Edukira joan

Internazionalizazioa eta lokalizazioa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Internazionalizazioa softwarea diseinatzean ematen den prozesu bat da. Bere helburua softwarea hainbat hizkuntz eta herrialde desberdinetara moldatzea, kodeketan eta ingeniaritzan aldaketarik egin (suertatu) gabe.

Lokalizazioa, softwarea herrialde edo hizkuntz batera moldatzea da. Aldaketa (Moldaketa) hau, herrialderako espresuki eginiko gehikuntza (aplikazioari) eta testuen itzulpen bitartez lortzen da batik bat.

Termino hauek, gehienetan, numeronimoen bidez laburtzen dira, adibidez i18n (18 zenbakiak, internationalization hitzean, lehenengo "i" eta azkenengo "n" tartean dauden letren kopurua adierazten du, erabilera hau DECen sortu zen 1970-ñ0 tartean ) edo L10n ("localization" hitza modu berberean kodetuta erabilia).

Zenbait konpainiak, IBM edo Sun Microsystems adibidez, "globalization" terminoa erabiltzen dute internazionalizazioaren eta lokalizazioaren konbinazioa adierazteko,termino honen numeronimoa g11n da.

Microsoften Internazionalizazioaren definizioa, "World-Readiness" eta lokalizazioaren arteko konbinazioan oinarritzen da. "World-Readiness" delakoa, garatzaileen lana da, beraien produktuak zenbait hizkuntzatan eta herrialdetara egokitu ahal behar da, horretaz aparte, erabiltzailearen interfazeak erabiltzen duen egiturak, lokalizazioa ahalbidetzen duen formatu batean egokitzea.

Ubuntu sistema eragilea, hainbat hizkuntzetan ezarria

Internazionalizazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Internazionalizazioa, produktu bat zenbait herrialdetara egokitzea ahalbidetzen duen prozesua da. Informatika arloan, produktuak zenbait hizkuntzetan erabiltzeaz aparte, beste hainbat gauza aintzat hartu behar dira, txanpon edo egutegi formatu ezberdinak adibidez.

Izan ere, zenbait kasutan, pantailak edo langintza prozesuak aldatu beharko dira. Horrela izanda, programa informatiko bat internazionalizatuta dagoela esan ahal da, programa hori hainbat eskualdetan erabili ahal bada.

Softwarea nazioartekotzeko negozio-prozesua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Produktu bat nazioartera zabaltzeko, garrantzitsua da kontuan hartzea produktua hainbat merkatutara sar daitekeela[1]. Xehetasunak, hala nola kale-helbideetarako eremuaren luzera, helbiderako formatu bakarra, posta-koderik ez duten herrialdeetarako posta-kodearen eremua aukerakoa izateko gaitasuna edo estaturik ez duten herrialdeetarako estatu-eremua, eta tokiko legeei atxikitako erregistro-fluxu berriak sartzea dira nazioartekotzea proiektu konplexu bihurtzen duten adibideetako batzuk[2][3]. Ikuspegi zabalago batek faktore kulturalak hartzen ditu kontuan, esate baterako negozio-prozesuen logika egokitzea edo alderdi kultural indibidualak (jokabidezkoak) sartzea[1][4].

1990eko hamarkadan, Bull bezalako enpresek itzulpen automatikoa (Systran) eskala handian erabiltzen zuten itzulpen-jarduera guztietarako: giza itzultzaileek aurreedizioa (sarrera makinaz irakurtzeko modukoa) eta postedizioa maneiatzen zituzten[1].

Lokalizazioa, produktu internazionalizatu bat, herrialde edo hizkuntz batera moldatzeari deitzen zaio. Moldaketa hauek  produktuaren internazionalizazioak eskaintzen dituen aukerak erabilita egiten dira.

Adibidez, internazionalizazioak hainbat egutegi formatu erabiltzea ahalbidetzen du, lokalizazioak, produktua dagoen herrialdearen egutegi formatu egokia eskuratzen du. Horrela izanik, edonongo /*EDONONGO*/ produktu internazionalizatu bat, herrialde baterako /*HERRIALDE BATERAKO*/ lokalizatu behar da.

