Jacques Villeneuve
Datu pertsonalak | ||
---|---|---|
Izen osoa | Jacques Joseph Charles Villeneuve | |
Jaio | 1971ko apirilaren 9a (53 urte) | |
Saint-Jean-sur-Richelieu ( Kanada) | ||
Ibilbidea | ||
Jarduneko urteak | 1996-2006 | |
Taldeak | Williams, BAR, Renault eta Sauber | |
Lasterketak | 165 (163 hasiera) | |
Lorpenak (1 Formulan) | ||
Txapelketak | 1 (1997) | |
Garaipenak | 11 | |
Podium | 23 | |
Pole Position | 13 | |
Itzuli azkarra | 9 | |
Lehen lasterketa | 1996ko Australiako Sari Nagusia | |
Lehen garaipena | 1996ko Europako Sari Nagusia | |
Azken garaipena | 1997ko Luxenburgoko Sari Nagusia | |
Azken lasterketa | 2006ko Alemaniako Sari Nagusia |
Jacques Joseph Charles Villeneuve (St-Jean-sur-Richelieu, Quebec, Kanada, 1971ko apirilaren 9a - ) 1 Formulako gidari profesional izandakoa da. 1997an irabazi zuen bere Munduko Txapelketa bakarra Williams taldearekin. 1 Formulako gidari izandako Gilles Villeneuven semea da. Bere osaba, Jacques Villeneuve izenekoa, IndyCarreko gidari profesionala izan zen.
1989 eta 1991 urte bitartean Italiako 3 Formulan parte hartu zuen, 1992an Japoniakoan eta 1993an Amerikako Toyota Atlantic serieetan pasa zuen. 1994an Champ Car lehiaketan urteko hasiberri izendatu zuten. 1995ean, Indianapoliseko 500 Miliak irabazi zuen.
1996an 1 Formulan parte hartu zuen Williams taldearekin. Urte horretan hasiberrien marka guztiak gainditu zituen. 4 garaipen eskuratu zituen eta 11 aldiz igo zen podiumera 78 puntu lortuz, eta gidari profesionalen txapelketan bigarren postua lortu zuen, bere taldekide Damon Hillen atzetik. 1997an Damon Hill taldez aldatu zen eta Villeneuve taldearen lehen gidari profesionala izatera pasatu zen. Munduko txapelketa irabazi zuen urte hartan, Michael Schumacherren aurretik.
Orduz geroztik ez zuen zorterik izan Villeneuvek, eta ezin izan zuen beste txapelketarik irabazi.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jacques Villeneuve |
Artikulu hau Quebeceko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |