Urriaren 16
Itxura
Urriaren 16a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta laurogeita bederatzigarren eguna da, 290.a bisurteetan. 76 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1538 – Urdaneta Sevillatik irten zen Espainia Berrirako bidean, han espedizio batean parte hartzeko asmoz, baina ez zuen lortu.
- 1982 – Victoriano Agiriano eta Maria Angeles Barandiaran senar-emazteak hil zituen Espainiako Poliziak Gasteizko errepide kontrol batean. Biharamunean greba orokorra egin zuten Debagoienan, eta istilu handiak izan ziren Bergaran.
- 1983 – Joxean Lasa eta Joxi Zabala errefuxiatuak Baionan bahitu zituzten. Torturen ondoren tiro bana eman zieten buruan. Gorpuak 1985ean aurkitu, baina 1995ean identifikatu zituzten.
- 2013 – Arrasateko Fagor Etxetresnak kooperatibak desagertzeko arrisku larrian konkurtso legera jo zuen.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1724 – Yengjo Koreako enperadore bilakatu zen, bere anaia zaharra zen Gyengjongen heriotzaren ostean. 52 urtez izan zen enperadore, 1776ko apirilaren 22an hil zen arte.
- 1934 – Komunista txinatarrek Martxa Luzea hasi zuten, Mao Zedongek alderdiaren gidaritza lortu zuen garaia.
- 1973 – Petrolioaren prezioa egun batetik bestera biderkatu zuten arabiar herrialdeek. Israelen aurka Yom Kippur gerra hasia, AEB hura babesten ari zela jakitean arabiarrak petrolioan esku hartzera bultzatu zituen lehen aldiz. Sei hilabetean prezioa laukoiztu egin zuten Mendebaldeko ekonomietan krisi handia eraginez.
- 1978 – Karol Wojtyla Aita Santua izendatu zuten, Joan Paulo II.a izenaz.
- 1984 – Vologne ibaian Grégory Villemin lau urteko umearen gorpuzkia topatu zuten.
- 1992 – Rigoberta Menchúri Bakearen Nobel Saria eman zioten.
- 1998 – Polizia britainiarrak Augusto Pinochet diktadore ohia atxilotu zuen Londresen.
- 2010 – Txinako Henan probintziako Yuzhou hirian dagoen meategian egondako istripuan 30 meatzari hil ziren.
- 2017 – Espainiako krisialdi konstituzionala: Espainiako Auzitegi Nazionalak sedizioa leporatuta Assemblea Nacional Catalana eta Òmnium erakundeetako Jordi Sànchez eta Jordi Cuixart lehendakariak espetxeratu eta Mossoen Josep Lluís Trapero burua baldintzapeko askatasunean jarri zuen.
- 2020 – 18 urteko ikasle batek Samuel Paty bigarren hezkuntzako irakaslea aizto batez hil egin zuen eta ondoren burua moztu zion. Hilketa Jihadismorekin lotu zen eta Frantzia osoa astindu zuen.
Arte eta kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2005 – Altsasun Nafarroa Oinez jaia ospatu zen.
- 2011 – Tafallan Nafarroa Oinez jaia ospatu zen.
- 2016 – Vianan Nafarroa Oinez jaia ospatu zen (Viana eta Lodosak antolatua).
- 2022 – Tafallan Nafarroa Oinez jaia ospatu zen.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1968 – The Boston Strangler ("Bostongo Itotzailea") filma estreinatu zen, Richard Fleischerek zuzendu eta Tony Curtis, Henry Fonda, Sally Kellerman eta William Hickey aktoreek antzeztu zuten.
- 1996 – Capitaine Conan ("Conan kapitaina") filma estreinatu zen, Bertrand Tavernierek zuzendu eta Bertan, Philippe Torreton, Samuel Le Bihan eta Catherine Rich aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2017: Mundu osoko 130 behatoki astronomiko baina gehiagok 130 milioi argi-urtera jazotako neutroi-izarren fusio baten behaketa bidez grabitazio uhinen izatea lehenbizikoz frogatu zuten.
Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2016 – Euskal derbia: San Mamesen Athletic Clubak Errealari 3-2 irabazi zion.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaiotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1683 – Juan Bautista Orendain, La Pazko markesa, Espainiako Felipe V.aren garaian Bulego Unibertsalaren Idazkaria (h. 1731).
