Eskola kultur elkartea
Koruko Ama Birjinaren Eskola Eskola | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Sortze-data | 1940ko apirilaren 10a | |
Mota | Kultur elkartea | |
Lehendakaria | Tomas Ugaldebere Camino | |
Abesbatzako zuzendaria | Juan Jose Ocón Arza | |
Dantza taldeko zuzendaria | Maider Oiartzabal eta Miren Illarreta | |
Musika taldeko zuzendaria | Aitziber Lizarraga | |
Hiria | Donostia | |
Probintzia/Estatua | Gipuzkoa | |
Herrialdea | EH | |
Helbidea | Aldapeta 16 Bis, Villa Esmeralda 20009 Donostia | |
Webgunea | www.eskola.eus |
Koruko Ama Birjinaren Scholla Cantoruma, 1976an Koruko Ama Birjinaren Eskola izena hartu eta gaur Eskola izenaz ezagunagoa, 1940 hasieran Juan Urteagak Donostian sortu zuen elkarte artistiko eta kulturala da. Hasiera batean korua baino eduki ez arren, gerora dantza konpainia sortu zen. Halaber, 60ko hamarkadan musika banda eratu zen, dantza taldearen emanaldietan arlo biak bateratu asmoz. Egun, hiru taldeek jardunean diraute Eskolan. Elkartearen lehen emanaldia 1940ko Aste Santu ekitaldietan izan zen. Gauzak horrela, 1940ko apirilaren 10a hartzen da Eskolaren sortze datatzat.
Eskola Euskal Dantzarien Biltzarreko kide da, eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarraren ordezkaritzari atxikita dago[1].
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen urteetan, Scholla Cantoruma eliza musikari eskeinia zegoen. Arlo horretan, bere emanaldirik sonatuena Aste Santuko Pasioari lotutako irudiak izan ziren. Emanaldi hauek Aste Santuan ez ezik, Eguberrietan ere eskaini izan zituen. Ikuskizunak lortutako arrakastaren ondotik, Euskal Herriko nahiz honen mugez gaindiko beste hiri batzuetan (Madril eta Leon, esaterako) eskaintzeko aukera izan zuen taldeak.
1950ko hamarkadan, elkartearen barruan dantzari eskainitako taldea hasi zen antolatzen. Hasiera batean, dantza taldearen emanaldiak zaindariaren egunera edo hiriko jai-egunetara mugatu ziren. Abesbatzak eta dantza taldeak elkarlanari ekin zioten zenbait opera eta emankizun prestatzen. Horien artean aipatzekoak dira: Amaia, Txanton Piperri, Oleskari Zarra, Anbotoko dama, eta beste zenbait ikuskizun. Aipatzekoak da halaber, Jesus Guridik idatzitako Amaia operaren estreineko emanaldietan parte hartu izan 1952. urtean.
Gerora, dantza taldeak nortasun propioa garatu eta emanaldiak eskaintzen hasi zen zenbait herritako jai-batzorde eta udalen eskariz.
Hurrengo urteetan, dantza konpainiaren emanaldiak Euskal Herriko hainbat bazterretara zabaldu ziren. Nazioartera ere eramateko aukera izan zuen. 1960 eta 1970eko hamarkadetan, ikerketa lan arduratsu baten ondotik, euskal dantza tradizionala berreskuratu eta taldearen errepertoriora gehitzeko ahalegina egin zen. Horretarako Euskal Herriko hainbat bazterretan barrena ibili ziren taldeko koreografo eta zuzendariak, bertako dantzariengandik tokian tokiko pauso eta erritmoak ikasi asmoz.
Garai beretsuan sortu zen musikarien taldea. Orduz geroztik, Eskolako dantzariek eta musikariek ikuskizun bateratuak eskaintzen dituzte. Musikari bandaren ibilbidean zehar instrumentu ezberdinak jo izan dira; nahiz eta egun atabala, danbolina eta txistua, eskusoinua eta txalaparta erabili, garai batean alboka, bibolina, bonboa, dultzaina, klarinetea, panderoa, saxoa, txapak, txirula eta zilbotea ere erabili izan dira.
