Edukira joan

Katakana

Wikipedia, Entziklopedia askea
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.

Katakana (片仮名) silabario bat da, hiragana eta kanjiekin batera berezko japoniar idazkera-sistema osatzen duena. Batzuetan rōmaji edo latindar alfabetorako transkribapena ere erabiltzen da. Hiragana eta katakana kana-sistemak dira eta kanjiek ez bezala, ez dute kontzepturik irudikatzen, soinuak baizik. Kana bakoitzak bokal bat (ア,a), kontsonante bat + bokal bat (カ, ka) edo sudurkaria (ン, -n) irudikatzen du.

Japonierazko testu arruntetan, hiru sistemak batera erabiltzen dira. Katakana beste hizkuntzetatik hartutako hitzak transkribatzeko erabiltzen dute (egun, ingelesetik batez ere), onomatopeiak irudikatzeko, hitzak nabarmentzeko (euskaraz hizki etzanen eta komatxoen modura) eta kanpotarrak japoniera mordoiloan mintzatzen direnean. Testu zientifikoetan, animalien, landareen eta mineralen izenak idazteko ere katakana erabiltzen da.

Oinarrizko katakana karaktereak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
ア a イ i ウ u エ e オ o
カ ka キ ki ク ku ケ ke コ ko
サ sa シ shi ス su セ se ソ so
タ ta チ chi ツ tsu テ te ト to
ナ na ニ ni ヌ nu ネ ne ノ no
ハ ha ヒ hi フ fu ヘ he ホ ho
マ ma ミ mi ム mu メ me モ mo
ヤ ya ユ yu ヨ yo
ラ ra リ ri ル ru レ re ロ ro
わ wa ヰ wi ヱ we を wo
ン n

Gorriz, karaktere zaharkituak.

Ahoskerari buruzko oharra: letra guztiak euskaraz bezalatsu ahoskatzen dira hauexek izan ezik:

  • h: hasperenduna da, lapurteraz edo ingelesez bezala.
  • r: beti leuna, ere hitzean bezala, inoiz ez erre hitzean bezala, ezta hitzaren hasieran ere.
  • w: ingelesezko w bezala.
  • j: ingelesezko j bezala.
  • y: euskara batuko Jada bezala.
  • fu: fu eta hu artean ahoskatzen da.
  • ch: tx ahoskatzen da
  • sh: euskarazko x bezala, ixo hitzean bezala
  • ha, he, wo: partikulak direnean, wa, e eta o ahoskatzen dira.

Nigori-aren bidez eratutako soinuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Japonieraz nigori izeneko zeinu diakritikoa dago eta kontsonante ozenak edo ezpuruak (g, z, d eta b) eta p erdi ezpurua eratzeko erabiltzen da.

Kontsonante ozenak eratzeko, (゛) dakuten-a (濁点) erabiltzen da eta p soinua eratzeko, (゜) handakuten-a (半濁点) erabiltzen da, biak karakterearen goi-eskuineko aldean jarrita.

ガ ga ギ gi グ gu ゲ ge ゴ go
ザ za ジ ji ズ zu ゼ ze ゾ zo
ダ da ヂ ji ヅ zu デ de ド do
バ ba ビ bi ブ bu ベ be ボ bo
パ pa ピ pi プ pu ペ pe ポ po

Beste alde batetik, silaba bat ya, yu edo yo-rekin elkartzen denean, diptongoak era daitezke. Kasu horretan, bigarren kana (ya, yu edo yo) txikiago idazten dira.

キャ kya キュ kyu キョ kyo
シャ sha シュ shu ショ sho
チャ cha チュ chu チョ cho
ニャ nya ニュ nyu ニョ nyo
ヒャ hya ヒュ hyu ヒョ hyo
ミャ mya ミュ myu ミョ myo
リャ rya リュ ryu リョ ryo
ギャ gya ギュ gyu ギョ gyo
ジャ ja ジュ ju ジョ jo
ビャ bya ビュ byu ビョ byo
ピャ pya ピュ pyu ピョ pyo

Kontsonante bikoitzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontsonante bikoitzak kontsonantearen aurrean tsu txikia (ッ) idatziz eratzen dira. Hiraganan k, s, t eta p kontsonanteak baino ez dira bikoizten, baina katakana beste hizkuntzetatik hartutako hitzak idazteko erabiltzen denez, beste kontsonanteak ere bikoizten dira. Adibidez, ペット (petto, ingelesezko pet-etik, etxe-animalia), カッパ (kappa, gaztelaniazko capa-tik, kapa), ベッド (beddo, ingelesezko bed-etik, ohe), バッグ (baggu, ingelesezko bag-etik, poltsa). Ahoskera hauxe da: pet-to, kap-pa, bed-do, bag-gu, hots, kontsonantea bitan ahoskatzen da. Sudurkariekin (m eta n), ン aurrean jarriz bikoizten dira. Adibidez, ナンバー (nambaa, ingelesezko number-retik, zenbaki).

Katakanan bokal luzeak ー marratxo luzearen bidez irudikatzen dira. Adibidez, ミスター (misutaa, ingelesezko mister-retik) eta スーパーマーケット (suupaamaaketto, ingelesezko supermarket-etik, supermerkatu)

Katakana man'yōgana-tik (japonierazko fonemak irudikatzen zituzten txinatar karaktereak) hiragana baino lau mende geroago sortu zen takigrafia modura. Beheko taulak kana bakoitzaren jatorria adierazten du: gorriz dagoena kana bihurtu zen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]