Jordi Sànchez
Jordi Sànchez i Picanyol (Bartzelona, 1964ko urriaren 1a-) kataluniar politikari eta ekintzaile bat da. 1991an Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan Politika zientzian lizentziatu zen. Bartzelonako Unibertsitatean politika zientziako irakaslea da.
Gaur egun Assemblea Nacional Catalana erakundearen lehendakaria da.
2017ko irailean, Espainiar Estatuak Anubis Operazioan jazotako protestaldiak zirela eta, bera eta Òmnium Cultural erakundeko Jordi Cuixart lehendakariari sedizioa egitea leporatu eta urriaren 16an espetxeratu egin zituen. Ondorioz, Katalunia eta leku askotan beren berehalako askatasunaren aldeko protestaldiak eta manifestapenak burutu ziren, tartean Euskal Herrian ere bai.
Amnistia Internazionalak ere beren berehalako askatasuna eskatu zuen baina egun batzuk beranduago preso politikoak ez zirela ziurtatu zuen[1][2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jordi Sànchez |
- 1964ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Assemblea Nacional Catalana
- Kataluniako irakasleak
- Kataluniar independentistak
- Kataluniako preso politikoak
- Espainiako diputatuak XIII. legegintzaldian
- Bartzelonarrak
- Kataluniako Parlamentuko XII. legegintzaldiko diputatuak
- Junts per Catalunyako diputatuak Kataluniako Parlamentuan
- Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko ikasleak