Edukira joan

Lankide:Haraekaitz/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
1950eko hamarkadan datuak eta konputagailu programak biltegiratzeko erabilitako paperezko zinta.

Informazio teknologia (IT) ordenagailuen datuak edo informazioa gordetzeko, berreskuratzeko, bidaltzeko edo aldatzeko erabilera da, batzuetan negozioen edo beste enpresen testuinguruan. IT informazio eta komunikazio teknologiaren (IKT) azpimultzoa da. Informazio teknologiako sistema bat (IT sistema) orokorrean informazio, komunikazio edo, espezifikoki esanda, konputagailu sistema bat – hardware, software eta periferiko guztien ekipamendua daukana – izan daiteke, pertsona-talde mugatu batez bideratuta dagoena.

Gizakiek Mesopotamiako sumerioak idazketa garatu zutenetik, K.a. 3000 urtean gutxi gorabehera, datuak gorde, bidali eta aldatu dituzte. Hala ere, informazio teknologia terminoa agertu zen lehen aldia 1958an izan zen, Harvard Bussiness Review aldizkarian. Harold J. Leavitt eta Thomas L. Whisler "tekonologia berriak ez dauka oraindik hitz zehatz bat esleituta. Informazio teknologia izendatu beharko genuke" adierazi zuten.[1]

Konputagailu teknologiaren historia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konputazioari laguntzeko makinak milaka urtez erabili izan dira. Antiziterako mekanismoa, K.a. lehen mendean sortua, lehen ordenagailu analogiko ezaguna da, eta lehen engranaje mekanismoa ere izan zen. Erabilitako prozesatzeko eta biltegiratzeko teknologian oinarrituta, lau garai bereizi ditzakegu IT-ren garapenean: aurre-mekanikoa (K.a. 3000-K.a. 1450), mekanikoa (1450-1840), elektromekanikoa (1840-1940) eta eletronikoa (1940-gaur egun arte).[2]

Ordenagailu elektronikoak, erreleak edo balbulak erabiltzen zituztenak, 1940ko hasieran agertu ziren. Zuse Z3 elektromekanikoa, 1941ean burutua, munduko lehen ordenagailu programagarria izan zen, eta estandar modernoak informatikako makina osotzat har litekeen lehen makina. Colossus, Bigarren Mundu Gerran alemaniar mezuak deszifratzeko garatu zen makina, lehenengo ordenagailu elektroniko digitala izan zen.

1940ko hamarkadaren amaieran transistoreen garapenak Bell Laborategietan ordenagailu belaunaldi berriak energia kontsumoa asko murriztuz diseinatzea ahalbidetu zuen. Eskuragarri egon zen lehen konputagailu programa komertziala, Ferranti Mark I-a, 4050 balbula eta 25 kilowatt-eko kontsumo potentzia zuen.

Datu elektronikoen prozesaketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu biltegiraketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo konputagailu elektronikoek, Colossus adibidez, zulotutako zintak erabiltzen zituzten, paper luze bat non datuak zuloen bitartez adierazten zen, gaur egun erabiltzen ez den teknologia bat. Datu elektronikoen biltegiraketa Bigarren Mundu Gerratik dator. Biltegiraketa digitalezko lehenengo gailua Williams-eko tutua izan zen. Bertan gordetako informazioa oso hegazkorra zen. Argindarra deskonektatzen bazen, datuak galtzen ziren. Hegazkorra ez den biltegiratzeko lehenengo makina danbor magnetikoa izan zen.

Lehen disko gogorra IBMk atera zuen 1956. urtean, 305 RAMAC konputagailu sistemaren konponente bezala. Gaur egungo data digital gehiena disko gogorretan magnetikoki gordetzen da, edo CD-ROM-etan optikoki. 2002. urtetik aurrera, datuak gailu analogikoetan gordetzetik gailu digitalera gordetzera pasa da.

Artikulu nagusia: «Datu-base»

Administraziorako Datu Base Sistemak 1960ko hamarkadan agertu ziren, datu kantitate handia gordetzeko eta modu azkar eta fidagarri batean lortzeko. Mota honetako lehenengo sistema IBMko Information Management System (IMS) izan zen, eta 50 urte geroago erabiltzen jarraitzen da. IMSk datuak biltegiratzen ditu hierarkikoki, baina 1970ko hamarkadan Ted Codd-ek ilara eta zutabeen araberako datu biltegiraketarako modelo bat proposatu zuen. 1981ean, lehen datubaseen kudeaketarako sistema erlazional (ingelesetik: Relational Database Management System (RDBMS)) komertziala atera zuen Oracle-k.