- 1796 – Jean-Joseph Ader, lapurtar historialari eta antzekigilea (h. 1859).
- 1821 – Sakamantekas, arabar serie-hiltzailea (h. 1881).
- 1865 –
- Manuel Losada, bizkaitar margolaria eta kartelgilea (h. 1949).
- Jose Galo Zudaire, gipuzkoar organo-jotzaile, konposatzaile, zuzendari eta musika irakaslea (h. 1940).
- 1876 –
- Pedro Chastang, euskal sozialista aitzindaria (h. 1946).
- César Figuerido, gipuzkoar musikagile eta biolin-jotzailea, Cuencan (h. 1956).
- 1880 – Jose Egino, gipuzkoar apezpikua (h. 1961).
- 1883 – Jean Ibarnegarai, euskal herritar politikaria eta Euskal Pilotaren Nazioarteko Federakuntzaren sortzailea (h. 1956).
- 1907 – Lezo Urreztieta, euskal itsasgizon, abertzale, mugalari eta kontrabandista (h. 1981).
- 1916 – Luisa Berrondo Iartzabal, Oiartzuar maistra (h. 2014).
- 1927 – Pedro Manuel Aristegi, gipuzkoar diplomatikaria (h. 1989).
- 1934 – Karlos Pérez Zabal, nafar txirrindulari ohia.
- 1938 – Jose Antonio Begoña, bizkaitar atleta ohia.
- 1942 – Jose Martin Mendizabal, Mendizabal I.a, gipuzkoar harri-jasotzailea, bere garaiko harri-jasotzailerik handienetakoa.
- 1945 – Arantxa Lete Bergaretxe, gipuzkoar irakaslea, herri eragile feminista eta abertzalea.
- 1954 – Anjeles Iztueta, gipuzkoar politikaria eta matematikaria.
- 1962 – Jorge Dueñas, bizkaitar eskubaloi-jokalari ohi eta entrenatzailea.
- 1964 – Óscar Seco, bizkaitar abokatu eta politikaria.
- 1976 – Jon Ander Izkoa, bizkaitar futbolari ohia, Granadan.
- 1978 – Javier Díaz Neira, bizkaitar futbolaria.
- 1981 – Jon Martin, gipuzkoar bertsolaria, idazlea eta abeslaria.
- 1983 – Joseba Iglesias, bizkaitar saskibaloi jokalaria.
- 1990 –
- Igor Merino, bizkaitar txirrindularia.
- Julen Rodriguez Zubiaurre, gipuzkoar ekintzaile internazionalista, euskaltzale eta marxista.
- 1993 – Gentzane Aldai, bizkaitar pilotaria eta telebista aurkezlea.
- 1994 – Tarsicio Aguado, nafar futbolaria.
- 1998 – Peio Etxeberria, nafar pilotaria.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1351 – Gian Galeazzo Visconti, italiar aristokrata (h. 1402).
- 1430 – Jakobo II.a Eskoziakoa, Eskoziako Erresumako erregea (h. 1460).
- 1678 – Anna Waser, suitzar margolaria (h. 1714).
- 1726 – Daniel Chodowiecki, alemaniar margolari eta grabatzailea (h. 1801).
- 1745 – Olaudah Equiano, Ingalaterran eta bere kolonia amerikarretan bizi izandako nigeriar idazlea (h. 1797).
- 1752 – Johann Gottfried Eichhorn, alemaniar historialaria eta teologo protestatea (h. 1827).
- 1758 – Noah Webster, estatubatuar kazetari eta lexikografoa (h. 1843).
- 1787 – Anne-François Arnaud, frantziar margolari neoklasizista (h. 1846).
- 1801 – Josip Jelačić, Kroaziako heroi nazionala (h. 1859).
- 1803 – Robert Stephenson, ingeles ingeniari zibila (h. 1859).
- 1809 – Ippolito Caffi, italiar margolaria (h. 1866).
- 1827 – Arnold Böcklin, suitzar margolari sinbolista (h. 1901).
- 1840 – Enric d'Ossó, espainiar apaiza, santu izendatua, Jesusen Teresaren Lagundiko Ahizpen Kongregazioaren sortzailea (h. 1896).
- 1841 – Itō Hirobumi, japoniar politikaria (h. 1909).
- 1844 – Ismail Qemali, lehenbiziko Albaniako presidente eta lehen ministroa (h. 1919).
