Edukira joan

Libiako gerra zibila

Koordenatuak: 31°11′44″N 16°31′17″E / 31.19562°N 16.52141°E / 31.19562; 16.52141
Wikipedia, Entziklopedia askea
2011ko Libiako Iraultza
Arabiar Udaberria

     Trantsiziozko Kontseilu Nazionalak kontrolaturiko hiriak      Muammar al Kadafik kontrolaturiko hiriak

     Frontea

Data2011ko martxoaren 15etik urriaren 23ea
LekuaLibia
Koordenatuak31°11′44″N 16°31′17″E / 31.19562°N 16.52141°E / 31.19562; 16.52141
EmaitzaKadafiren erregimenaren erorketa
Gudulariak

Libia Libiar Jamahiriya

  • Libiako Indar Armatuak
  • Miliziak
  • Atzerriko mertzenarioak[1][2][3]
Buruzagiak
Libia Mustafa Abdul Jalil
Libia Omar El-Hariri
Libia Abdul Fatah Younis
Anders Fogh Rasmussen
Charles Bouchard
Libia Muammar al Kadafi
Libia Saif al-Islam Kadafi
Libia Saif al-Arab al Kadafi
Libia Khamis al Kadafi
Indarra
17.000 gudulari
125.000-150.000 gudulari gerra amaieran
20.000-40.000 gudulari eta miliziano

2011ko Libiako Gerra Zibila edo 2011ko Libiako Iraultza Iparraldeko Afrikan dagoen Libian Muammar al Kadafi boteretik kentzeko egindako matxinadaren ondorioz hasitako gerra da. 2011ko martxoaren 15ean, aurkariek manifestaldi baketsu egin eta gobernuak militarren bidez itoarazi zituen. Honek herrialde osoan matxinada eragin eta Benghazin Trantsiziozko Kontseilu Nazionala sortu zuten, Kadafi boteretik egozteko eta hauteskunde demokratikoak egiteko helburuekin[4].

Martxoaren hasieran, Kadafiren armadak ekialderantz jo eta matxinoen zenbait hiri okupatu zituen Benghazi eraso baino lehen. Baina Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluko 1973 ebazpenak bere kideek hegan ez egiteko eskualdea sortu zezaten eskatu[5][6] eta Kadafik su-etena adierazi zuen, gero errespetatuko ez zuen su-eten bat hain zuzen ere[7]. Abuztuan, matxinoek jada herrialdeko eskualde gehienak konprolpean zituzten eta baita Tripoli hiriburua ere[8][9].

NATOren laguntzarekin Trantsiziozko Kontseilu Nazionala (TKN) Tripoliraino iritsi zen eta bertatik Kadafi eta bere familia bota. 2011ko irailaren 1ean Sirte hiria erasotzeko saiakera egingo zutela adierazi zuten. Munduko hainbat herrialdek TKN Libiako gobernu legitimoa dela adierazi zuten irailaren hasierarako eta Kafadi gobernuan zegoela kongelatutako dirua itzultzen hasi ziren. Beste batzuk, adibidez Afrikako Batasunak, uko egin zion TKN onartzeari herrialde guztia kontrolpean eduki arte.

Azkenean, errebeldeek 2011ko urriaren 20ean Muammar al Kadafi atzeman eta exekutatu zuten, Sirte hiritik ihes egiten saiatzen ari zela. Trantsiziozko Kontseilu Nazionalak urriaren 23an Libiaren askapena aldarrikatu zuen eta gerra zibilaren amaiera.

2010-2011ko Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako matxinadak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
     Gobernua kanporatua      Gobernuan aldaketa garrantzitsuak      Altxamendu armatua      Protesta handiak      Protesta txikiak      Subirantasunaren gaineko gatazka      Beste herrialde batzuk

2010-2011ko Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako matxinadak aurrekaririk gabeko[10] Ekialde Hurbileko eta Iparraldeko Afrikako hainbat herrialdeetan gertatutako herritarren altxamendu, matxinada, manifestazio eta protesta multzoa izan zen. 2010eko abenduaren 18an hasi ziren, Tunisian, ondoren Mohamed Bouazizen inmolazioak jarraitu zuen — poliziaren gehiegikeria salatzeko bere buruaz beste egin zuena.[11][12] Tunisiako protesten arrakasta ikusirik, Aljeria, Jordania, Egipto, Libia, Maroko, Bahrein eta Yemenen matxinadak antolatu ziren herrialde horietako gobernu ustel eta antidemokratikoen aurka.[13][14][15][16][17]

Aipagarrienen artean Tunisiako eta Egiptoko iraultzak, Libiako gerra zibila, eta Siria eta Bahraingo herri altxamenduak. Matxinadetan erabili zen leloa "Jendeak erregimenen erorketa nahi du" (arabieraz الشعب يريد إسقاط النظام‎).[18] Lehenengo matxinada Tunisian izan zenez, beste herrialde arabiarretan sortutako protestak Tunisia efektua-ren ondorioz sortu zirela esaten zen. Tunisia efektua esamoldea domino efektuaren sinonimo gisa erabili zen.

