Irlandako ibaiak
Itxura
Irlandako ibaien artean Shannon ibaia da luzeena, Cuilcagh Mendian sortu eta hegoalderanzko bidean hiru aintzira handi zeharkatu ondoren Limericken izen bereko estuarioan itsasoratzen denerako 386 kilometro ibiltzen baititu.
Gainontzeko ibaien artean aipatzekoak dira:
- Iparraldera doazen ibai nagusiak:
- Bann ibaia: 129 km, Neagh aintzira eratzen du.
- Foyle ibaia: 16 km ditu Finn eta Mourne ibaiek bat egiten duten unetik Derry zeharkatu eta Foyle aintziran itsasoratu arte.
- Irlandako itsasora doazen ibai nagusiak:
- Liffey ibaia: 125 km, Dublin hiriburua zeharkatzen du.
- Lagan ibaia: 70 km, Belfasten itsasoratzen da.
- Boyne ibaia: 112 km.
- Zelta itsasora doazen ibai nagusiak:
- The Three Sisters: Barrow, Nore eta Suir ibaiak
- Blackwater ibaia: 169 km.
- Ozeano Atlantikora doazen ibai nagusiak:
- Erne ibaia: 120 km.
- Fergus ibaia: 61 km.
- Corrib ibaia: 6 km, Corrib aintziran sortu eta Galwayen itsasoratzen da.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]