Johann Baptist von Lampi Zaharra
Johann Baptist von Lampi Zaharra | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Romeno, 1751ko abenduaren 31 |
Herrialdea | Austriar Inperioa Prince-Bishopric of Trent |
Heriotza | Viena, 1830eko otsailaren 11 (78 urte) |
Hobiratze lekua | Vienna Central Cemetery (en) |
Familia | |
Aita | Matthias Lamp |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, irakaslea eta portraitist (en) |
Lan nabarmenak | |
Genero artistikoa | erretratua |
Johann Baptist von Lampi Zaharra (alemanez: Johann Baptist von Lampi der Ältere; polonieraz: Jan Chrzciciel Lampi) (Romeno, 1751ko abenduaren 31 - Viena, 1830eko otsailaren 11) austro-italiar erretratu egile margolaria izan zen.[1] Errusiako Inperioan bizi izan zen, Poloniako hirugarren eta behin betiko zatiketa egin ondoren, Tsarrak egindako eskuzabaltasun eskaintza onartuta.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Johann Baptist Lampi Tirol inguruko Romenon jaio zen eta haren aita Matteo (Mattia) Lampi margolaria izan zen. Bere aitak egindako hainbat fresko oraindik hango eraikuntzetan ikus daitezke.[2] Aitak arte irakasketak eman zizkion, lehendabizi Veronan eta, geroago, Salzburgon.
1773. urtean Trentora joan eta bertan margo-oihalean erretratuak eta miniaturak egiten ikasi zuen. Innsbruckera bidaiatu zuen, ondoren, Vienara eta bertan1786 urtean, Josef II.a enperadoreak Vienako Akademiako irakasle izendatu zuen. Urte horretan Augusto II.a erregeak, Varsoviara gonbidatu zuen. Hala bada, Varsoviara joan eta bertan lan egin zuen.[3]
1791 urtean, San Petersburgora joan zen. Errusian erretratu margolaritzari ekin zion eta dirutza handia egin zuen. Hainbat aristokraziako pertsonaia margotu zituen, bestea beste, Katalina II.a eta baita Maria Fedorovna ere. 1797. urtean Vienara itzuli eta bertako ohorezko herritarra izendatu zuten. Erretiroa 1822. urtean hartu zuen eta 1830eko otsailaren 11an hil egin zen.[4]
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Stanisław II.a Augusto (1788-1789), Museo Nazionala Varsovia
-
Zavadskaya Kontesa eta alaba
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Bryan, Michael. (1889). Walter Armstrong and Robert Edmund Graves ed. Dictionary of Painters and Engravers, Biographical and Critical. II L-Z York St. #4, Covent Garden, Londres: George Bell and Sons, 8 or..
- ↑ "Mattia Lampi batean 1720"
- ↑ Charles Knight (ed.) (1972) "The English encyclopedia" 780. orr.
- ↑ Johann Baptist Edler von Lampi (elder).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Johann Baptist von Lampi Zaharra |