Edukira joan

John Michell

Wikipedia, Entziklopedia askea
John Michell
Bizitza
JaiotzaNottinghamshire1724ko abenduaren 25a
Herrialdea Britainia Handiko Erresuma
HeriotzaYorkshire1793ko apirilaren 21a (68 urte)
Hezkuntza
HeziketaQueens' College (Cambridge)
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakastronomoa, geologoa, filosofoa, unibertsitateko irakaslea eta fisikaria
Enplegatzailea(k)Cambridgeko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaanglikanismoa

John Michell (1724ko abenduaren 25a, Eakring, Nottinghamshire1793ko apirilaren 21a, Thornhill, Yorkshire), ingeles naturaren filosofo eta geologo bat izan zen. Bere jarduera arlo ezberdinetara hedatu zuen, tartean astronomia, geologia, optika eta grabitazioa. Teorilaria izateaz gain esperimentatzailea ere bazen.

Michellek lehenbizikoz laborategian zeuden objektuen «grabitazio indarra» neurtzeko balantza diseinatu zuen. Michellen heriotzaren ondoren Henry Cavendishek esperimentua amaitu zuen. 1784an Michellek Cavendishi bidalitako gutun batean «izar ilunaren» (zulo beltzen newtondar bertsioa) kontzeptua sortu zuen.

Michellen ideia ihes-abiaduraren elukrubazio matematikotik ondorioztatu zen, Lurrean 40.000 kilometro ordukoa. Horretan oinarrituz, izar gero eta astun eta dentsoagoa irudikatu zuen, bere "ihes-abiadura" argiaren abiaduraren adina izateraino.

«Grabitazio eremuak» oso intentsoak direnean, Newtonen teoriak hust egiten du. Horregatik Karl Schwarzschilden ikuspegia izar dentso eta astunentzako gaur egungo interpretazioekin Michellena baina zehatzagoa da.

Ilargi Elkarteko kide izan zen.