1983. urtetik aurrera, herri folklorea plazetatik agertokietara eraman asmoz, dantzei izaera eszeniko bat emateko lanetan murgildu zen dantza taldea, dantzen izaera eta jatorria galdu gabe. Ordutik egunotara arte, Eskola euskal gaietan oinarrituriko koreografia berriak garatu izanagatik nabarmendu da. Dantza lantzeko modu honek Espainiar estatuan nahiz nazioartean hainbat dantza jaialditan ibiltzeko aukera eman dio taldeari.
1990. urtean bere sorreraren 50. urteurrena ospatu zuen. Urteurreneko urtean zehar hainbat ekitaldi berezi antolatu ziren. Horien artean aipagarriena Donostiako Victoria Eugenia antzokian eskainitako ekitaldi bikoitza izan zen, udal kontserbatoriko orkestra eta 300 dantzaritik gora bilduz. Urteurrenak Eskola abesbatza zein dantza taldearen ibilbideen begirada sakona jasotzen zituen liburu bat argitaratzeari ere bide eman zion.
90eko hamarkadan Eskolak abeslari bakarlari bat ere izan zuen.
Sariak eta Jaialdiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Jaialdia | Lekua (herrialdea) | Saria |
---|---|---|---|
1950 | Biarritzeko Nazioarteko Jaialdia | Biarritz (Ipar Euskal Herria) | - |
1974 | Charleroiko Nazioarteko Jaialdia | Charleroi (Belgika) | 3. Saria |
1978 | Burgaseko XVI. Nazioarteko Jaialdia | Burgas (Bulgaria) | Urrezko domina |
1984 | Cantonigróseko II. Nazioarteko Jaialdia | Cantonigrós (Katalunia) | 1. Saria |
1990 | Marienfeld | Marienfeld (Alemania) | - |
Bad Sassendor | Bad Sassendor (Alemania) | - | |
Bad Waldliesborn | Bad Waldliesborn (Alemania) | - | |
Donostiako II. Nazioarteko Jaialdia | Donostia (Gipuzkoa) | - | |
Münstergo XII. Nazioarteko Jaialdia | Münster (Alemania) | - | |
1991 | Llangolleneko Nazioarteko Jaialdia | Llangollen (Gales) | 1. Saria |
2. Hezkuntzako Ikastetxeen Urteroko Jaialdia | Marugamen (Japonia) | - | |
Arraigo ikuskizuna | Zartzuela Antzokia, Madril (Espainia) | ||
Frantziako Tourraren aurkezpen jaialdia | Donostia (Gipuzkoa) | - | |
Abesbatzen Jardunaldiak | Plasencia (Espainia) | - | |
1993 | Arraigo ikuskizuna | Zartzuela Antzokia, Madril (Espainia) | - |
Zakopaneko XXIV. Nazioarteko Jaialdia | Zakopane (Polonia) | - | |
1994 | Zakopaneko XXV. Nazioarteko Jaialdia | Zakopane (Polonia) | 1. Saria |
Martiene Orfeoiarekin abesbatza-trukea | Bartzelona (Herrialde Katalanak) | - | |
VIII. Folklore Erakustaldia | Sestao (Bizkaia) | - | |
Nowy Saçz Haur Jaialdia | Nowy Saçz (Polonia) | - | |
1995 | Carreñoko V. Folklore eta Kultura Erakustaldia | Candás (Asturias) | - |
Xixongo Nazioarteko Jaialdia (Espainia) | Xixon (Asturias) | - | |
Catalunya Centroeko Abesbatzen Nazioarteko Jaialdia | Herrialde Katalanak | - | |
1996 | XVIII. "La Segudilla" Jaialdia | Ciudad Real (Espainia) | - |
