Edukira joan

Lankide:Haizeasanchez/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Menstruazioa edo hilekoa da karena duten ugaztun emeek hilero baginatik izaten duten odol-jarioa. Odol jario honek obulua obulutegitik kanporatu eta ernaltzen ez denean gertatzen da. Hilekoaren zikloaren azken faseetan, obulazio ostekoetan, gertatzen da odol-jarioa, endometrioa uterotik (edo umetokitik askatzen denean.

Menstruazioaren odola

Gizaki emeen —emakumeen— kasuan, menstruazio bateko odol-jarioa gutxi gorabehera 40-50 ml artekoa izaten da, eta odolez, endometrio-ehunez eta baginako bestelako jariakinez osatuta dago. Jarioaren iraupena hiru eta zazpi egun artekoa izaten da eta bi hilekoen arteko denbora 20 eta 35 egun artekoa izan ohi da. Odol-jario hau emakume ugalkorrak diren denbora tartean gertatzen da. Emakumeen kasuan, lehenengo hilekoa (menarkia deitzen dena) 12-15 urte artean gertatzen da gutxi gora-behera. Beste aldetik, menopausia hilekoaren amaiera markatzen duen unea da, emakumeek 40-50 urte artean dituztenean.

Menstruazioaren karakteristikak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luzera eta iraupena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo hilekoa pubertaroa hasi ondoren gertatzen da, menarkia deitzen dena. Une honetan nerabearen batez besteko adina 12 eta 15 urte artekoa da. Hala ere, badaude kasuak non lehenengo hilekoa 8 urterekin agertu den. Lehen hilekoaren batez besteko adina berantiarragoa izan ohi da Hirugarren Munduko herrialdetan.

Hilekoa ziklo hilekoaren faserik ikusgarriena da eta bere hasiera zikloen arteko markatzaile bezala erabiltzen da. Hilekoaren lehenengo odol-jarioa azken hilerokoaren data da eta bi hilekoen arteko denbora 20 eta 35 egun artekoa izan ohi da. Horren haritik, hileko zikloaren iraupenaren aldakortasuna handiagoa da 25 urtetik beherako emakumeen artean. Alabaina, 40 urtetik aurrera, gutxi gora-behera, aldakortasuna berriro handitzen doa.

Emakumeak azken ziklotik gertu daudenean, menstruazioak horren erregularra izateari uzten dio eta emakumearen ugalkortasuna murriztu egiten da. Garai horretan, emakumea perimenopausian dagoela esaten da. Emakumeak urtebetez menstruaziorik izan ez duenean, menopausian sartu dela esaten da, eta mendebaldeko herrialdeetan gutxi gorabehera 45 eta 55 urte artean heltzen da fase hori.

Haurdunaldian zehar eta erditze ondorengo denbora-tarte batean ez da menstruaziorik gertatzen. Fase horri amenorrea deritzo. Edoskitzea aurrera eramaten den kasuetan, luzeagoa izan ohi da erditze ondorengo amenorrea; antisorgailu edo jaiotza-kontrol naturaltzat hartu izan da.

Hilekoaren zikloa lau etapatan banatzen da: menstruazio-fasea, fase folikularra, obulazio-fasea eta luteo-fasea.

Obuluak[1] ugaztun emeen sexu-zelulak edo gametoak dira. Sexu-zelula hauek haploideak dira, hau da, 23 kromosoma dituzte. Gainera, forma esferikoa eta tamaina handiko zelulak dira: gutxi gora-behera 1mm-ko diametroa dute.

Jaioberri den haur baten obulutegietan 400.000 zelula-sexual inguru daude, poliki heltzen hasiko direnak obuluak bihurtuz. Alabaina, emakumeak emankor diren denbora tartean, bakarrik 450 sexu-zelula obulu helduak bihurtuko dira.

Obuluen sintesiaren prozesua obogenesia[2] deritzo. Prozesu zikliko honetan (28 egunean behin gertatzen dena, gutxi gora-behera) zelula diploide batetik zelula haploide funtzional bat sortzen da (obozitoa), eta hiru zelula haploide ez-funtzional, batez ere gorputz polar gisa ezagutzen direnak. Obogenesi prozesua obulutegietan gertatzen da, eta obuluak bere eraketa amaitu ondoren, Falopioren tronpetara pasatzen da. Falopien tronpetan ar baten espermatozoide bat obulua ernaldu daitezke, non zigotoan eboluzionatuko duen ernalduz gero. Hala ere tronpetaran ez badago ernalketatik, obulua hilko da eta umetokiaren hormetan dagoen endometrioarekin bateria odol-jario moduan kanporatuko da.