Gertakari honi jarraiki Libian ere mugimendua sortu zen. 2011ko urtarrilaren 13tik urtarrilaren 16ra jendearen ezinegonagatik Darnah, Benghazi eta Beni Walid hirietan altxamenduak egon ziren, besteak beste. Ustelkeria izan zen aldarrikapenetako ardatz nagusia. Gobernua eraikitzen ari zen hainbat etxetan sartu ziren.[19][20]. Urtarrilaren 27an Gobernuak matxinadei erantzuteko adierazi zuen $24.000 milioiko inbertsioa egingo zuela etxebizitzen eraikuntzan.[21]

Urtarrilaren bukaeran Jamal al-Hajji idazle eta politikariak Libian askatasun handiagoa eskuratzeko manifestaldiak deitu zituen Internet bitartez.[22] Otsailaren 1ean atxilotua izan zen eta otsailaren 3an bere kotxearekin pertsona bat harrapatu izana leporatu zioten. Amnesty International erakundearen arabera bere deialdia egiteagatik atxilotua izan zen.[23]

Otsailaren 15eko azken orduetan 500 edo 600 pertsona inguru manifestatu ziren Benghazin, eta poliziarekin istiluak egon ziren, 14 zauritu eraginez, horietako 10 poliziak.[24] Otsailaren 17an Haserrearen Eguna deitu zuten Muammar al Kadafiren oposizioan zeuden talde guztiek. Hurrengo egunean oposizioak herrialdeko hainbat eremu hartu zituen. Otsailaren 19an bortizkeriak gora egin zuen eta Bengaziko hiritarrek Al Jazeerari adierazi ziotenez 200 bat hildako egon ziren. Human Rights Watchen arabera 104 izan ziren hildakoak.

Otsailaren 20an Saif al Islam, Kadafiren semeak, gatazkak horrela jarraitzekotan Gerra zibila pitz zitekeela esan zuen. Bere esanetan "lege berriak" egingo zituzten, "eta konstituzio berri batez hitz egiteko nazio eztabaida" sustatuko. "Bihar bertan has daiteke eztabaida, betiere ados baldin bagaude".[25] HRWren arabera dagoeneko 233 ziren hildakoak herrialde osoan.[25]

Kadafiren aurkako salaketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Libiako esku-hartze militarra erabakitzerako garaian hainbat izan ziren Kadafiren aurka egindako salaketak. Horietako batzuk faltsuak direlako salaketak egon dira ondoren, baina Muammar al Kadafiren aurkako jarrera areagotzeko balio izan dute.

Giza Eskubideen errespetu eza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009ko Freedom of the Press Indexen arabera Libia da Ekialde Hurbila eta Ipar Afrikako herrialderik zentsuratzaileena zen.[26]

Kadafik 1973an Iraultza Komiteak sortu zituen barne tentsioak kontrolatu ahal izateko. Informatzaile gisa lan egiten zuen jendea populazioaren %10 eta %20 artekoa zen gobernuan, fabriketan eta hezkuntzan.[27] Disidenteak publikoki exekutatu eta mutilatzen ziren, eta hauek telebista publikoan erakutsi ziren behin baino gehiagotan.[27]

1980ko hamarkadaren erdialdean Libiako inteligentziak munduan zehar hainbat erailketa burutu zituen.[27][28] 2004an Kadafik milioi bat euro eskaini zituen Erresuma Batuan bizi zen Libiako kazetari bat erailtzearren.[29] Orain dela gutxi arte ingelera eta frantsesa ez ziren irakasten eskoletan eta atzerritarrekin politikari buruz hitz egitea debekatuta zegoen The Economisten arabera.[30] 1973ko 75. Legearen arabera disidentzia ilegala zen eta Kadafik exekuzioekin mehatxatu zituen hainbat aurkari politiko.[27]

