Kaspiar Baso misto hirkandarra
Kaspiar Baso misto hirkandarra | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | WWF ekoeskualde |
Azalera | 55.100 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 37°25′17″N 55°43′27″E / 37.4215°N 55.7243°E |
Honen parte da | Paleartikoa |
Kaspiar baso misto hirkandarra, WWFek definitutako ekozona paleartikoko ekoeskualde bat da. Kaspiar itsasoaren hegoaldeko kostaldean hedatzen da .
Azalpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hostozabalen baso misto epeleko ekoeskualdea, Kaspiar hegoaldeko kostaldean 55.100 kilometro koadrotan hedatzen da, Irango iparraldean eta Azerbaijango hego-ekialdean barrena.
Landaredia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baso epelaren berezko landaredia hosto galkorrekoa da. Basoko landarediaren % 32,7 Sortaldeko Pago Hirkaniarra (Fagus orientalis) da. Deigarria da, ordea, koniferoen falta, antzinako konifera espezie batzuen aztarrenak izan ezik, hala nola, hagin arrunta (Taxus baccata ), ipurua (Juniperus spp.), Mediterraneoko nekosta (Cupressus sempervirens, horzontalis) eta Ekialdeko tuia (Platycladus orientalis ).
Behinola, Kaspiar Itsasoaren kostaldeko lautadetan honako zuhaitz hauek aurkitzen ziren: gaztainondo hostoko haritzak (Quercus castaneifolia), Europako ezpel arruntak (Buxus sempervirens), Haltz beltzak (Alnus glutinosa, Barbata), Kaukasoko haltza (Alnus subcordata), zurzuriak (Populus alba ) eta Kaukasoko intxaurrondoak (Pterocarya fraxinifolia). Gaur egun, berriz, baso hauek ia desagertuta daude, eta horien lekuan hiriak eta nekazaritzarako lurrak aurki daitezke. (Mosadegh, 2000; Mohadjer Marvie, 2007)
Behealdean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alborz mendien iparraldeko maldetan dauden basoak direla eta, Iran hostogalkorren berezko basoen azken aztarnategietako bat dela esan dezakegu. Talix eta Alborz edo Elburz mendien behealdean, 700 metrotik (2.300 oin) beherako maldetan, askotariko baso hezeak aurki daitezke. Bertan, gaztainondo hostoko haritzak, Europako xarma arruntak (Carpinus betulus ), Persiako burdin-zura ( Parrotia persica), zumar kaukasiarra (Zelkova carpinifolia), Persiako zeta zuhaitza ( Albizia julibrissin ), eta (Diospyros lotus ) gorosti-zuhaixkak (Ilex hyrcana ), Ruscus Hirkandarra, Danaë racemosa eta Atropa pallidiflora, eta Smilax eta Hedera pastuchovii lianak (Mosadegh, 2000; Marvie Mohadjer, 2007). Persiako burdin-zura endemikoa da Talix mendietan eta Irango iparraldean. Paisaiari eite berezia ematen diote, likenez estalitako adar okerrak eta orbelaz besterik ez duen zorua baso ilunean. Horrez gain, burdin-zuraren hosto horiak lila kolore argia hartzen dute udazkenean.
Erdialdean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erdialdean, 700 eta 1.500 metro (2.297 eta 4.921 oin) artean, Ekialdeko Pagoa da nagusi zonalde lainotsu hartan. Harekin batera, gaztainondo hostoko haritzak, Kaukasoko haritzak (Quercus macranthera), pago-lizarrak (Carpinus betulus), Ekialdeko xarmak (C. orientalis) eta Europako gaztainondoak (Castanea sativa). Floraren aldetik, pagadi hauek Europako basoekin lotuta daude, batez ere Balkanetako pagadiekin. Hala ere, itxura edafikoak eta tokiko baldintzek, esaterako, lurzoruaren hezetasunak eta sakontasunak, garrantzi handia dute landarediaren konposizioa zehazteko, eta azpikomunitate desberdinak sortzen dituzte. (Mosadegh, 2000; Mohadjer Marvie, 2007)
Goialdean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mendien goialdeetan eta subalpetar zonaldeetan, haritz kaukasiarrak, ekialdeko xarmak, sasiak eta estepak daude; eta toki gorenetan tundra eta belardiak.
Han bertako beste zuhaitz espezie batzuen artean hauek daude: masusta kaskoa (Gleditsia caspica ), Persiako astigarra (Acer velutinum), Kapadoziako astigarra (Acer cappadocicum), lizar arrunta (Fraxinus excelsior), zumar hostozabala (Ulmus glabra), Gereziondo basatia (Prunus avium), Basagurbea (Sorbus torminalis) eta ezkien familiako Tilia dasystyla.
Fauna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tigre kaspiarra (Panthera tigris virgata), behinola mendi hauetan bizi zena, dagoeneko desagertu da. Badira, ordea, beste ugaztun handiak, hala nola, Kaukasoko lehoinabarrak (Caucasus leopard), Kaukaso ondoko panterak (Panthera pardus ciscaucasica), ipar katamotzak (Lynx lynx), hartz arreak (Ursus arctos), basurdeak (Sus scrofa), otsoak (Canis lupus), txakalak (Canis aureus), katu basatia (Felis chaus), azkonarrak (Meles meles), eta utxakurrak (Lutra lutra).
Eskualde hau hegazti migratzaileen pausalekua da Afrika eta Errusia artean. Ekoeskualde honetan hazten diren hegaztien artean ditugu basoilo txikia ( Tetrax tetrax ), belatz peregrinoa ( Falco peregrinus ) eta lertxuntxo karramarrozalea ( Ardeola ralloides).
Baso hauek zenozoikoko arrastoak dira, beraz landare espezie endemiko asko ditu.
Babestutako zonaldeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekoeskualde honetako habitata arrisku larrian dago, nekazaritzaren hedapena dela eta. Basoak moztu eta te, barazkiak, frutak eta mahastiak landatzen dituzte.
Zonalde hauek babestuta daude Azerbaijanen:
- Abxeron Parke Nazionala
- Gizil-Agach Erreserba – 88.4 km2
- Hirkan Parke Nazionala - 427.97 km2
- Zuvand Parke Nazionala - 15 km2
Iranen, aldiz, hauek:
- Golestan Parke Nazionala
- Jahan Nama Zonalde Babestua
- Alborz Erdialdeko Zonalde Babestua
- Siah Keshim Zonalde Babestua
- Dodangeh Basabizitzaren Babeslekua
- Miankaleh Basabizitzaren Babeslekua
- Selkeh Basabizitzaren Babeslekua
- Daxtenaz Basabizitzaren Babeslekua