Edukira joan

Labaru

Wikipedia, Entziklopedia askea
Konstantino I.aren labarua, krismoiarekin
Labarua Proboren diptiko kontsularrean

Labarua (latinez: labărum-i, antzinako grezieraz: λάβαρονlábaron) erromatar enperadoreek erabiltzen zuten zutoihal bat da. Konstantino I.a Handia enperadoreak, kristautasunera bihurtu zenean, zeinu gisa, gurutzea eta krismoia edo Kristoren monograma erabiltzea erabaki zuen.

Hitzaren etimologia eztabaidatua dagoen arren, oro har onartzen da laureumetik (erramua) datorrela, nahiz eta beste batzuek dioten llafar (hitz egin) zelta hitzetik datorrela.

Labarurik erabiliena krismoia den arren, honako esaldi hau, "In Nomine Christi Vincas Semper" (Beti Kristoren izenean irabaz dezazula) agertzen zen beste bertsio bat ere erabiltzen zen. Labaru mota hau, Probo kontsularen diptiko kontsularrean ikus daiteke, non Honorio enperadorea agertzen den labaru bat eusten.

Labarua eta lauburua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Lauburu»

Teoria batzuen arabera, lauburu euskal hitzaren jatorria latineko labarum hitza da. Gainera, biak gurutze edo ixa itxura dute.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]