Ivanovo
Ivanovo Иваново | |||
---|---|---|---|
hiri/herria | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Errusia | ||
Errusiako oblastak | Ivanovo oblasta | ||
Hiri okruga | Ivanovo Urban Okrug | ||
Alkatea | Vladimir Sharypov (en) | ||
Izen ofiziala | Иваново | ||
Jatorrizko izena | Иваново | ||
Posta kodea | 153000 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 57°N 41°E / 57°N 41°E | ||
Azalera | 104,84 km² | ||
Altuera | 120 | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 464.324 (1979) 478.370 (1989) 431.721 (2002) 404.539 (2009) 408.330 (2010) 408.401 (2011) 408.826 (2012) 409.075 (2013) 409.223 (2014) 409.285 (2015) 408.025 (2016) 406.933 (2017) 406.113 (2018) 405.053 (2019) 404.598 (2020) 361.644 (2021) 464.000 (1998) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2020) | ||
Dentsitatea | 4.429 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Telefono aurrizkia | 4932 | ||
Ordu eremua | UTC+03:00 | ||
Hiri senidetuak | Astrakhan, Agia Napa (en) , Plovdiv, Plano eta Fergana | ||
http://ivgoradm.ru/ |
Ivanovo (errusieraz: Иваново), 1932 arte Ivanovo-Voznesensk deitua, Errusiako hiria da, izen bereko eskualdeko hiriburua. Uvod ibaiaren ertzean dago[1], Moskutik 254 km ipar-ekialdera. 2010ean 408.330 biztanle zituen[2].
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiria 1871n sortu zen, Ivanovo eta Voznesensk herriak batu zirelarik. Hori dela eta, 1932 arte Ivanovo-Voznesensk izena hartu zuen. 1710ean, Petri I.a Errusiakoaren aginduz, Errusiako lehenbiziko liho-errotak ezarri ziren Ivanovo herritik gertu. Harrezkero oihal fabrika asko kokatu ziren bertan, eta XIX. mendearen erdialdean Errusiako Manchester ezizena eman zitzaion[1]. 1905ean, bertan egin zen tsarismoaren garaiko grebarik handiena, eta bertan eratu zen lehen sobieta.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kotoi-industriaren gune nagusia da. Mekanika-industria (ehun-oihalgintzarako) eta janari-industria ere garrantzi handikoak dira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b Ivanovo[Betiko hautsitako esteka] Global.britannica.com
- ↑ «Всероссийская перепись населения 2010 года. Том 1 2010eko Errusiako erroldaren emaitzak, 1. liburukia» Gks.ru
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Errusieraz) Hiriko gobernuaren webgunea.