- 1854 –
- Karl Kautsky, txekiar teorialari sozialdemokrata (h. 1938).
- Oscar Wilde, irlandar idazlea (h. 1900).
- 1863 – Austen Chamberlain, britainiar politikaria, 1925eko Bakearen Nobel Saria (h. 1937).
- 1874 – Otto Mueller, alemaniar margolari eta ilustratzailea (h. 1930).
- 1875 – Kaʻiulani, Hawaiiko Erresumako azken printzesa (h. 1899).
- 1878 - Franz Reichelt, frantziar-austriar jostuna (h. 1912).
- 1881 – Vilhelm Buhl, Danimarkako lehen ministroa (h. 1954).
- 1886 –
- David Ben-Gurion, Israelgo aurreneko lehen ministroa (h. 1973).
- Boris Eijenbaum, errusiar literatura kritikaria (h. 1959).
- 1888 –
- Émile Masson, belgikar txirrindularia (h. 1973).
- Eugene O'Neill, estatubatuar idazlea, 1936ko Literaturako Nobel Saria (h. 1953).
- 1890 –
- Michael Collins, irlandar politikaria, IRAren inteligentzia zuzendaria eta Itun anglo-irlandarreko negoziatzailea (h. 1922).
- Paul Strand, estatubatuar argazkilari eta zinemagilea (h. 1976).
- 1894 – Moshe Sharett, Israelgo lehen ministroa (h. 1965).
- 1896 – Célestin Freinet, frantziar pedagogo berritzailea (h. 1966).
- 1898 – Sona Axundova-Qarayeva, azerbaijandar poeta (h. 1971).
- 1906 – Dino Buzzati, italiar idazle, margolari eta kazetaria (h. 1972).
- 1907 – Roger Vailland, frantziar idazlea (h. 1965).
- 1908 – Enver Hoxha, Albaniako lehen ministroa (h. 1985).
- 1918 –
- Louis Althusser, frantziar filosofoa (h. 1990).
- Henri Vernes, belgikar zientzia-fikziozko eleberrigile eta komikigilea (h. 2021).
- 1921 – Andrzej Munk, poloniar zinema zuzendari eta gidoilaria (h. 1961).
- 1923 – Linda Darnell, estatubatuar aktorea (h. 1965).
- 1925 – Angela Lansbury, ingeles aktore eta abeslaria (h. 2022).
- 1927 – Günter Grass, alemaniar idazlea, 1999ko Literaturako Nobel Saria (h. 2015).
- 1928 –
- Mary Daly, estatubatuar filosofa feminista erradikal, akademiko eta teologoa (h. 2010).
- Hanna Abu-Hanna, palestinar idazle, poeta eta ikerlaria (h. 2022).
- 1930 – Carmen Sevilla, espainiar aktore, dantzari eta telebista aurkezlea (h. 2023).
- 1936 – Andrei Txikatilo, Rostoveko Harakina, sobietar serieko hiltzailea (h. 1994).
- 1938 – Nico, alemaniar abeslaria, musikaria, modeloa eta aktorea (h. 1988).
- 1939 –
- Amancio Amaro, espainiar futbolari eta futbol entrenatzailea (h. 2023).
- Gerold Späth, suitzar idazlea.
- 1944 –
- Elizabeth Loftus, estatubatuar psikologo eta matematikaria, giza oroimenean aditua.
- Patsy Watchorn, irlandar folk abeslaria.
- 1946 – Suzanne Somers, estatubatuar aktorea (h. 2023).
- 1948 – Brendan Hughes, irlandar errepublikar buruzagia eta Behin-Behineko IRAren Belfasteko Brigadako kidea (h. 2008).
- 1949 – Joan Manuel Gisbert, kataluniar idazlea, haur literaturaren alorrean bereziki ezaguna.
- 1953 – Paulo Roberto Falcão, brasildar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1955 – Kieran Doherty, Behin-behineko IRAko kidea (h. 1981).
- 1958 – Tim Robbins, estatubatuar aktore, gidoilari, zuzendaria eta ekoizlea.
- 1960 – Jiří Rusnok, Txekiako lehen ministroa.
- 1961 – Yahiro Kazama, japoniar futbolari ohia.
- 1962 –
- Manute Bol, NBA saskibaloi ligako sudandar jokalaria (h. 2010).
- Flea, Red Hot Chili Peppers taldeko baxu-jotzailea.
