Joseph Caillaux
Joseph-Marie-Auguste-Caillaux (Le Mans, 1863ko martxoaren 30a - Mamers, 1944ko azaroaren 22a) frantziar politikaria izan zen. Frantziako lehen ministroa izan zen 1911tik 1912ra.
Zuzenbidea ikasi zuen eta funtzionario gisa sartu zen administrazioan 1888an. Finantza ikuskatzailea izan zen gehienetan Aljerren. 1898an Alderdi Errepublikanoaren hautagai izan zen hauteskundeetan eta eserleku bat lortu zuen Diputatuen Ganberan. Finantza ministroa izan zen 1911n lehen ministro izendatu aurretik. 1912an dimisioa eman zuen, Alemaniarekin ezkutuan negoziatu zuela jakin ondoren. Lehen Mundu Gerran mugimendu bakezale bat zuzendu zuen Batzarrean. 1917an traizioagatik kondenatu zuten. Ondoren, hainbat gobernu bakezaletan ministro izan zen 1920ko hamarkadan.