Edukira joan

Leliano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leliano

Emperor of the Gallic Empire (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaIII. mendea
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaMainz, 269 (egutegi gregorianoa) ( urte)
Heriotza moduagiza hilketa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Leliano (latinez: Ulpius Cornelius Laelianus) Postumo Galietako Inperioko enperadorearen aurkako usurpatzaile bat izan zen. Matxinada 269ko otsailetik urte bereko ekainaren hasierara arte izan zen.

Bere burua enperadore izendatu zuen Mainzen 269ko otsailean, germaniar inbasio bati aurre egin ondoren. Germania Superiorren legadoa edo Legio XXII Primigeniaren komandantea izan zen. Bere matxinadak hiru hilabete inguru iraun zuen, eta bere soldaduek edo Postumoren tropek exekutatuta hil zen.

Bere izena Historia Augustako Hogeita Hamar Tiranoen artean agertzen da.