Izotz-kontrako
Izotz-kontrakoak likidoei gehitzen zaizkien konposatuak dira, urtze-puntua edo solidatze-puntua aldatzeko. Horren ondorioz, egindako nahasketaren ondorioz izozteko tenperatura baxuagoa izango denez likido egoeran jarraituko du, tenperatura oso baxuetan ere.
Eraikuntza arloan, klima hotzetan erruz erabiltzen da hormigoiari izozt-kontrakoak nahastuz, egun hotzetan hormigoia izoztu barik lan egin ahal izateko.
Izotz-kontrako konposatu batzuk:
Metanola
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hogeita hamarreko hamarkadaren amaieran, metanola izan zen gehien erabilitako izotz-kontrako elementua. Eraginkorra izan arren, aplikazio batzuetarako ez da gomendagarria.
Etilen glikola
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Etilen glikol disoluzioak 1937an erabili ziren lehen aldiz eta "izotz-kontrako iraunkorra" modura merkaturatu zuten, bai udan bai neguko hotzetan ere, abantaila handiak eskaintzen baitzituen, eta, oraindik ere erabiltzen da. Etilen glikolen izotz-kontrakoa pozoitsua izateaz gain, gozoa da, beraz kontu handia izan behar da batez ere umeak eta txakurrak dauden tokietan; izan ere, giltzurrunetan giltzurruneko gutxiegitasuna sortzen du eta heriotza sor dezake. Hortaz, isurketa guztiak ongi garbitu behar dira edo, bestela, isurketa gertatu den tokira sartzea galarazi.
Ingestioa saihesteko, agente mingotsa (denatonio benzoato) gaineratu ohi zaio, gustu desatsegina izan dezan.
Propileno glikola
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Propilen glikola aldiz, toxikotasun askoz txikiagoa du eta "izotz kontrako ez toxikoa" esaten zaio. Etilen glikola aproposa ez denean erabiltzen da, esaterako, elikagaiak prozesatzeko sistemetan edo etxeko iturgintzetan, baita beste hainbat egoeratan ere. Elikagaietan, sendagaietan eta kosmetikoetan ere erabil daiteke, askotan lotesle gisa. Elikagai eta Sendagaien Administrazioa propilen glikola "orokorrean segurua" dela dio.