Javako gizaki
Javako gizaki | |
---|---|
Pleistozeno 1,81 Ma-1,66 Ma | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Primates |
Familia | Hominidae |
Generoa | Homo |
Espeziea | Homo erectus |
Azpiespeziea | Homo erectus erectus |
Javako gizakia (Homo erectus erectus) Homo erectus espezieko aurkitu zuten lehenengo espezimena izan zen. Eugène Duboisek Trinilen (Javan) 1891n aurkitu zuenean Pithecanthropus erectus izendatu zuen.
1930eko hamarkadan Ralpf von Koenigswald alemaniar paleontologoak aztarna berriak topatu zituen, bai Trinilen eta baita Sangiranen ere, handik 75 kilometrora.[1]
1940an Franz Weidenreichek Homo erectus iavanensis izendatu arren, lau urte geroago Dobzhanskik Homo erectus erectus izendatu zuen behin betiko.
Garezurraren tamaina 940 ml-koa zen, egungo gizakiaren 1.200-1.500 eta gorilaren 600 ml artekoa. Nahiz eta haren burmuinak hizkuntza kontrolatzen duen zatia izan, ez dakigu hitz egiten ote zuen. 1,70 metro luze zen, 70 kilogramo inguru zituen eta zutik ibiltzen zen[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Koenigswald, G.H.R. von. (1938). Ein neuer Pithecanthropus-Schädel. Koninklijke Akademie van Wetenschappen, 185-192 or..
- ↑ Crusafont, M.; Meléndez, B.; Aguirre, E.. (1986). La evolución. in: Biblioteca de Autores Cristianos. (4.a. argitaraldia) Madril: La Editorial Católica, S.A, 522-598 or. ISBN 978-84-220-0676-3..