Lokalizazioaren garrantzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, ordenagailu bat erabili nahi izanez gero, lehenik ingelesa jakitea nahitaezkoa da. Alfabetizazio-tasa baxuko herrialdetan, honek informatika eta komunikazio arloetan arazoak sortzen ditu. Batez ere, diru sarrera gutxiko pertsonei edo nekazaritza ingurunetan bizi diren eskolaratze aukera gutxiko pertsonei. Lokalizazioak hainbat onura ekartzen ditu, adibidez erabiltzaileek entrenamendu gutxiago beharko lukete ordenagailu bat egoki erabiltzearren.

Horretaz aparte, enpresa txiki eta ertainetan informatikaren sarrera sustatzen du, honela, langileak, datu-base eta sistemen erabilera beraien ama-hizkuntzan ahalbidetzen du. Honela izanik, datuak (informazioa) probintzi eta udaletako datu-basetara deszentralizatuko da (kontuan izanik lehen langile espezializatuek soilik erabili ahal zutela "konplexuegiak" zirelako), hau, zerbitzu publikoko enpresetan ere sustatzen da, hauek beraien datu-baseak sortzen dituzten heinean. Horrela, kostuak murriztu eta hiritarrei zerbitzu hobeagoa eman ahal da.

Aplikazio-esparrua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntzaren lokalizazioaren zeregin nagusienetariko bat itzulpenak dira, honen adibide batzuk:

  • Beste hizkuntza batean sortutako ikus-entzunezko produktuen itzulpenak, gehienetan, azpitituluen edo bikoizketen bidez.
  • Euskarri digitaletako edo argitaratutako materialen itzulpena.
  • Testua daukaten irudiak eta logotipoen aldaketa (itzulpenaren testua ezartzeko adibidez).
  • Itzulpen desberdinen luzera edo karaktereen tamaina (adibidez alfabeto latindarra eta txinatar karaktereen artean) kontuan izan behar da programetan testuei izendatutako lekuetan.

Idazteko ohiturak, adibidez:

  • Zenbakien formatua ( edo zenbakien multzoketa)
  • Data eta denboraren formatuak, batzuetan, hainbat egutegi desberdin erabiltzea ahalbidetu behar da.
  • Ordenagailuek edukiak modu dinamikoan sortzen dutenez, softwareak hainbat arazo aurki ditzake itzulpenak egiterakoan. Arazo hauek, internazionalizazio-prozesuan kontuan hartu behar dira geroago itzultzeko.
  • Itzulpenen zailtasun gehienak automatikoki zuzendu egin ahal dira, adibidez, Unicode-ren "The Common Locale Data Repository " zuzenketa hauen bilduma da.
  • Bilduma hauek, sistema eragile garrantzitsuenak erabiltzen dituzte, Microsoft Windows, OS X edo Debian..... , sistemen aparte, Interneteko enpresek ere erabiltzen dituzte, adibidez, Google edo Wikimedia Foundation.

Bilduma hauen zuzenketen adibide batzuk hauek dira:

  • "script" desberdinek, idazkera sistema desberdinak erabili ahal dituzte (letra, silo-grama edo irudi desberdinak). Gaur egungo sistemek, Unicode estandarizazioa erabiltzen dute hainbat hizkuntz desberdin kodeketa bakarrean erabili daitezkeelako.
  • Idazteko norabidea, europar hizkuntz gehienetan, ezkerretik eskuinera da, arabiar edo judu hizkuntzetan ezkerretik eskuinera, horretaz aparte, asiar hizkuntz batzuk goitik behera idatzi ahal dute.
  • Hizkuntz bakoitzak kapitalizazio arau desberdinak erabiltzen dituzte.
  • Hizkuntz bakoitzak sailkapen arau desberdinak dituzte.
  • Hainbat hizkuntzak arabiar zenbakien ordez, beraiek sortutako zenbaki sistema erabili ahal dute.
  • Kontuan hartu behar dira aniztasuna adierazteko erabilerak. Hainbat gramatika erabilera, hizkuntz batetik bestera aldatzean, arazoak sor ditzakete.
  • Hizkuntz desberdinak puntuazio-arau desberdinak erabiltzen dituzte (adibidez, ingelesek " " erabiltzen dute, frantsesek, ordea « »).

Herrialde desberdinek estandarizazio desberdinak izan ditzakete, adibidez:

  • Orrien tamaina
  • Telebistaren seinaleak edo informazioa gordetzeko mota.
  • Telefono zenbakiaren formatua
  • Posta (helbideak) edo banaketa zerbitzuen aukerak.
  • Dibisak, normalean ISO 4217 kodeak erabiltzen dira internazionalizatzeko.
  • Neurri unitateak.
  • Pilen tamaina
  • Tentsio eta korronteen estandarrak.
produktu baten lokalizazioan, adibidez, produktua salduko den lekuko entxufe mota kontuan izan behar du.

