Leopardus guttulus
Itxura
Leopardus guttulus | |
---|---|
Iraute egoera | |
Kaltebera (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Carnivora |
Familia | Felidae |
Generoa | Leopardus |
Espeziea | Leopardus guttulus [[|]], 1872 |
Tirika (Leopardus guttulus) felidoen familiako eta Leopardus generoko ugaztun haragijale bat da, eta Hego Amerikako ekialdeko erdialdeko oihan subtropikaletan banatzen da. Gaua iristean, bere lurraldea bisitatzen du, janaria osatzen duten animalien bila: hegaztiak eta karraskariak.
Banaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Brasileko erdialdean eta hegoaldean dago, Boliviako ekialdean, Uruguaiko iparraldean, Paraguain eta Argentinako iparraldean.
Habitata
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat habitatetan aurki daitezke: pinu-basoak, baso tropikalak, sabanak eta landaredia kostatik hurbil. Ez dira zingiretan bizi.
Batzuetan, soroetatik hurbil ere aurki daitezke, batez ere leku horretan karraskari ugari dagoenean.[1]