Klement Gottwald
Itxura
Klement Gottwald (Dedice, Moravia, 1896 ko azaroaren 23a – Praga, 1953ko martxoaren 14a) txekiar politikaria izan zen . Txekoslovakiako Alderdi Komunistan sartu zen, hura sortu zenean (1921). 1929an, alderdiko idazkari nagusi izendatu zuten, eta, Bigarren Mundu Gerran, erbesteraturik bizi izan zen Sobietar Batasuna zenekoan. 1948an, komunistak agintera eraman zituen estatu-kolpea prestatu zuen, eta Txekoslovakiako Errepublikako lehendakari izan zen Benesen ondoren.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.