Edukira joan

Justo Antonio Olagibel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Justo Antonio Olagibel

Bizitza
JaiotzaGasteiz1752ko abuztuaren 7a
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaGasteiz1818ko otsailaren 10a (65 urte) (65 urte)
Hobiratze lekuaSanta Isabel hilerria
Hezkuntza
HeziketaSan Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa eta hirigilea
Olagibelen Gasteizko Plaza Berria.

Justo Antonio Olagibel Kintana (Gasteiz, Araba, 1752ko abuztuaren 7a - Gasteiz, 1818ko otsailaren 10a) Euskal Herriko arkitekto neoklasiko garrantzitsuena izan zen.

Etxegile-familia batekoa, Gasteizko Irudigintza Eskolan eta Madrilgo San Fernando Errege Akademian garatu zituen arkitektura ikasketak. Gasteiza itzuli berritan, Plaza Berria eraikitzeko eskaera jaso zuen, hiriko arkitekturan jomuga izan zena eta hiriaren garapen berria hasi zuena. Plazak Madrilgo eta Salamancako errege plazak baino handiagoa izan behar zuen, behe solairuan saltokiak eduki eta zamalanak ahalbidetu. Gainera, udaletxe berria bertan izan behar zuen, eta Alde Zaharraren sestra-desberdintasuna kontuan hartu. Horretarako eraiki zuen Arkupea, hiri zaharra eta berria lotzeko ibiltoki estalia eskaintzen duten etxebizitza-eraikina; hamar urteko lana izan zen.

Ezezagunagoa bada ere, Olagibelek bi errepide garrantzitsu diseinatu zituen: Gasteiz eta Guardia lotu zituen errepidea (Herrera mendatetik), eta Briñas eta Amurrio lotu zituena, 1792an eta 1793an, hurrenez hurren.[1]

Eraikin garrantzitsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gasteizko udaletxea, Arkupetik ikusia.
  • Zenbait egile. Olaguíbel. El arquitecto de Vitoria - Gasteizko Arkitektoa. EHAEO, Gasteiz, 2005. (ISBN 84-609-4755-6)
  • Olagibelek eraikitako Gasteizko Plaza Berriaren goitiko argazki bat birritan ageri da Colin Rowe eta Fred Koetter arkitektoen 1978ko Collage City izeneko saiakera ezagunean, hura Le Corbusierren Voisin Planan zegoen espazio libre zedarritugabearekin alderatuz, eta historiako beste plaza gogoangarri batzuekin batera —Parisko Place des Vosges eta Vigevanoko Piazza Ducale, kasu— aipatuz.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]