Nazioarteko Folklore Jaialdia | Cluj Napoca (Errumania) | - | |
"Arraigo" emankizuna | Badajoz eta Cáceres (Espainia) | - | |
Festival de Canto Coral | Autol (Errioxa) | Sari Berezia | |
Nazioarteko Haur Folklore Jaialdia | Kanbo (Ipar Euskal Herria) | - | |
1997 | Nazioarteko Folklore Jaialdia | Halsbeck-Werterstede (Alemania) | - |
XI Folklore Erakustaldia | Sestao (Bizkaia) | - | |
Wereldfolklore Nazioarteko Folklore Jaialdia | Izegem (Flandria, Belgika) | - | |
1998 | Festival de Canto Coral | Autol (Errioxa) | 2. Saria |
Nazioarteko Haur Folklore Jaialdia | Izegem (Flandria, Belgika) | - | |
1999 | Musikoak Nazioarteko Jaialdian | Zakopane (Polonia) | - |
Zakopaneko XXV. Nazioarteko Jaialdia | Zakopane (Polonia) | 1go Saria | |
2000 | Munduko kulturen festibala | Gannat (Frantzia) | - |
2001 | 43. Wereldfestival Von Folklore | Schoten (Belgika) | - |
Zeelandeko 18. Internationaal Foklore Festival | Moerbeke-Waas (Herbeereak) | - | |
2002 | Festitradiçoes povos do mondo. Galas Internacionais de Folclore e Artes tradicionais | Penacova (Portugal) | - |
2003 | XXII. Festival nacional de Folklore Ciudad de Jumilla | Jumilla (Espainia) | - |
XXXII. Semana Internacional de la Huerta y el Mar de Los Alcázares | Los Alcázares (Espainia) | - | |
2004 | International Youth Festival | Aberdeen (Eskozia) | - |
2006 | 52. Mezinárodní Foklorní Festival | Červený Kostelec (Txekiar Errepublika) | |
2008 | IX. Festival de Folclore de Los Realejos | Los Realejos (Kanariar Uharteak, Espainia) | - |
2009 | Internationalen Beeke-Trachtenfest | Scheessel (Alemania) | - |
2010 | Goleniow | Goleniow (Polonia) | - |
2012 | Sinieseko XV. Nazioarteko Folklore Jaialdia | Sinies (Grezia) | - |
2013 | Pilar festak | Zaragoza (Espainia) | - |
2015 | 34th International Folkdance Festival | Orpington (Ingalaterra, Erresuma Batua) | - |
Wereldfestival Nazioarteko Folklore Jaialdia | Izegem (Flandria, Belgika) | - |
Koreografiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aingerutxo
- Amaia Opera
- Musika: Amaia operako ezpata-dantza (Jesus Guridi)
- Ametsak
- Koreografia: Josetxo Fuentes
- Musika: Herrikoia
- Donostian egoitza zuen Caracasko Gipuzkoar Konpainia XVIII. mendeko gipuzkoar merkataritza elkartearen jardueran oinarraitutako koreografia (2 dantza).
- Arin-arina
- Balea
- Musika: Balearen bertsoak (Benito Lertxundi)
- El caserío
- Koreografia: Josetxo Fuentes
- Musika: El caserío: preludio acto II (Jesus Guridi)
- El caserío zarzuelaren 2. ekitaldiaren sarrerarako egindako koreografia.
- San Sebastian martxa
- Koreografia: Josetxo Fuentes
- Musika: Raimundo Sarriegi
- San Sebastian martxa zaharra
- Koreografia: Josetxo Fuentes
- Musika: Jose Juan Santesteban
- Donostian antzina jotzen zen zortziko martxa ofiziala.