- 1968 –
- Pello Borboi Bi Sizilietakoa, Nafarroako Erresumaren erregenahia, Bi Sizilietako printzea eta Calabriako dukea.
- Elsa Zylberstein, frantziar aktorea.
- 1971 –
- Ana Alba García, kataluniar kazetaria (h. 2020).
- Frank Cuesta, Frank de la Jungla, espainiar tenislari ohia, telebistako aurkezle eta herpetologoa.
- 1972 – Ángeles Blanco, espainiar kazetaria eta telebistako aurkezlea.
- 1974 – Aurela Gaçe, albaniar abeslaria.
- 1975 – Mar Saura, kataluniar modelo, aktore eta telebista aurkezlea.
- 1980 – Cira Crespo, kataluniar idazlea eta feminista.
- 1981 – Yásnaya Elena Aguilar Gil, hizkuntzalaria, idazlea, itzultzailea, hizkuntza-eskubideen ekintzailea eta ayuujk hizkuntzako ikertzailea.
- 1982 –
- Frédéric Michalak, frantziar errugbilaria.
- Mari Paz Mosana Motanga, ekuatoreginear abiadura-lasterkaria.
- 1983 – Loreen, berbere jatorriko suediar pop abeslaria eta ekoizlea.
- 1984 – Amandine Gay, frantziar zine-zuzendari, aktore, idazle eta afrofeminista.
- 1985 –
- Chiaki Minamiyama, japoniar futbolari ohia.
- Casey Stoner, motoziklismoko australiar pilotua.
- 1986 – Inna, errumaniar abeslari eta musikagilea.
- 1989 – Dan Biggar, galestar errugbilaria.
- 1991 – Elena González Iglesias, espainiar aktore, kazetari, dantzari eta modeloa.
- 1997 – Naomi Osaka, japoniar tenislaria.
Heriotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1508 – Luis III.a Beaumontekoa, Leringo kondea eta Nafarroako kondestablea (j. c. 1430).
- 1515 – Joanes Jatsu, nafar legelaria , Nafarroako Erresumako Errege Kontseiluko burua.
- 1880 – Migel Dorronsoro, gipuzkoar politikari karlista (j. 1812).
- 1926 – Frederika Hannoverkoa, alemaniar jatorriko britainiar aristokrata, Biarrizko urrezko aroaren protagonistetako bat, Biarritzen (j. 1848).
- 1936 – Luis Etxebarria, bizkaitar enpresaburu eta politikari monarkikoa (j. 1878).
- 1962 – Raimundo García García, Iruñean bizi izandako espainiar kazetari eta politikaria (j. 1884).
- 1999 – Xebe Peña, gipuzkoar mendizale eta ibiltaria (j. 1907).
- 2009 – Koldo Chamorro, arabar argazkilaria (j. 1949).
- 2010 – Consuelo Herrera Menta, 109 urte eta 85 egun bizi izan zen Euskal Herritarra, Bartzelonan (j. 1901).
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 976 – Al-Hakam II.a, Kordobako bigarren omeiar kalifa (j. 915).
- 1190 – Luis III.a Turingiakoa, Turingiako landgraf edo jauna (j. 1151/2).
- 1523 – Luca Signorelli, Pizkundeko italiar margolaria.
- 1553 – Lucas Cranach Zaharra, alemaniar margolari eta grabatzailea 1472).
- 1555 –
- Hugh Latimer, ingeles teologoa eta prelatua (j. c. 1487).
- Nicholas Ridley, martiri protestantea (j. c. 1500).
- 1591 – Gregorio XIV.a, Aita santua (j. 1535).
- 1621 – Jan Pieterszoon Sweelinck, herbeheretar musikagilea, piano-jotzailea eta irakaslea (j. 1562).
- 1628 – François de Malherbe, frantziar olerkaria (j. 1555).
- 1649 – Isaac van Ostade, herbeheretar margolaria (j. 1621).
- 1653 – Jan Wildens, flandriar barrokoko margolaria eta marrazkilaria (j. 1586).
- 1730 – Antoine de Lamothe-Cadillac, frantziar esploratzaile eta abenturazalea Frantzia Berrian (j. 1658).
- 1793 – Marie Antoinette, Frantziako eta Nafarroako erregina ezkontidea (j. 1755).
- 1796 – Viktor Amadeo III.a, Sardiniako erregea (j. 1726).
- 1886 – Adolphe Daguenet, euskal politikaria (j. 1801).
