Kamtxatka ibaia
Itxura
Kamtxatka ibaia (errusieraz Камча́тка), Errusiako ekialdeko kostaldeko Kamtxatka penintsulan dagoen ibai bat da, Siberiako Kamtxatka kraian. Penintsula horretan zehar hedatu eta bere urak Ozeano Barean isurtzen ditu.
758 kilometroko luzera eta 55.900 km²-ko arroa ditu.
Izokinetan oparoa da, urtero miloikak bere uretan gora egin ohi dute eta bertako itelmen herriko kideen elikagai nagusia da.