Jessica Benham
Jessica Benham | |||
---|---|---|---|
(2021) | |||
2020 - Barrutia: Pennsylvania House of Representatives, District 36 (en) | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | 1990eko abenduaren 13a (33 urte) | ||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Bethel University (en) gradu : politika zientzia, communication studies (en) Minnesota State University, Mankato (en) master : communication studies (en) Pittsburgheko Unibertsitatea master : Bioetika | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta disability rights activist (en) | ||
Enplegatzailea(k) | Pittsburgheko Unibertsitatea | ||
Kidetza | Pennsylvaniako Ordezkarien Ganbera | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata | ||
legis.state.pa.us… | |||
Jessica L. Benham (1990eko abenduaren 13a) estatubatuar politikaria eta pertsona autisten eskubideen aldeko ekintzailea da.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bigarren hezkuntza mailan etxean ikasi zuen. Urte askotan National Christian Forensics and Communication Associationen lehiatu zen nazio mailan. Zientzia politikoetan eta komunikazioan lizentziatu zen Bethel Unibertsitatean (Minnesota). Komunikazioko masterra egin zuen Minnesota Estatuko Unibertsitatean eta bioetikako masterra Pittsburgheko Unibertsitatean[1]. Gero komunikazioko doktoretza lortu zuen Pittsburgheko Unibertsitatean[2].
2014an, Pittsburgh Center for Autistic Advocacy erakundea sortu zuen eta han garapeneko zuzendari gisa aritu zen. LGBTQ+ autistek zuzendutako sustapen-talde bat da, Pittsburgh Handia eskualdeko LGBTQ+ autistek zuzendutako sustapen-programa bakarra[3][4][5]. Desgaitasuna duten pertsonei organo transplanteak ukatzea debekatzen duen lege-aurreproiektuaren alde egin zuten, eta 2018an lege hau onartua izan zen[1].
Benham pertsona autisten eskubideen alde borrokatzen da, hezkuntza indibidualerako sarbidea eta eskola publikoetako ikasketa-plan bereziak areagotzen ditu. Irakasleei, gurasoei eta osasun-langileei haur autistak hobeto ulertzen laguntzen die, eta heldu autistek dituzten enplegurako oztopoak murrizten ditu[5].
2020an, Pennsylvaniako Ordezkarien Ganberarako hautatu zuten. Pennsylvaniako Batzar Orokorrerako hautatutako lehen LGBT emakumea eta lehen pertsona autista irekia da[4][3]. Bere kanpaina osasun-laguntzan, lan-eskubideetan eta ingurune garbian zentratu zen[3].
Pertsona bisexuala da[4]. Ravi izeneko katu bat dauka[5].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Ingelesez) Pereira, Ivan. «Openly bisexual, autistic candidate wins election for Pennsylvania House seat» ABC News 2020-11-12 (Noiz kontsultatua: 2024-02-13).
- ↑ (Ingelesez) «Jessica Benham, MA» University of Pittsburgh (Noiz kontsultatua: 2024-02-13).
- ↑ a b c (Ingelesez) Reynolds, Daniel. «Jessica Benham, Bi Autistic Woman, Seals Historic Win in Pa. Election» Advocate 2020-11-06 (Noiz kontsultatua: 2024-02-13).
- ↑ a b c (Ingelesez) Neumann, Sean. «Pennsylvania Lawmaker with Autism Makes Simultaneous History as First LGBTQ Woman in Statehouse» People 2020-11-12 (Noiz kontsultatua: 2024-02-13).
- ↑ a b c (Ingelesez) «Jessica Benham for State Representative» Jessica Benham for State Representative jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2021-06-24) (Noiz kontsultatua: 2024-02-13).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1990eko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokratako politikariak
- Pennsylvaniako politikariak
- Emakume politikariak
- XXI. mendeko politikariak
- Pertsona autistak
- Ameriketako Estatu Batuetako giza eskubideen aldeko ekintzaileak
- Pertsona autisten eskubideen aldeko ekintzaileak
- Giza eskubideen aldeko emakumeak
- Desgaitasuna duten aktibistak
- Desgaitasuna duten politikariak
- Bioetikariak
- Pertsona bisexualak
- LGBT politikariak
- Ameriketako Estatu Batuetako LGBT pertsonak