Jared Diamond
Jared Mason Diamond (Boston, 1937ko irailaren 10) AEBetako biologoa, fisiologoa eta biogeografoa da. UCLA unibertsitatean geografia eta fisiologia irakasle lan egiten du. Antropologia, biologia, ekologia, hizkuntzalaritza, genetika eta historia batzen dituen liburu frankoren egilea izanda ere, gehien bat Pulitzer saria eman zion Guns, Germs and Steel (euskarara itzulia, Su-armak, germenak eta altzairua) liburuarengatik da ezaguna mundu osoan. Dena den, agian egun hori bezain aipatua da Collapse: How Societies Choose to Fail or Succeed (2005).
Izan ere, liburu horretan Diamond saiatu zen azaltzen zergatik Eurasiako zibilizazioek, oro har, beste kontinenteetakoak gainditu eta konkistatu dituzten. Nagusitasun hori Eurasiarren geneetan edo moralean ez datzala aldarrikatuta, Diamonden argudioa da zibilizazioen arteko aldeak kontinenteetako ingurumen ezberdinak zirela medio sortu zirela. Alde horiek Eurasian beste inon baino lehenago armen, germenen eta altzairuaren garapena -besteak menderatu ahal izateko hirukotea- ekarri zuten.
Bere hurrengo liburuan, Collapse: How Societies Choose to Fail or Succeed (2005)[1], (Kolapsoa. Nola gizarte batzuek erabateko porrota edo arrakasta lortu duten). Diamond saiatu zen azaltzen zergatik hainbat gizartek porrot egin zuten eta zergatik beste batzuek ez. Egungo gizarteek aurrekoen akatsetatik ikasi dezaketelakoan, azalpen etnikoak arbuiatu zituen, ingurumenari garrantzia emateko, Guns, germs and steel liburuan —(euskarara Andoni Sagarnak itzulia: Su-armak, germenak, eta altzairua)― egin zuen bezala. Groenlandia, maiak, anasazi edo Bazkoko Irla dira haren hizpideetako batzuk. Egotzitako ingurumen-determinismotik aldentzearren, Haiti eta Dominikar Errepublika alderatu zituen, zeren, irla berean egonda (eta hortaz ingurumen bertsua edukita), historia, kultura eta lider desberdinak direla kausa oso egoera desberdinetan baitaude.
Liburuak euskaraz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Su-armak, germenak, eta altzairua, Klasikoak, 2009. (Andoni Sagarnak euskarara ekarria).[2]
Liburu hautatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jatorrizko bertsioak, (Ingelesez):
- (Ingelesez) 1992: The Third Chimpanzee: The Evolution and Future of the Human Animal (ISBN 0-06-098403-1-)[3]
- (Gaztelaniaz) 1994 - El tercer chimpancé: origen y futuro del animal humano, Madrid, Debate, 2007, ISBN 84-8306-694-7
- (Ingelesez) 1997: Why Is Sex Fun? (ISBN 0-465-03127-7-)[4]
- (Gaztelaniaz) 1996 - Por qué es divertido el sexo: La evolución de la sexualidad humana, Madrid, Debate, 2007, ISBN 84-8306-695-5
- (Ingelesez) 1997: Guns, Germs, and Steel: The Fates of Human Societies (ISBN 978-0-099-30278-0). Also published with the title Guns, germs and steel: A short history of everybody for the last 13,000 years (ISBN 978-0099302780)[5]
- (Gaztelaniaz) 2004 - Armas, gérmenes y acero: breve historia de la humanidad en los últimos trece mil años, Madrid, Debate, 2006, ISBN 84-8306-579-7
- Euskarara ekarria: Su-armak, germenak, eta altzairua, Klasikoak, 2009. (Andoni Sagarna itzultzaile).[2]
- (Ingelesez) 2005: Collapse: How Societies Choose to Fail or Succeed (ISBN 978-0241958681)[6]
- (Gaztelaniaz) 2006 - Colapso (libro)|Colapso: por qué unas sociedades perduran y otras desaparecen, Barcelona, Debate, 2006, ISBN 84-8306-648-3
- (Ingelesez) 2010: Natural Experiments of History, with James A. Robinson (ISBN 0-674-03557-7)
- (Ingelesez) 2012: The World Until Yesterday: What Can We Learn from Traditional Societies? (ISBN 978-0141024486)[7]
- (Gaztelaniaz) 2013 - El mundo hasta ayer: ¿Qué podemos aprender de las sociedades tradicionales?, Barcelona, Debate, 2013, ISBN 84-9992-319-4
- (Ingelesez) 2015: The Third Chimpanzee for Young People: The Evolution and Future of the Human Animal (ISBN 9781609806118)
- (Gaztelaniaz) 2015 - Sociedades comparadas: un pequeño libro sobre grandes temas, Barcelona, Debate, 2016, ISBN 9788499925585
- (Ingelesez) 2019: Upheaval: How Nations Cope with Crisis and Change (ISBN 978-0316409131)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Diamond, Jared M.. (2005). Collapse : how societies choose to fail or succeed. Viking ISBN 0-670-03337-5. PMC 56367771. (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
- ↑ a b Diamond, Jared. (2009). Su-armak, germenak eta altzairua. Klasikoak ISBN 978-84-96455-43-6. PMC 733623672. (Noiz kontsultatua: 2021-12-30). (Itzultzailea: Andoni Sagarna).
- ↑ Diamond, Jared M.. (2000). Le troisième chimpanzé : Essai sur l'évolution et l'avenir de l'animal humain. Gallimard ISBN 2-07-075352-2. PMC 46367604. (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
- ↑ Diamond, Jared M.. (1999). Pourquoi l'amour est un plaisir : l'évolution de la sexualité humaine. Hachette Littératures ISBN 2-01-235288-X. PMC 41084258. (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
- ↑ Diamond, Jared M.. (2000). De l'inégalité parmi les sociétés : essai sur l'homme et l'environnement dans l'histoire. Gallimard ISBN 2-07-075351-4. PMC 300920335. (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
- ↑ Diamond, Jared M.. (2006). Effondrement : comment les sociétés décident de leur disparition ou de leur survie. Gallimard ISBN 2-07-077672-7. PMC 74812755. (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
- ↑ Diamond, Jared M.. (2013). Le monde jusqu'à hier : ce que nous apprennent les sociétés traditionnelles. Gallimard ISBN 978-2-07-013939-2. PMC 863207846. (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jared Diamond |