Josh Thomas
Josh Thomas | |
---|---|
(2013) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Joshua Michael Thomas |
Jaiotza | Blackwater (en) , 1987ko maiatzaren 26a (37 urte) |
Herrialdea | Australia |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Hezkuntza | |
Heziketa | Kenmore State High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, gidoilaria, komediantea eta telebista-aktorea |
joshthomas.com.au | |
Joshua Michael Thomas (Blackwater, 1987ko maiatzaren 26a) australiar umorista, aktore eta gidoilaria da.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Rebecca eta Mike Thomasen semea, Blackwater herrian jaio zen[1].
2005ean, Melbourneko Nazioarteko Komedia Jaialdiaren RAW Comedy saria irabazi zuen. Hurrengo urtean, The Comedy Zonen parte hartzeko hautatu zuten[2]. 2007an, Thomasen ikuskizuna, Please Like Me, Melbourneko Nazioarteko Komedia Jaialdian estreinatu zen, non Melbourneko Aireportuko saria eman zioten[3]. Edinburgoko eta Montrealgo komedia jaialdietan ere parte hartu zuen[4].
2009an, Thomas Generation Y taldeko kapitain bihurtu zen Bout Your Generation telebista saioan[5].
2013ko otsailean, Thomasek idatzitako Please Like Me telesaila estreinatu zen ABC2 katean[6]. Izen bereko ikuskizunetan oinarritzen da eta Thomasek protagonista antzeztu zuen[7].
2018an, Everything's Gonna Be Okay telesailaren ideia sortu zuen[8][9]. 2020ko urtarrilaren 16an estreinatu zen Freeform katean[10].
Homosexual irekia da[11]. 28 urte zituela, arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua diagnostikatu zioten[12]. 2021ean, autista dela agerian utzi zuen[13][14].
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urteak | Izenburua | Pertsonaia |
---|---|---|
2013-2016 | Please Like Me | Josh |
2020-2021 | Everything's Gonna Be Okay | Nicholas Moss |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Hooton, Amanda. «The secret life of comedian Josh Thomas» The Sydney Morning Herald 2016-12-07 (Noiz kontsultatua: 2024-03-23).
- ↑ (Ingelesez) Slattery, Annette. «Comedy Zone» The Groggy Squirrel 2006-04-28 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2007-03-21) (Noiz kontsultatua: 2024-03-23).
- ↑ (Ingelesez) Ziffer, Daniel. «Jokes aside, Kitson is the best» The Age 2007-04-30 (Noiz kontsultatua: 2024-03-23).
- ↑ (Ingelesez) Slattery, Annette. «Brisbane gets a dose of Festival Spirit» The Groggy Squirrel 2008-02-07 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2008-07-24) (Noiz kontsultatua: 2024-03-23).
- ↑ (Ingelesez) «Josh Thomas: Comedian/Writer» Token jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2008-07-21) (Noiz kontsultatua: 2024-03-23).
- ↑ (Ingelesez) Nichols, James. «'Please Like Me,' Australian TV Series, Explores Coming-Of-Age And Sexuality (VIDEO)» Huffpost 2013-07-24 (Noiz kontsultatua: 2024-03-23).
- ↑ (Ingelesez) «Please Like Me» IView (Noiz kontsultatua: 2024-03-23).
- ↑ (Ingelesez) Petski, Denise. «Freeform Orders ‘Everything’s Gonna Be Okay’ Comedy Pilot From ‘Please Like Me’ Creator» Deadline 2018-05-10 (Noiz kontsultatua: 2024-03-23).
- ↑ (Ingelesez) Otterson, Joe. «Freeform Orders Comedy ‘Everything’s Gonna Be Okay’ From Josh Thomas» Variety 2018-12-12 (Noiz kontsultatua: 2024-03-23).
- ↑ (Ingelesez) Ramos, Dino-Ray. «‘Everything’s Gonna Be Okay’ Trailer: Josh Thomas Becomes An Unlikely Father Figure In New Freeform Comedy» Deadline 2019-11-20 (Noiz kontsultatua: 2024-03-23).
- ↑ (Ingelesez) Blake, Meredith. «Q&A: ‘Please Like Me’s’ Josh Thomas on coming out, Lena Dunham comparisons» Los Angeles Times 2014-09-12 (Noiz kontsultatua: 2024-03-23).
- ↑ (Ingelesez) Valentish, Jenny. «Josh Thomas on diversity, autism and pitching to America: 'You have to be very vocal'» The Guardian 2020-01-14 (Noiz kontsultatua: 2024-03-23).
- ↑ (Ingelesez) Palmada, Belinda. «Comedian Josh Thomas reveals autism diagnosis in Instagram post» News.com.au 2021-04-06 (Noiz kontsultatua: 2024-03-23).
- ↑ (Ingelesez) Sun, Michael. «Josh Thomas on autism, his podcast and being honest to a fault: ‘Why am I telling you this?’» The Guardian 2022-05-26 (Noiz kontsultatua: 2024-03-23).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1987ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Queenslandarrak
- Australiako aktoreak
- XXI. mendeko aktoreak
- Aktore autistak
- LGBT aktoreak
- Australiako idazleak
- Telebistako gidoilariak
- XXI. mendeko idazleak
- Ingelesezko idazleak
- Idazle autistak
- LGBT idazleak
- Australiako umoristak
- Gizon homosexualak
- Arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua duten pertsonak