- 1899 – Edward Orton Sr., estatubatuar geologoa (j. 1829).
- 1922 – Miquel Costa i Llobera, mallorcar poeta (j. 1854).
- 1925 – Christian Krohg, norvegiar margolari, ilustratzaile, idazle eta kazetaria (j. 1852).
- 1930 – Heinrich Winkler, alemaniar pedagogo eta hizkuntzalaria, euskaran eta altaitar hizkuntzetan aditua (j. 1848).
- 1936 – Georgette Kokoczynski, frantziar erizaina eta anarkista (j. 1907).
- 1937 – William Sealy Gosset, Student , ingeles estatistikaria (j. 1876).
- 1946an, Nurenbergeko epaiketetan hiltzera kondenatuak izan ondoren urkatuak:
- Hans Frank, militar eta abokatu nazia (j. 1900).
- Wilhelm Frick, alemaniar politikari nazia (j. 1877).
- Alfred Jodl, alemaniar jenerala (j. 1890).
- Ernst Kaltenbrunner, austriar abokatu eta politikaria, Alemania Naziko goi-mailako ofiziala (j. 1903).
- Wilhelm Keitel, alemaniar kanpo mariskala (j. 1882).
- Joachim von Ribbentrop, Alemania Naziko ministroa (j. 1893).
- Alfred Rosenberg, alemaniar politikari nazia (j. 1893).
- Fritz Sauckel, alemaniar politikari nazia (j. 1894).
- Arthur Seyss-Inquart, austriar politikari nazia (j. 1892).
- Julius Streicher, alemaniar politikari nazia (j. 1885).
- 1951 – Liaquat Ali Khan, Pakistango aurreneko lehen ministroa (j. 1895).
- 1959 – George Catlett Marshall, estatubatuar jenerala, 1953ko Bakearen Nobel Saria (j. 1880).
- 1962 – Gaston Bachelard, frantziar filosofoa (j. 1884).
- 1981 – Moshe Dayan, israeldar jenerala eta politikaria (j. 1915).
- 1982 – Hans Selye, austriar-hungariar medikua (j. 1907).
- 1989 – Cornel Wilde, hungariar estatubatuar aktore eta zinemagilea (j. 1912).
- 1990 –
- Art Blakey, estatubatuar jazz bateria-jole eta musikaria (j. 1919).
- Jorge Bolét, kubatar-estatubatuar musikagilea (j. 1914).
- 1992 – Shirley Booth, estatubatuar aktorea (j. 1898).
- 1995 – Jean Amado, frantziar eskultorea (j. 1922).
- 1997 – James A. Michener, estatubatuar idazlea (j. 1907).
- 2000 – Antonio Ferrandis, espainiar zinema, telebista eta antzerkiko aktorea (j. 1921).
- 2004 – Ekei Essien Oku, nigeriar liburuzain, historialari eta idazlea (j. 1924).
- 2006 – Valentín Paniagua, Peruko presidentea (j. 1936).
- 2007 – Deborah Kerr, eskoziar aktorea (j. 1921).
- 2009 –
- Juan García Such, espainiar txirrindularia (j. 1937).
- Andrés Montes, espainiar kazetaria eta kirol esataria (j. 1956).
- 2010 – María del Carmen Cuesta Rodríguez, La Peque, frankismoak errepresaliatutako ekintzaile errepublikanoa (j. 1922).
- 2016 –
- Valerie Hunter Gordon, PADDI pixoihal iraunkorren sistemaren asmatzailea (j. 1921).
- Kigeli V.a Ruandakoa, Ruandako azken erregea (j. 1936).
- 2017 – Daphne Caruana Galizia, maltar kazetari, idazle eta ustelkeriaren aurkako ekintzailea, eraila (j. 1964).
- 2021 – Máire Mhac an tSaoi, gaelerazko irlandar olerkari eta idazlea (j. 1922).
- 2023 – Martti Ahtisaari, Finlandiako presidentea eta 2008ko Bakearen Nobel Saria (j. 1937).
- 2024 –
- Liam Payne, britainiar abeslari, konpositore eta gitarra jolea (j. 1993).
- Yahya Sinwar, palestinar politikaria, Hamas taldeko burua (j. 1962).
Jaiak eta urteurrenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sehaska egutegiko izendegia: Hegoa, Hegoi eta Garai.
- Elikaduraren Munduko Eguna
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |