Edukira joan

Larry Page

Wikipedia, Entziklopedia askea
Larry Page

(2009)

Alphabet Inc.eko zuzendari exekutibo

2015eko abuztua - 2019ko abendua

Googleko zuzendari exekutibo

2011ko apirilaren 4a - 2015eko abuztua

Googleko zuzendari exekutibo

2000 - 2001
board of directors member (en) Itzuli

1998 -
Bizitza
JaiotzaEast Lansing1973ko martxoaren 26a (51 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaPalo Alto
Familia
Ezkontidea(k)Lucinda Southworth
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaMichigango Unibertsitatea Zientziatan graduatua : Informatika Ingeniaritza
Stanford Unibertsitatea Zientzietako Masterra : Informatika
Interlochen Center for the Arts (en) Itzuli
East Lansing High School (en) Itzuli
(1987 - 1993)
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakekintzailea, informatikaria eta ingeniaria
Enplegatzailea(k)Google
Jasotako sariak
InfluentziakTerry Winograd (en) Itzuli
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ingeniaritzako Akademia Nazionala

TED: sergey_brin_and_larry_page Edit the value on Wikidata

Laurence E. "Larry" Page (Lansing (Michigan, AEB), 1973ko martxoaren 26a - ) Google bilatzailearen sortzaileetako bat da, Sergey Brinekin batera.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Larry Page Aldatu lotura Wikidatan

Larry Page 1972an jaio zen eta bere aitak, Michigango Estatu Unibertsitateko informatika irakasleak, txikitatik ordenagailuekiko zaletasuna irakatsi zion. Gaztetan zuen azkartasuna agerian jarriz, nerabe zela Lego eraikuntza-jokoan oinarrituta, injekzio-inprimagailu programagarria fabrikatu zuen. Aitaren bideari jarraituz, Informatika Ingeniaritzan lizentziatu zen Michiganen.

Pagek eta Brinek 1995eko udaberrian ezagutu zuten elkar, Stanfordeko Unibertsitateak bertako Informatikako doktoretzarako hautagaientzat antolatutako ekitaldi batean. Zenbait hilabete beranduago, unibertsitate horretarako liburutegi digitaleko proiektu batean lanean hasi ziren. Pagek web diseinua menderatzen zuen eta Brinek datuen tratamendua eta matematika. Biek elkarlanean, Interneten datuak bilatzeko algoritmoei buruzko azterketak hasi zituzten, Google bilatzailea bilakatuko zenaren lehen urratsa.[1]

1998an Google formalki enpresa gisa osatu zutenean, Page bilakatu zen CEO edo zuzendari nagusia, eta formalki Brin presidentea izan zen, bainta tandem baten gisara kudeatu zuten enpresa hastapenetan. Enpresaren hazkundea eta fama azkarraren aurrean, kudeaketa profesionalago bat bilatu nahi izan zuten inbertsoreek, eta Pagek CEO lana utzi zuen Eric Schmidten eskuetan. Orduan Page enpresako produktuen presidentea bilakatu zen 2001eko apirilaz geroztik.

2011n berriro CEO bihurtu zen Schmidten ordez, txantxa eginez Twitterren, "nagusien gainbegirada jada ez zela beharrezkoa" esanez. Postu horretan jarraitu zuen 2015 arte, non Google kontsortzio handiago baten parte bilakatu zen, Alphabet Inc. delakoa bihurtuz, eta orduan Page izan zen Alphabereko CEO. 2019ko abenduaren 3an postu hori utzi zuen Sundar Pichairen mesedetan, eta harrezkero ez du Googlen edo bere enpresa multzoan funtzio exekutibo zuzenik.

  1. Simancas, Pepe. (2005). Larry Page eta Sergey Brin, urre bilatzaileak. Gipuzkoa.eus.