Munduak Ordu-eremu desberdinak izanik, kontuan hartu beharko da produktu bat hainbat lekutara esportatzeko. Internazionalizazioa bermatzeko, gehienetan UTC barneki erabiltzen da, geroago, erabiltzaileak ordua ikusteko, erabiltzaileak finkatutako ordu tartera aldatzen da.

Herrialde desberdinek araudi desberdinak dituzte. Legeak betetzearren, produktua aldatu egin beharko da, aldaketak hauek sortu ahal duten adibide batzuk hauek dira:

  • Pribatutasun legeak betetzea.
  • Lokalizazioak sortu ahal duen abisuak (web orrialdetan edo datu-paketetan)
  • Erabiltzaileak izendatzeko arauak
  • Esportazio legeak betetzearren eginiko kodeketaren aldetik eginiko aldaketak.
  • Interneten arauak bermatzearen eginiko aldaketak.
  • Irisgarritasun eskakizunak.
  • Zerga desberdinak ordaintzea, erosketa zerga, balio erantsiaren zerga (BEZ), aduanen betebeharrak.
  • Herrialdetako ideologi sentsibilitateak errespetatu, adibidez, leku geografikoen izendapenak (India estatuan, legez kontrakoa da, Kashmir herrialdea India barnean ez sartzea )
  • Gobernuak esleitutako zenbakiek formatu desberdinak erabiltzen dituzte, adibidez, pasaporteak, Segurantza Soziala, gida baimenak... .
  • Lokalizazioak kontuan hartu beharko ditu kulturalki herrialde bakoitzeko desberdintasunak.
  • Herrialdeko oporrak.
  • Izenpeen eta tituluen konbentzionalismoak
  • Programen estetika
  • Kulturalki zuzenak diren irudiak eta koloreen sinbolismo egokia.
  • Herrialde bakoitzeko ohiturak, adibidez tabu sozialak, erlijioak edota sineskeria (japoniarren odol motak <==> mendebalde herrietako horoskopoak)

Kodetze-metodologia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orain erabiltzen den kodetze praktikak "resource string" delakoak erabiltzen ditu testuak gordetzeko. "resource string" hauek, programa jorratzen den heinean kargatzen dira.

"string" hauek, baliabide karpetetan gordetzen dira,gainera itzulpena errazten digute. programek, gehienetan, baliabideen liburutegiak aipamen bidez deitzen dituzte, erabiltzen ari den datu "lokalen" moten arabera.

Horregatik, aplikazio batek, hainbat hizkuntz erabili ahal izateko, diseinatzaileak, nahi den hizkuntzaren baliabideak exekutatzen den heinean kargatu beharko ditu.

Metodo hau aplikazioetara moldatuta dago, hau da, aplikazio bakoitzak bere mezuak kodetu beharko ditu (aplikazioak erabiltzen dituen hizkuntzetan).


Kodeketa Adibidea

Hurrengo C programa ez dago lokalizatuta

printf("Fatal error: %s\n", msg);

Testua itzultzeko, programaren kodea aldatu egin beharko da.

Bertsio honetan aldiz, programa lokalizatuta dago "gettext" liburutegiari esker. programa honek "localization" fitxategian "Fatal error: %s0" karaktere multzoari dagokion testua itzuliko du.

printf(gettext("Fatal error: %s\n"), msg);


"gettext" , gako gisa, mezuaren bertsio lehenetsia erabiltzen du. beste programazio eremuek zenbakiak erabili dezakete (Mac OS egiten duen arabera) edota dinamikoki aldatzen den parametro bat (adibidez,I1ñn.translate-k, Ruby On Rails eginako aplikazio bat ).

Lokalizazio-zailtasunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste hizkuntzetara itzulpenak egitea erraza dirudien arren, produktu baten bizitza osoan hainbat testu bertsio (hainbat hizkuntz) bateratzea ez da lan samurra, adibidez, mezu-testu bat aldatzean hizkuntz guztietan aldatu behar da, honek produktuaren garapena luzatzen du.

Zenbait lokalizazio arazo(adib. idazteko norabidea, testuaren kokapena....) itzulpenek baino aldaketa handiagoa eskatzen dute.

