Kolinda Grabar-Kitarović
Kolinda Grabar-Kitarović (Rijeka, Kroazia, 1968ko apirilaren 29a) politikari eta diplomatiko kroaziarra da. Kroazia independenteko 4. presidentea izan zen 2015etik 2020ra, kargu hori hartu izan duen lehenbiziko emakumezkoa, eta kargu horretara iritsitako gazteena, 46 urterekin.[1][2][3]
Presidente izan aurretik, Grabar-Kitarović ministro izan zen bi alditan Ivo Sanaderren gobernuetan, Europako auzietarakoa eta Atzerri ministroa. NATO erakundean ere karguak eduki zituen Anders Fogh Rasmussen eta Jens Stoltenberg zirelarik idazkari nagusi 2011 eta 2014 artean.[4]
Kroaziako Batasun Demokratikoa alderdi kontserbadorekoa zen Grabar-Kitarović, eta alderdi horren izenean aurkeztu zen lehendakaritzako hauteskundeetara, baina behin irabazita, Konstituzioak eskatzen duen bezala, utzi egin du alderdiko partaidetza. Hauteskunde presidentzialeko lehen itzulian, 2014ko urtarrilean, ez zen faboritoa, baina sorpresa izan zen 2. lekuan geratzea. 2. itzulia 2015eko urtarrilean izan zen, eta Ivo Josipović ordura arteko presidenteari irabazi zion oso tarte txikiarekin (%1.48ko aldea bakarrik).