Jacinto Argaia
Itxura
Jacinto Argaia Goikoetxea (Bera, 1903ko azaroaren 28a - Valentzia, 1993ko martxoaren 12a) euskal apezpikua izan zen, Donostiako elizbarrutiaren apezpikua izandakoa.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1928ko ekainaren 2an presbitero ordenatua izan zen.
1952ko urriaren 26an apezpiku ordenatu eta Valentziako apezpiku laguntzaile bihurtu zen. 1957an Ferrol-Mondoñedoko apezpiku izendatu zuten eta 1968ko azaroaren 18 eta 1979ko otsailaren 16 artean Donostiako elizbarrutiaren apezpikua izan zen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) www.catholic-hierarchy.org
Aurrekoa Mariano Vega Mestre |
Ferrol-Mondoñedoko apezpikua 1957 – 1968 |
Ondorengoa Miguel Ángel Araújo Iglesias |
Aurrekoa Lorenzo Bereziartua Balerdi |
Donostiako apezpikua 1968 – 1979 |
Ondorengoa Jose Maria Setien Alberro |