Jeronimotarren monasterioa
Jeronimotarren monasterioa | |
---|---|
Mosteiro dos Jerónimos | |
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Monastery of the Hieronymites and Tower of Belém in Lisbon | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Portugal |
Portugalgo barrutia | Lisboa |
Hiria | Lisboa |
Freguesia | Belém |
Koordenatuak | 38°41′52″N 9°12′20″W / 38.697846°N 9.205601°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1502 |
Inaugurazioa | 1601 |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Lisboako patriarkatua |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Diogo de Boitaca (en) Diego de Torralva (en) Nicolau Chanterene (en) |
Estiloa | pizkundetar arkitektura Manueldar estiloa |
Azalera | 2,57 ha |
Gizateriaren ondarea | |
Irizpidea | (iii) eta (vi) |
Erreferentzia | 263bis-001 |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
Bisitariak urtean | 1.096.283 |
Webgune ofiziala | |
|
Jeronimotarren monasterioa (portugesez: Mosteiro dos Jerónimos) Portugalgo Lisboa hiriburuan dagoen monasterio ezaguna da. Tajo ibaiaren iparraldeko ertzean dago, Belem auzoan.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Manuel I.a-k agindu zion Juan de Castillo arkitektoari monasterio eder bat diseina zezan, Vasco da Gama esploratzailea Indiatik itzuleia zela ospatzeko. Henrike Nabigatzaileak fundaturiko Ermida do Restelo ermitaren gainean eraikitzea erabaki zen, izan ere Vasco da Gamaren gizonek bertan errezatzen pasa baitzuten Indiarako bidaiaren aurreko gaua.
1514 urtean abiatu zituzten lanak, Diogo Boitaca arkitekto frantsesaren agindupean, baina 1516an, Juan de Castillok hartu zuen ardura. XVI mendean, elizako kaperak pizkundeko estiloan berreraiki ziren eta bertan hobiratu zituzten Manuel I.a eta haren familia, eta ondoren Portugalgo beste errege batzuk ere bai. 1850 urtean gehigarri bat egin zuten eta bertan dago Arkeologia Museo Nazionala. 1880an, Vasco de Gamaren gorpua hantxe hilobiratu zuten.
1983an UNESCO erakundeak Gizateriaren Ondare izendatu zuen.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Manueldar estiloan eraikia dago, hau da, gotikoa eta pizkundeko elementuak nahasten ditu. Bereziki aipagarriak dira atari nagusia eta albokoa, elizaren barnealdea eta klaustroa.
Hilobiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bertan hobiratuta dauden pertsona ezagunenak honako hauek dira:
- Manuel I.a Portugalgoa
- Vasco da Gama nabigatzailea.
- Luís de Camões olerkaria.
- Fernando Pessoa idazlea.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Monasterio guztiaren ikuspegia.
-
Kanpoaldea.
-
Kanpandorrea.
-
Klaustroa.
-
Sabaia.
-
Aldare nagusia.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Portugesez)(Ingelesez) Monasterioaren webgune ofiziala