Ione Belarra
Ione Belarra Urteaga (Iruñea, 1987ko irailaren 25a - ) nafar psikologo eta politikaria da, Ahal Dugu alderdiko Kontseiluko kidea dena. Madrilgo Unibertsitate Autonomoan psikologia ikasi zuen eta 2015eko[1] eta 2016ko Espainiako hauteskundetan diputatu hautatu zuten.
Politikagintzan hasi aurretik, migrazio-esperientziekin, generoarekin eta mugimendu sozialekin loturiko ikerketak egin zituen, eta, besteak beste, SOS Arrazakeriako eta Gurutze Gorriko boluntarioa izan zen, Madrilen. Hango Unibertsitate Autonomoan Psikologian lizentziatu zen 2012an. Fakultate hartan ezagutu zuen Irene Montero geroago Berdintasun ministroa izango zena.[2]
Belarra Podemosen zuzendaritzako kide da hasiera-hasieratik, 2014ko udazkenetik. Hauteskunde primarioetan aukeratu zuten. Migratzaileen mugimenduen alde lan egiteko sartu zen politikagintzan. Orduz geroztik, Espainiako Kongresurako egindako lau hauteskundeetan Nafarroako zerrendaburua izan da, eta beti aukeratu dute diputatu. 2018ko udan, Montero amatasun-baimenarekin zegoen bitartean, Belarra izan zen Podemosen talde parlamentarioaren bozeramailea.[2]
2021eko ekainaren 13tik Ahal Dugu alderdiko Idazkari Nagusia da, Pablo Iglesias ordezkatuta.[3]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2013 - Does Living with Mean Living Together? An in-Depth Analysis of Coexistence in Host Homes for sub-Saharan Population in the City of Madrid
- 2013 - Experiencia: Geografías de la adolescencia en el área de Madrid
- 2013 - Hacia la educación intercultural: Un largo camino de ida y vuelta: A. Manzanares (koord.) Temas educativos en el punto de mira (160-186. orr.). Madril: Wolters Kluwer
- 2014 - Construcción de subjetividades en tiempos de emprendimiento
- 2014 - Repensando el proceso: propuestas críticas para la educación social desde la perspectiva socio-constructivista Educación Social, 19. alea
- 2014 - Modernisation of Higher Education in Europe : access, retention and employability. Brusela: EACEA.
- 2014 - Aprendizaje de la ciudadanía y participación Mata, P.; Ballesteros, B. y Gil Jaurena,I.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Belarra, Maialen. (2016-05-24). «Ione Belarra: "Bigarren postua jada ez da nahikoa; irabaztea da gure helburua"» Berria.
- ↑ a b Susaeta, Igor. «Ione Belarra, Eskubide Sozialen eta 2030erako Agendaren ministro» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-03-16).
- ↑ Ostolaza, Paulo. «Ione Belarra da Podemoseko idazkari nagusi berria» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-06-14).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ione Belarrari elkarriketa: "Datu guztiek diote inbestidurko blokeak iraun dezakeela Berria 2020.11.27
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- 1987ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Nafarroako biografia zirriborroak
- Iruindarrak
- Euskal Herriko psikologoak
- Emakume psikologoak
- Nafarroa Garaiko politikariak
- Nafarroako Ahal Dugu alderdiko politikariak
- Espainiako diputatuak XI. legegintzaldian
- Espainiako diputatuak XIII. legegintzaldian
- Espainiako diputatuak XII. legegintzaldian
- Espainiako diputatuak XIV. legegintzaldian
- Espainiako diputatuak XV. legegintzaldian