Jauregian beste errege-etxe batzuen ordezkariekin, hala nola: Espainiako Felipe VI.a erregea, Guillermo Alejandro I. Herbehereetakoa a erregea, Maxima Herbehereetakoa erregina, Matilde Belgikakoa erregina, Viktoria Suediakoa printzesa jaraunslea, Daniel Suediakoa printzea, Federiko Danimarkakoa printze jaraunslea, Maria Danimarkakoa printzesa, Gilen Luxenburgokoa printzea edo Estefania Luxenburgokoa printzesa. Ingriden kide garaikideak ere izan ziren: Katalina Amalia Orangekoa printzesa, Isabel Belgikakoa printzesa jaraunslea, Estela Suediakoa printzesa, Oscar Suediakoa printzea edo Karlos Luxenburgokoa printzea.

2019ko abuztuaren 31n, Osloko Errege Jauregiko kaperan berretsi zuten, bere bataio-aitabitxi guztiak bertan zirela.[22]

Bestelako datuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Ingrid Alexandra Norvegiako erregina izateko eskubidearekin jaiotako lehen printzesa da, eskandinaviar herrialdeak 1990ean lege salikoa indargabetu ondoren.[23]
  • 2010eko ekainaren 19an ohorezko dama izan zen bere amabitxiaren, Viktoria Suediakoa printzesa jaraunslearen, ezkontzan.[24] Bere osaba Espen Hoibyren (Mette-Mariten printzesaren anaia) ezkontza-segizioan ere parte hartu zuen.[25]
  • Eduardo VII ingalaterrakoa erregearen ondorengoa denez, Ingrid, bere aita bezala, britainiar tronuaren ondorengotza-lerroan dago.[26]

Errege-tituluak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Ingrid Alexandra Norvegiako printzesa erreala (2004az geroztik).

Ohorezko goraipamenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Norvegiako ohorezko goraipamenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atzerriko ohorezko goraipamenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Revista Love. (21 de enero de 2017). Ingrid Alexandra de Noruega cumple hoy 13 añitos. .
  2. Diez Minutos. (31 de octubre de 2015). Así es la generación de las futuras reinas. .
  3. Diario abc. (5 de julio de 2003). Haakon y Mette-Marit de Noruega esperan su primer hijo. .
  4. El País. (22 de enero de 2004). La hija de Mette-Marit y Haakon de Noruega se llamará Ingrid Alexandra. .
  5. La hija de Mette-Marit y Haakon de Noruega se llamará Ingrid Alexandra. 22 de enero de 2004.
  6. Revista Hola!. (17 de abril de 2004). Bautizo de Ingrid Alexandra, hija de Haakon y Mette-Marit de Noruega. .
  7. Diario abc. (18 de abril de 2004). Notables ausencias en el bautizo de la hija de Haakon y Mette-Marit de Noruega. .
  8. Revista Hola!. (19 de agosto de 2010). El primer día de colegio de Ingrid Alejandra, la futura Reina de Noruega. .
  9. Semana. (19 de agosto de 2014). Ingrid Alexandra, su primer día de clase en un colegio privado “enciende” a los noruegos. .
  10. .
  11. Monarquia Confidencial. (17 de mayo de 2014). La princesa Ingrid de Noruega debuta en un acto oficial en el Parlamento. .
  12. «Døpte RS Elias» Kongehuset.
  13. Norway Today. (12 de febrero de 2016). Princess Ingrid Alexandra lit the Olympic fire. .
  14. «The statues in the Palace Park» Royal House of Norway.
  15. Princess Ingrid Alexandra and Queen Sonja unveiled new statues in Palace Park in Oslo royalcentral.co.uk, 7 de junio de 2018
  16. «Official visit from the United Kingdom» royalcourt.no (Norwegian Royal Court) 1 de febrero de 2018.
  17. «The Princess christened the Kronprins Haakon» royalcourt.no (Norwegian Royal Court) 17 de noviembre de 2018.
  18. Hjellen, Bjørnar. (24 de octubre de 2020). «Prinsesse Ingrid Alexandra tok NM-gull» NRK.
  19. «Visited the branches of government» royalcourt.no (Norwegian Royal Court) 20 de enero de 2022.
  20. «The Princess observed the Council of State» royalcourt.no (Norwegian Royal Court) 21 de enero de 2022.
  21. «Congratulated the Princess on her 18th birthday» royalcourt.no (Norwegian Royal Court) 21 de enero de 2022.
  22. La princesa Ingrid Alexandra de Noruega recibe su confirmación ante el rey Felipe
  23. La razón. (30 de abril de 2011). La larga espera de la sucesión. .
  24. Revista Hola!. (16 de junio de 2009). La Casa Real sueca anuncia los nombres de los pajes y damitas de honor en la boda de la princesa Victoria. .
  25. Revista Hola!. (30 de julio de 2006). Los Príncipes de Noruega asisten a la boda del hermano de Mette-Marit. .
  26. El comercio. (10 de enero de 2015). Los futuros Reyes de Europa. .
  27. a b Kongehuset
  28. Elenco de condecorados
  29. a b «Appointment to the Order of St. Olav» The Royal House of Norway.
  30. Kongehuset

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]