- Erriberako jota
- Musika: Jota Navarra (Enrique Zelaia)
- Erromeria
- Musika: herrikoia/Sergio Garzes
- Euskal musikaren gorespena
- Musika: Euskal musikaren gorespena (José Uruñuela)
- Eusko irudiak
- Musika: Euzko irudiak: ezpata-dantza (Jesus Guridi)
- Fandangoa
- Koreografia: Josetxo Fuentes
- Musika: Herrikoia
- Segurako dantza sueltoko txapelketan oinarritutako dantza, bertan parte hartzen dutenen omenez.
- Gernika
- Koreografia: Joseba Urrutikoetxea
- Musika: Pablo Sorozabal
- 1937ko apirilaren 26an gertatutako Gernikako bonbardaketan oinarritutako koreografia.
- Herribehera
- Koreografia: Josetxo Fuentes
- Musika: Herribehera (Benito Lertxundi)
- Bi zatiz osatutako dantza. Lehen zatian, dantzariek Nafarroako armarriaren kateak eratzen dituzte; bigarren zatian, dantzariek Nafarroako armarria osatzen dute eskuekin.
- Hirugarren hegoa
- Musika: Txoria txori (hitzak: Joxean Artze; doinua: Mikel Laboa)
- Hotsean
- Koreografia: Josetxo Fuentes eta Juan Luis Unzurrunzaga
- Musika: Baga Biga Higa (Mikel Laboa)
- Ipuina
- Musika: Euskal pizkundea (Benito Lertxundi)
- Maite
- Koreografia: Josetxo Fuentes
- Musika: Pablo Sorozabal
- Bi neska talderen norgehiagoka irudikatzen du, bakoitzak bere dantzarako gaitasuna erakusten duen bitartean.
- Oleskari Zaharra
- Koreografia: Josetxo Fuentes
- Musika: Jose de Olaizola
- Oleskari Zarra operarako egindako koreografia.
- Salazar
- Koreografia: Josetxo Fuentes
- Zaraitzuko tradizioan oinarritutako dantza.
- Sorgiñak
- Txanton Piperri
- Urketariak
- Koreografia: Josetxo Fuentes
- Musika: Sergio Garzes
- Donostiako Alde Zaharreko kanoietan iturrira ur bila joaten ziren emakume eta gizonetan oinarritutako koreografia.
- Zortzikoa
Jaialdiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskola dantza taldeak, hiriko beste dantza talde batzuekin batera, Lauarin jaialdia antolatzen du urtero Donostian ekain bukaera aldera.
Jadinzayen konpartsa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jadinzainen konpartsa, jatorrian Jardinzayen konpartsa deitua, Donostiako inauterietako zaharrena da; 1818ko urtarrilaren 29an atera zen lehenengoz. Urte luzez hiriko ezein talderen eskutik atera gabe egon ondoren, Eskolak berreskuratu zuen 1999an. Ordutik hona, inauteri garaian eta jaialdi berezietan antzezten du Eskolak Jardinzainen konpartsa.
Danborrada
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2012. urtetik aurrera Koruko Ama Birjinaren Eskolak danborrada konpainia dauka. Jarduneko abesbatzako eta dantza taldeko kideez gain, bertan ibilitako jendeaz osatuta dago; guztira, 100 upel eta 45 danbor. Donostiako Danborradan, San Sebastian egunez (urtarrilak 20), 17:00ak eta 21:00ak bitartean ondoko ibilbidea osatzen du: Aldapeta - Easo - Zubieta - Marina - San Martin - Urbieta - Larramendi - Errege Katolikoak - Koldo Mitxelena - Urdaneta - Hondarribia - San Martin - Getaria - Arrasate - Hondarribia - Askatasunaren Etorbidea - Urbieta - San Bartolome - Aldapeta. Ibilbidean zehar, taldeak Raimundo Sarriegiren San Sebastian martxa dantzatzen du, abesbatzako ahotsek lagunduta.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskal dantzak
- Euskal Dantzarien Biltzarra
- Euskal musika tradizionala
- Donostiako inauteriak
- Donostiako Danborrada
- Amaia Illarreta
- Antton Mendizabal