Edukira joan

Israelen kontrako Iranen aire erasoa (2024ko urria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Israelen kontrako Iranen aire erasoa
Irudia
Motabonbardaketa
Honen parte da2024ko Iran-Israel gatazka
Data2024ko urriaren 1a
KokalekuHego-mendebaldeko Asia
HerrialdeaIsrael
Commanded by (en) ItzuliAmir Ali Hajizadeh (en) Itzuli
Parte-hartzaileak
KausaIsmail Haniyehren hilketa
Hezbolaren egoitza nagusiko erasoa
ArmaFattah-1 (en) Itzuli

Israelen kontrako Iranen aire erasoa, kode izenez Benetako Promesa Operazioa 2 deitua, 2024ko urriaren 1ean gertatu zen, Israel eta Hamasen arteko gerra zabaldu zenean eta Israelen Libanoko inbasioa hastearekin batera. Gaualdera, Iranek ehunka misilekin egin zion eraso Israeli. Base militar eta azpiegitura energetikoen aurka zuzendu zuen erasoa. Gutxienez, zazpi pertsona hil ziren erasootan, CNN hedabidearen arabera. Ez dago garbi Israelgo defentsa sistema zenbat misil neutralizatzeko gai ote zen, baina agerian utzi zuen Iranen abisurik gabeko erasoak erraz gainditu zuela defentsa sistema hori.[1]

Reuters agentziak jakinarazi zuen erasoa hiru buruzagiren hilketen mendekua hartzeko izan zela, Irango Guardia Iraultzaileko iturriak aipatuta: Hezbolako buruzagi Hassan Nasrallahrena, Hamaseko adar politikoko buruzagi izandako Ismail Haniyehrena eta Hezbolaren Irango laguntzaile militar Abbas Nilforoushanena.[2]

Irango atzerri ministro Abbas Araghchik jakinarazi zuen AEBei esan ziotela ez esku hartzeko Iran eta Israelen arteko gatazkan, Suitzak Teheranen duen enbaxadaren bidez helarazi ziotela erantzun egingo ziotela Israeli beren lurretan egindako atentatuengatik. Israelek eraso egiten jarraitzen badie, "are indartsuago" erantzungo zutela ohartarazi zuen Iranek. AEBko presidente Joe Bidenek esan zuen “erabat babesten” zutela Israel eta erantsi zuen eman beharreko erantzunaz hitz egingo zuela Netanyahurekin.[3]

Israelgo Armadako bozeramaile Daniel Hagarik telebistaz egindako adierazpenetan esan zuen «mendekua» hartuko zutela: «Israelgo armada prest dago herritarrak babestu eta Irango erasoagatik mendekua hartzeko. Erantzuna, baina, momenturik egokienean helduko da». Gaineratu zuen herrialdea «alertan» zegoela.[4] Iranen erasoa iritsi baino ordu batzuk lehenago, urriaren 1eko goizaldean, Israelek «gerraren hurrengo fasea» deitu ziona hasi zuen Libanon. Israelek esan zuen lurreko erasoaldiak «mugatuak, tokian tokikoak eta selektiboak» izango zirela.[5]

Israeldar errepresalia ez zen berehala heldu eta, horren ordez, AEBko Gobernuarekin zuhurki aztertu zuten zein jomuga hautatu. Iranen kontrako erasoa urriaren 26an heldu zen. Aire erasoak misilak eta misilak egiteko lantegiak izan zituen jomugan, helburu militarrak. Iranek adierazi zuen kalteak mugatuak izan ziren, eta bi soldadu suertatu zirela hilik.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Iranek Israelgo azpiegitura militarrei eraso egin die 200 misil ingururekin» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-10-03).
  2. «Iranek zenbait misil jaurti ditu Israelgo lurretara» Berria 2024-10-01 (Noiz kontsultatua: 2024-10-03).
  3. «Iranek Israelgo azpiegitura militarrei eraso egin die 200 misil ingururekin» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-10-03).
  4. «Iranek zenbait misil jaurti ditu Israelgo lurretara» Berria 2024-10-01 (Noiz kontsultatua: 2024-10-03).
  5. «Iranek zenbait misil jaurti ditu Israelgo lurretara» Berria 2024-10-01 (Noiz kontsultatua: 2024-10-03).
  6. «Israelek eraso egin dio Irani, airez» Berria 2024-10-26 (Noiz kontsultatua: 2024-10-28).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia
Israel
Artikulu hau Israelgo historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.