Izaskun Urrutia
Izaskun Urrutia | |||
---|---|---|---|
(2020) | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Laukiz, 1956ko irailaren 19a (68 urte) | ||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta erizaina | ||
Enplegatzailea(k) | Osakidetza | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea Eusko Alkartasuna |
Izaskun Urrutia Larrauri, (Laukiz, 1956ko irailaren 19a - ) demokrazia garaiko Laukizko lehen alkate andrea izan zen, 1983tik 1987ra hain zuzen. Garai hartan Bizkaian hiru alkate andre baino ez zeuden: Urduñan, Arantzazun eta Laukizen. Izaskun aldiz, hiru horietatik gazteena izan zen, 26 urte baino ez zituen alkate izendatu zutenean.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izaskunen familiak “Urrutia” izeneko taberna-jatetxea zeukan eta Batzokia egin baino lehenago, EAJ-k bertan egiten zituen batzarrak. 1983ko martxoaren 19an egindako batzarrean erabaki zuten, maiatzean egingo ziren udal hauteskundeetan alkate-buru izendatzea. EAJko herritar batzuk proposatu zioten, berari kontsultatu barik.
Izaskun garai hartan ez zegoen afiliatua, abertzalea zen, baita familia ere, baina familiako inor ez zegoen afiliatua.
EAJ-PNV-ko zerrenda horretan, bederatzi zinegotziz osatuta zegoen, bera emakume bakarra izanik.
Ez zuen dedikaziorik ezta soldatarik izan. Arratsaldez eta gauez lan egiten zuenean, goizez joaten zen udaletxera, borondatez egin zuen lan urte horietan guztietan.
Lanbidez erizain laguntzailea, Osakidetzan egin du lan duela gutxi arte, Gurutzetan hain zuzen.
Legegintzaldia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez zen legegintzaldi erraza izan, aro konplikatua orokorrean Euskal herriko autonomia garatzen ari zelako. 1983ko uholdeak izan ziren arren, bide berriak eta zubi berriak egiteko aprobetxatu zuten. Komunikabideen garapena izan zen, batez ere irratien banaketa egin zenean.
Garai hartan azpiegiturak hobetu ziren, Ur partzuegoarekin akordioetara heldu zen saneamendu sarea egiteko. Halaber, Laukizek sufritzen zuen ur eza konpontzeko, Urduliztik datorren sareari lotzea lortu zuen, inolako desjabetzerik egin barik. Bera, orduko aguazila eta alkate ordea, etxez-etxe joan ziren baimenak eskatzen.
Bere legegintzaldian ere, Frontoia, udal liburutegia, probalekua eta udaletxeko obrak amaitu eta inauguratu zituen denak egun berean, 1985ko irailaren 21ean, hain zuzen.
Azpiegitura hauek guztiak lortzeko, ate asko jo behar izan zuen , adibidez, udal liburutegia egiteko behar beharrezko izan zuen Aldundiko Patxi Zubikarairen laguntza eta kiroldegi berria hornitzeko Eusko Jaurlaritzarena.
Eguneroko lanean, udaleko langileek lagundu zioten: Gregorio Unibaso, orduko brigadako langilea, Luis Basterretxea (alkate ordea), Juan Antonio Arieta Araunabeña eta Angel Lozano.
Nahiz eta politika asko gustatu, 1987an, bertan behera uztea erabakia hartu zuen. Karrera politikorik ez egitea erabaki zuen.
Anekdota moduan, esan behar da arazo batzuk izan zituela emakume izateagatik zeren eta orduko agintariek ez zioten hitzordurik ematen.