Edukira joan

Krimeako penintsula

Koordenatuak: 45°N 34°E / 45°N 34°E / 45; 34
Wikipedia, Entziklopedia askea
Krimeako penintsula

Satelitezko irudia
Bertako izenaКрымский полуостров
Кримський півострів
Qırım yarımadası
Geografia
KokapenaEkialdeko Europa
Itsaso Beltza
Azalera27.000 km2
Punturik garaienaRoman-Kosh
Politika
Herrialdea Errusia (de facto)
Barruti FederalaHegoaldeko Barruti Federala
Subjektu FederalakKrimeako Errepublika
Sebastopol
Herrialdea Ukraina (de jure)
EskualdeakKrimeako Errepublika Autonomoa
Sebastopol
Gizartea
Biztanleria1.973.185
Dentsitatea73,08
Talde etnikoakerrusiarrak, ukrainarrak eta Krimeako tatariarrak

Krimeako penintsula (errusieraz: Крымский полуостров, ukraineraz: Кримський півострів, Krimeako tatareraz: Qırım yarımadası) Itsaso Beltzaren iparraldean ia-ia guztiz urez inguratuta kokatzen den penintsula da. Errusiako penintsula eta eskualdea da. 26.000 km2 ditu, eta Perekopeko istmoak lotzen du kontinentearekin; hego eta mendebaletik Itsaso Beltzak eta ipar-ekialdetik Azoveko itsasoak inguratzen dute. Hiri nagusiak: Simferopol (eskualdeko hiriburua), Sebastopol, Kerch eta Yalta dira. Iparraldean estepa erdi elkorra da (garia, artoa eta kotoia egiten dira), eta hegoaldea, berriz, mendi-basoa. Itsaso Beltzaren tropikopeko ertza turismogunea da. Krimeako industria nagusiak altzairugintza, mekanikagintza eta kimika industria dira.

"Krimea" izena Qırım hiritik dator, gaur egungo Stary Krym, Urrezko Hordaren garaian Krimearen probintziako hiriburua. Errusiako Krym izena horren transliterazioa litzateke. Antzinako Grezian Ταυρική izena zuen eta latinez Taurica. Bere biztanleak tauroak ziren.

Antzina tauri izeneko zimeriar herria bizi zen Krimean. Eszitiarrek bota zituzten (K.a. VIII. mendea), eta K.a. V. mendean Bosforoko Zimeriar erreinua sortu zen. Greziarren eta erromatarren mende egon zen gero. K.o. III. mendetik XIII. mendera godoak, hunoak, kazarrak, kumanak eta mongolak ibili ziren lurralde haietan, eta XV. mendean erreinu tartaroa burujabe bihurtu zen.

1783an Errusiak beretu zuen. Penintsula osoan liskarrak izan zen Krimeako Gerran (1853 - 1856), Errusiako Iraultzan eta bi Mundu Gerretan.

Krimeako gerra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingalaterra, Frantzia, otomandar inperio eta Piamonteren eta Errusiako inperioaren arteko gerra izan zen, 1853tik 1856ra bitarteko urteetan gertatu zena. Otomandar Inperioan ziren kristau ortodoxoak babesteko aitzakiarekin Nikolas II.a tsarrak Danubioko otomandar inperioei eraso egiteko agindua eman zion Errusiako gudarosteari. Ingalaterra eta Frantzia turkiarren alde jarri ziren Errusiaren zabalkundea gelditzeko. Krimeako gerrako borroka nagusia Balaklavakoa izan zen, aliatuek galdua. Gerra Parisko hitzarmenarekin amaitu zen eta gerraren ondorioz ez zen muga aldaketarik izan.

Krimeako krisia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «2014ko Krimeako krisia»

2014ko martxoan penintsula honen jabetza Ukrainak eta Errusiak disputatu zuten. Ukrainaren Konstituzioaren arabera eta nazioarteko itunen arabera penintsula hau Ukrainaren parte zen eta Krimeako Errepublika Autonomoa eta Sebastopoleko hiria zeuden bertan. 2014ko martxoaren 14an Krimeako Errepublikaren independentzia adierazpena egin zen, penintsula osoaren gain, ondoren Errusiarekin batzeko eskaria eginez. Errusiak Krimeako Errepublika bere lurraren barne onartu zuen, eta Sebastopolek Errusiaren barneko hiri izaera hartu zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]