Edukira joan

Juantxo Hernangomez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juantxo Hernangomez

(2013)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJuan Alberto Hernangómez Geuer
JaiotzaMadril1995eko irailaren 28a (29 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
AitaGuillermo Hernangómez Heredero
AmaMargarita Geuer
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraksaskibaloi jokalaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
Denver Nuggets2016-
CB Estudiantes2014-2016
Draft NBA Denver Nuggets
 
Posizio edo espezialitateahegal-pibota
Kirol zenbakia41
Pisua97 kilogramo
Altuera206 zentimetro

IMDB: nm12373736 Twitter: juanchohg14 Edit the value on Wikidata
Juantxo Hernangomez Denver Nuggetsekin 2020an.

Juan Alberto Hernangomez Geuer, Juancho Hernangomez izenez ezagunagoa (Madril, 1995ko irailaren 28a) saskibaloi jokalari espainiarra da Toronto Raptorsen plantillakoa; NBA-koa. 2,06 metroko altuera dauka eta hegal-pibot postua du saskibaloian.

Margarita Geuerren semea da, saskibaloiko jokalari Europako txapelduna 1993an Espainiarekin, eta Guillermo Hernangomezen semea. Urte bat nagusiago neba bat dauka, Willy, saskibaloiko jokalari profesionala ere.

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere gurasoak jokalari profesionalak izan ziren; bere aita, Guillermo Hernangomez, internazionala izan zen maila baxuagoetan eta Real Madrilen eta Estudiantesen jokatu zuen; bere ama, Margarita Geuer, Europako txapelduna izan zen Espainiarekin 1993ko Eurobasketean, Perugian; anaia, Willy Hernangomez, NBAko jokalaria; eta arreba, Andrea Hernangomez, Fairfieldeko Unibertsitatean jokatu zuen.

2022an Garra (Hustle) filmeko protagonista izan zen, Adam Sandlerrek eta LeBron Jamesek eragina eta Netflix plataforman estreinatua.[1][2]

Jokalari ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehengo urteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beheragoko kategorietan trebatu zen Las Rozas saskibaloi taldean, Madrilen.

C.B Mahadahonda eta Estudiantes, ACBn debutatu egiten duen taldea 2014-2015 denboraldian. 2015-16 denboraldian ACB ligako gazterik onena aukeratu zuten.

2016ko ekainean aukeratuta izan zen NBAko Draften lehenengo txandan 15. posizioan Denver Nuggetsengatik, 2 urtez bermatuta sinatu zuen taldearekin.

Sioux Falls Skyforce taldearekin partida bat jokatu zuen 2017ko urtarrilaren 7an. Partidu bikaina izan zen (17 puntu, 11 errebote, asistentzia 1 eta 2 tapoi) eta bere taldeak 148-112 irabazi zuen Texas Legendsen aurka. Urtero, Juantxo bere anaiarekin batera antolatzen duen campusera joaten da, “Summer League”-a amaitu ondoren.

Denverren hiru denboraldi eta erdi egin ondoren, 2020ko otsailaren 4an Minnesota Timberwolvesera eraman zuten.

Minnesotan urte bat eta erdi egon ondoren, 2021ko abuztuaren 17an, Memphis Grizzliesera aldatu zan Jarrett Culverrekin Patrick Beverleyen truke.[3]

Baina irailaren 3an Boston Celticsera eraman zuten Kris Dunn eta Carsen Edwardsen truke.[4]

2022ko urtarrilaren 18an San Antonio Spursi eskualdatu zitzaion, hiru bandako akordio baten bidez. Ekainaren 30ean Jazz taldeak bere kontratua amaitzen du eta agente askea bihurtzen da.[5]

2022ko uztailaren 26an denboraldi baterako kontratua sinatu zuen Toronto Raptorsekin.

Selekzio nazionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko irailean txapeldun izan zen Espainiarekin 2019ko Txinako Munduko Saskibaloi Kopan.[6]

Juantxo Estudianteserekin 2013an.

