Kurlandia
Kurlandia | |
---|---|
Mota | eskualde geografiko |
Geografia | |
Koordenatuak | 57°N 22°E / 57°N 22°E |
Estatu burujabe | Letonia |
Kurlandia[1] (livonieraz: Kurāmō; letonieraz: Kurzeme; errusieraz: Курляндия, translit.: Kurshskii; alemanez: Kurland) Letoniako mendebaldeko zati handiena hartzen duen eskualdea da. Antzina Mitau izan zen Kurlandiako hiriburua, gaurko Jelgava.
Itsaso Baltikoaren ertzean dago Kurlandia; Rigako golkoko lurrak dira nagusiki. Azaleraz, 26.000 km² inguru da Kurlandia.
Biztanleria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jatorriz kuroniarrak, eskualdeari izena eman ziotenak, eta livoniarrak bizi ziren Kurlandian. Gaur egun letoniarrak eta lituaniarrak dira biztanle-talde nagusiak.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1048. urtean daniarrek lurraldean eliza kristau bat eraiki zuten; 1158. urtean merkatari germaniarrak kokatu ziren inguruetan. XIII. mendetik aurrera Lituaniako Zaldunak ordenakoek hartu zuten lurraldea, eta gerora Ordena Teutonikoek.
XVI. mendean, Errusiako Ivan IV.a Izugarriak teutonikoak garaitu zituen, eta Kurlandia Poloniak eskuratu zuen: Kurlandiako dukerria, Polonia-Lituania Mankomunitatekoa (edo Herrialde Bien Errepublika) izan zen 1561-1795 bitartean.
XVII. mendean, livoniarren esku, Kurlandia ekonomikoki nabarmen garatu zen; koloniak ere lortu zituen: bat, Gambiako estuarioko uhartean, "San Andres" izena ipini ziotena eta Jacob gotorlekua eraiki zutena; eta beste bat Tobagon, "Kurlandia Berria" ipini ziotena.
Ana Ivanovna tsarina errusiarra Kurlandiako dukearekin ezkondu zenez, errusiarrek Kurlandian zeukaten eragina handitu egin zen. 1795. urtean Polonia banatu zenean, Errusiako probintzia bihurtu zen. 1919. urtetik aurrera Letoniakoa zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (2008-05-30). 154. araua: Europako eskualde historiko-politiko nagusiak. .