Obulutegiak[3] emakumezkoen sexu-guruinak dira. Emakumeak bi obario ditu, sabelaldearen behealdean, umetokiaren bi alboetan daudenak. Obulutegi bakoitzeko tamaina almendra baten modukoa da. Organo sexual guztien funtzionamendu egokia ziurtatzen duten hormonak (estrogenoak eta progesterona) sortzen dituzte, obuluz gain.

Umetokia[4] emakueen organo muskular bat da, luza daitekeena garatzen ari den fetuari ostatu emateko eta gainera erdiatzean erritmikoki uzkurtzen dena. Umetokiko muskulua miometrio (erdiko estaldura) deritzo eta muskulu honen uzkurduraren indarrak hilekoaren eta erdiatzearen odol-galeraren bolumenari eragiten dio.

Normalean, umetokiak udare baten tamaina eta forma izaten du. Fibromek, polipoek edo haurdunaldiak tamaina edo forma handitzea eragin dezakete.

Umetokiaren estaldura, endometrioa, hilekoaren likido gisa askatzen da. Obulutegiko hormona estrogenoaren eta progesteronaren eraginez garatzen da. Hilekoaren ondoren, zikloaren lehen zatian, endometrioa punturik meheenean dago, eta estrogenoek estaldura aldatzea eta garatzea eragiten dute.

Falopioen tronpak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Falopioen tronpak[5][6] edo umetoki-tronpak obulutegiak eta umetokia lotzen dituzten bi hodietako bakoitza da. Emakumeen kasuan, hodi hauen luzera 10-12 zentimetrokoak izaten dira. Falopioe tronpen zehar obulua lerratzen da, umetokira iristeko.

Bere funtzioak obulazioarekin, ernalketarekin eta garatzen den enbrioiaren garraioarekin lotuta daude. Obulu bat obulutegi batetik askatzen denean, falopioen tronpan zehar igarotzen da. Horrez gain, hodi hauek espermatozoideak ere transportatzen dute, beraz, ernalketa badago hemen gertatzen da. Enbrioia garapenaren lehen etapetatik igarotzen da Falopioren tronpak zeharkatzen dituen bitartean. Behin umetokira iristean, garapena hor jarraituko du.

Emakume baten ernalkuntza-organoen marrazkia, aurretik ikusia.

Bagina[7] edo emabidea ugaztun emeen alutik (emeen sexu organo bistakoena) umetokira doan hodi muskular elastikoa da.

Emakumezkoen ziklo sexuala (hilekoaren zikloa)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hilekoa 4 ziklotan banandu daitezke

  • Menstruazio fasea
  • Fase folikularra
  • Fase obulatorioa
  • Fase luteoa

Parte hartzen duten hormonak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Menstruazioaren alterazioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakumeen menstruazioaren kudeaketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakumeen hilekoari buruzko ikuspegia, gizartean eta kulturan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «¿Qué es un óvulo? - Glosario de ciencias | Ambientech» Ambientech: Ciencias, Salud y Medio ambiente. Educación Secundaria 2020-06-14 (Noiz kontsultatua: 2021-04-05).
  2. (Gaztelaniaz) «¿Qué es la ovogénesis? - Glosario de ciencias | Ambientech» Ambientech: Ciencias, Salud y Medio ambiente. Educación Secundaria 2020-06-14 (Noiz kontsultatua: 2021-04-05).
  3. (Gaztelaniaz) Qué son los ovarios | Asociación Asaco. (Noiz kontsultatua: 2021-04-05).
  4. Trickey, Ruth. (2003). Women, hormones, and the menstrual cycle : herbal and medical solutions from adolescence to menopause. (2nd ed. argitaraldia) Allen & Unwin ISBN 978-1-86508-980-5. PMC 53224605. (Noiz kontsultatua: 2021-04-05).
  5. Umetoki-tronpa. 2020-10-28 (Noiz kontsultatua: 2021-04-08).
  6. (Gaztelaniaz) Trompa uterina. 2021-03-13 (Noiz kontsultatua: 2021-04-08).
  7. Bagina. 2020-10-28 (Noiz kontsultatua: 2021-04-08).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]