2021eko uztailean, 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoak prestatzen ari zela, lesioa izan zuen sorbaldan, baina azkenean hitzordu olinpikorako hautatu zuten.[7] Baina egun batzuk geroago, bere taldeak, Minnesota Timberwolvesek, Jokoetan parte hartzea debekatu zion. 2022ko irailean, EuroBasket 2022an parte hartu zuen espainiar talde absolutuaren parte izan zen, non urrea irabazi zuten, finalean Frantziari irabazita, partidako saskiratzaile onena izan baitzen 27 punturekin (7 hiruko barne), eta finaleko jokalari onena izendatu baitzuten.[8]

NBAko ibilbidearen estadistikak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Azalpenak
 JP jokatutako partidak  TP titulartzat jokatutako partidak M/P minutuak, partidako
JS% jokalekuko saskiratzeen ehunekoa 3P% hiruko saskiratzeen ehunekoa JL% jaurtiketa libreetako saskiratzeen ehunekoa
ERR erreboteak, partidako ASS asistentziak, partidako LAP baloi lapurretak, partidako
TAP tapoiak, partidako PUN puntuak, partidako Letra lodia bere karrerako marka

Denboraldi erregularra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Taldea JP TP M/P JS% 3P% JL% ERR ASS LAP TAP PUN
2016-17 Denver 62 9 13.6 .453 .411 .750 3.0 .5 .5 .2 4.9
2017-18 Denver 25 3 11.1 .387 .280 .833 2.2 .5 .2 .1 3.3
2018-19 Denver 70 25 19.4 .439 .365 .767 3.8 .8 .4 .3 5.8
2019-20 Denver 34 0 12.4 .345 .250 .640 2.8 .6 .1 .1 3.1
Minnesota 14 14 29.4 .453 .420 .609 7.3 1.3 1.0 .3 12.9
2020-21 Minnesota 52 6 17.3 .435 .327 .619 3.9 .7 .4 .1 7.2
2021-22 Boston 18 0 5.3 .185 .167 .667 1.4 .2 .2 .1 1.1
San Antonio 5 0 10.2 .333 .000 .750 3.0 .6 .6 .2 1.4
Utah 17 9 17.5 .507 .438 .476 3.5 .8 .4 .5 6.2
Guztira 297 66 15.7 .428 .351 .681 3.4 .6 .4 .2 5.4
Urtea Taldea JP TP M/P JS% 3P% JL% ERR ASS LAP TAP PUN
2019 Denver 5 0 2.9 .333 .500 .6 .0 .0 .0 .6
2022 Utah 6 0 9.3 .278 .333 2.0 .8 .3 .0 2.3
Guztira 11 0 6.5 .286 .357 1.4 .5 .2 .0 1.5

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Press, Redacción NIUS, Europa. (2022-02-18). «Juancho Hernangómez, protagonista de la nueva película de Netflix de Adam Sandler y LeBron James» Nius Diario (Noiz kontsultatua: 2022-10-28).
  2. Press, Europa. (2022-02-18). «Juancho Hernangómez protagoniza 'Garra', la nueva película de Netflix de Adam Sandler y LeBron James» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
  3. (Ingelesez) «Sources: Beverley traded again, now to Wolves» ESPN.com 2021-08-17 (Noiz kontsultatua: 2022-10-28).
  4. (Ingelesez) Wadleigh, Matt. (2021-09-03). «Celtics Trade Kris Dunn, Carsen Edwards To Grizzlies For Juancho Hernangomez» ClutchPoints (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
  5. (Gaztelaniaz) «Juancho Hernangómez es agente libre: Utah Jazz rescindió su contrato» www.sportingnews.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
  6. (Gaztelaniaz) PÉREZ, GORKA R.. (2019-09-15). «España gana el oro del Mundial de Baloncesto tras derrotar a Argentina (95-75)» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-10-28).
  7. (Gaztelaniaz) «Juancho Hernangómez entra en la lista definitiva de Scariolo para Tokio 2020» La Vanguardia 2021-07-19 (Noiz kontsultatua: 2022-10-28).
  8. (Gaztelaniaz) Sport. (2022-09-18). «Eurobasket 2022 | Juancho Hernangómez 'Bo Cruz', MVP de la final» sport (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]