Datu berreskurapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datubaseen modelo erlazionala programazio lengoaia independiente bat aurkeztu zuen (ingelesez Structured Query Language (SQL)), algebra erlazionalean oinarrituta. "Data" eta "informazio" hitzak ez dira sinonimoak. Biltegiratutako edozer da datu, baina antolatzen badugu eta esanahi bat ematen badiogu, informazio bilakatzen da. Munduko datu gehienak desantolatuta eta gailu fisiko desberdinetan kokatuta daude. Datu biltegiak 1980ko hamarkadan garatzen hasi ziren arazo hau ekiditzeko.

Datu bidalketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu bidalketa hiru alderdi ditu: igorpena, hedapena eta harrera. Broadcasting kategoriarekin zerikusia izan dezake, informazioa transmititzen delako beherantz eta norabide bakarrean. 2000ko hamarkadako hasieratik XMLa gero eta gehiago erabili izan da informazio elkartrukerako euskarritzat.

Datu manipulazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hilbert eta Lopez aldaketa teknologiko esponentzial batez konturatu ziren (Mooreren legea bezalako zerbait):

  • Erabilera zehatzetarako gailuen kapazitatea datuak biltegiratzeko 14 hilabetero bikoiztuz joan zen 1986 eta 2007ren artean.
  • Erabilera normaleko gailuen kapazitatea 18 hilabetero bikoiztuz joan zen bi hamarkada berdinetan.
  • Telekomunikaziorako kapazitate mundiala 40 hilabete behar izan zituen bikoizteko (3 urtez behin).
  • Zabaldutako informazioa bikoiztu egin zen 12,3 urtetik behin.

Datu kantitate izugarriak biltegiratzen dira egunero, baina ezin dena antolatu eta eraginkortasunez aurkeztu datu hilobi deritzonetan katalogatzen da. Arazo honi aurre egiteko, 1980ko hamarkadan datu-meatzaritza agertu zen.

Perspektiba akademikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Testuinguru akademikoan, ingelesez Association for Computing Machinery elkartea IT definitzen du "gradu programa bat ikasleak prestatzeko negozioen informatika teknologiaren beharrak, gobernuak, mediku zentroak eta beste erakunde mota batzuetarako. IT aditu batek erakunde batentzako hardware eta software egokia aukeratzeaz arduratzen da.

Perspektiba komertziala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Informazio teknologiaren arloko enpresak "teknologia sektorea" edo "industria teknologia" ezagutzen dira. Konpainia askok informatika, sare eta negozioen beste arlo teknikoak kudeatzeko sailak dituzte orain.

Negozioaren testuinguruan, Informazio Teknologiaren Amerikako Elkarteak (ingelesez Information Technology Association of America) IT "ordenagailuetan oinarritutako informazio sistemen azterketa, diseinua, garapena, aplikazioa, ezarpena, laguntza edo kudeaketa" definitu du.

Perspektiba etikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Informazio etikaren eremua Norbert Wiener matematikariak abiarazi zuen 1940ko hamarkadan. Informazioaren teknologiaren erabilerarekin lotutako zenbait arazo etiko hauek dira:

  • Egile eskubideen urraketa baimenik gabe fitxategiak deskargatzen dituztenei
  • Enpresariek bere langileen posta elektronikoa eta Interneteko beste erabilera batzuk kontrolatzen dituzte
  • Zabor-posta
  • Sareko datubaseetara sartzen diren pirata informatikoak
  • Erabiltzaileen jarduerak kontrolatzeko cookieak edo spyware-ak instalatzen dituzten webguneak

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Leavitt, Harold J.; Whisler, Thomas L.. (1958-11-01). «Management in the 1980’s» Harvard Business Review (November 1958) ISSN 0017-8012. (Noiz kontsultatua: 2019-11-26).
  2. «Informazio Teknologia Berriei Buruzko Mintegia - Euskonews» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-26).