Halabeharrez, Lokalizazioaren kalitatea bermatzeko, aplikazioa garatzen duen taldeak, norbait izan behar du lokalizatu nahi den herrialdearen hizkuntzaz eta kulturaz jakin beharko duena (jakinduria teknikoaz aparte). Lokalizazioaren arazoen adibiderik ikusgarrienetarikoa Microsoftek italierarako lokalizatu zituenak. Microsoft-ek, ingeleseko lasterbideak italieraz esanguratsuak izatea nahi zuten, horretarako, ingeleseko "CTRL +U => underline" italierazko "CTRL + S => sottolineato" bihurtu zen, Halere, jadanik ia erabiltzaile guztiek ikasita zuten "CRTL + S => save" zela..

internazionalizazioa eta lokalizazioaren dituzten harremanak produktu baten bizitzan

Galerak eta etekinak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Salmenten aldetik, lokalizazioak merkatu berrietara zabaltzea ahalbidetzen du. Hala ere, zenbait kostu ekarri ahal ditu kodeketaren aldetik..

Lehenik eta behin, softwarea birkodetu egin beharko da internazionalizatuta egon dadin. Gero, lokalizazio-paketeak sortu beharko dira. Lokalizazio-pakete hauek lan izugarria eskatzen ohi dute, normalean, idazkera-teknikariek hizkuntzak sortu ahal dituen kontzeptu konplexuak batu ahal dituen sintaxia sortuko dute, gainera kulturalki zuzena izan behar du.

Horretaz aparte, enpresek, hainbat produktu desberdinen kontrola ezarri behar du, kontuan hartu behar da, produktu hauek hainbat eskualde desberdinetan saltzen direla tasa eta hainbat arauren menpe.

Azkenik, salmentek, publizitateak eta arazo-zerbitzuek ere lokalizazioaren alde lan egin behar dute.

Populazio txikiko hizkuntzek arazoak izango dituzte lokalizatzeko, inoiz ekonomikoki bideragarria izan ahal diren zalantza dagoelako. Hala ere, populazio handiko hizkuntzek ere arazoak izango dituzte lokalizazioa bermatzearren, gertatu ahal da enpresek ezin izan dutela beren produktuak lokalizatu aktiborik ez edukitzeagatik.

Adibidez, Microsoft Windows 7k 96 hizkuntz-multzo "language pack" erabilgarri ditu.

Beste aukera bat, software komunitateek gehienetan erabiltzen dutena, norberak eginiko lokalizazioak dira, normalean erabiltzaileen eta boluntarioen bitartez. KD3 proiektua, adibidez, 100 hizkuntzetara itzuli da, KD4 ordea, 68 hizkuntzetan erabilgarria da.

Hala ere, norberak eginiko lokalizazioek, produktuak era horretako lokalizazioak egitea ahalbidetu behar dituzte, izan ere, kodeketa eta ziurtasunaren aldetik, lan handia sortuko luke.

Softwarearen lokalizazioan hasi baino lehen, kontuan izan egokiena beti dela jadanik lan horretan ari den norbaitengana jotzea, eta posible bada, sortuta dagoen taldeetako batean integratzea.

Euskara lokalizazio-taldeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Software librea euskarara ekartzeko asmoarekin, hainbat talde sortu dira. Librezale taldekoek gomendatzen dute, lokalizazio lan batean hasi baino lehenago, horrelako talde batekin harremanetan jartzeko. Honako zerrenda Librezale.eus wikian[5] argitaratu zen:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c Hall, P. A. V.; Hudson, R., eds. (1997). Software without Frontiers: A Multi-Platform, Multi-Cultural, Multi-Nation Approach. Chichester: Wiley. ISBN 0-471-96974-5
  2. «What is Internationalization (i18n), Localization (L10n) and Globalization (g11n)» web.archive.org 2015-04-02 (Noiz kontsultatua: 2023-02-11).
  3. (Ingelesez) Archiveddocs. «Appendix V International Address FormatsI» learn.microsoft.com (Noiz kontsultatua: 2023-02-11).
  4. Pawlowski, Jan M. Culture Profiles: Facilitating Global Learning and Knowledge Sharing (PDF) (Draft version). Archived (PDF) from the original on 2011-07-16. Retrieved 2009-10-01
  5. Euskarazko lokalizazio taldeak. (Noiz kontsultatua: 2017-08-21).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]