Kale protestak hasi eta gutxira, otsailaren 21ean, NBEren aurrean Libiako ordezkari izandako Ibrahim Dabbashik esan zuen: "Tripolin benetako genozidio bat egon daiteke. Hegazkinek oraindik ere merzenarioak eramaten dituzte aireportuetara". Genozidio hitza erabili zuen eta hori geldiarazi behar zela eskatu[31]. Soliman Bouchuiguir, Giza Eskubideen Libiar Ligako lehendakariak ere antzekoa adierazi zuen Reuters agentzian, martxoaren 14an[32]: "benetako odol-hustea egongo da, Ruandan ikusi genuen masakrearen antzekoa". Kanadako Parlamentuko Roméo Dallairek ere adibide hau eraibli zuen, Libia eta Ruanda alderatuz. Horretarako Kadafik esandako hitzetan oinarritu zen: "etxerik etxe garbituko dugu Libia".[33]. Genozidio akusazio hauen aurrean "aukera guztiak ireki" behar zirela Kadafiren aurka ekiteko adierazi zuen Barack Obamak.[34]

Hala ere Kadafik egindakoa biolentzia handia izan daiteke, baina teknikoki ez da genozidioa, honek talde "nazional, etniko, errazial edo erlijioso" baten aurka ekitea eskatzen baitu[35]. Maximilian Forteren arabera, "biolentzia asko" izateak ez du esan nahi "genozidioa" denik eta, beraz, Libian inork ez zuen genozidioa existitzen zelako frogarik eskaini.[36]

Asko izan dira Muammar al Kadafiren aurka egin diren tortura salaketak, batez ere gerra garaian. TKNko kideak zigortzeko erabili zela esan dute txosten ezberdinetan[37]. Alberto Pradilla kazetariak jasotako elkarrizketatan elektrodoak erabili zituztela esaten da[38] .

Jasotako lekukotasun horietako batzuek hau diote:

« 60 preso sartu gintuzten 8x4 metroko zelda baten barruan. Eserita geunden, bata bestearen gainean. Batzuk hil ziren eta egin genezakeen bakarra zen guardiak deitzea gorpuak eraman zitzaten. »

—Mahmud Naji Mbeida[38]


« Lurrera bota ninduten. Goardiek nire gainean salto egiten zuten. Ez banuen esaten eurek nahi zutena, kolpatzen ninduten. Odola botatzen nuen eta ezin nuen arnasik hartu. »

—Mbarak Abenabi Marchani[38]


« Piztutako zigarretekin erretzen ninduten, txiskero goriekin. Egunero egiten zuten. »

—Abdultawar Jumah[38]


« Denbora guztian jotzen gintuzten. Elektrodoak jartzen zizkiguten. Niri hiru hagin apurtu zizkidaten Kalashnikov baten kulatarekin. (...) Ura eskatzen genuen eta pixa ematen ziguten edateko. »

—Naji Mbeida[38]


Gerraren hasiera baino lehen ere hainbat preso politikoren egoera ez zen ona. Karlos Zurutuzak jasotako testigantzak bereber batek jasotako tratua salatzen du. Ez zuen torturen inguruan hitz egiten, baina bai atxiloketa arbitrarioz eta presioen inguruan[39] .

"Bere herria bonbardatzen ari da"

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aire-eremuaren itxiera bultzatzeko arrazoietako bat Kadafi "bere herria bonbardatzen ari zela" zen. Otsailaren 21ean Al Jazeera[40] zein BBCk[41] adierazi zuten "lekukoek diote gerra hegazkinek hirian dauden protesten gainean su egin dutela". Hala ere Ameriketako Estatu Batuetako Defentsa Idazkaria zen Robert Gatesek adierazi zuen "ez zutela horren baieztapenik".[42]

Informazio hauen ondorioz Italia, Kanada eta AEBk, besteak beste, mugimenduak egin zituzten gerran sartzeko. Hala ere Errusiak adierazi zuen informazioa faltsua zela, euren sateliteek ez baitzuten horrelakorik ikusi.[43] Era berean, Kadafik armarik gabeko protestekin amaitzeko helikopteroak erabili zituela esaten da, baina hau ere gezurra dela ikusi da ondoren.[36] Hala ere hori izan zen argudiaketatako bat AEB gatazkan sartzerako garaian, Barack Obamak adierazi zuen bezala:

« Munduak gaitzetsi duen arren, Kadafik bere erasoak areagotzeko erabakia hartu du, Libiar herriaren aurkako kanpaina militar bat abiatuz. Jende errugabea heriotzara eraman du. Ospitalak eta anbulantziak erasotu dituzte. Kazetariak atxilotu dituzte, sexualki erasotu eta hil. Janari eta petrolioa moztu dituzte. Misuratako ehunka mila pertsonen ura moztu dute. Hiriak eta herriak desegin dituzte, mezkitak suntsitu dituzte eta apartamentu eraikinak hautsa dira orain. Militarren jet eta helikopteroak jendearen aurka oldartu dira, airez eginiko eraso baten aurrean inolako defentsa gaitasunik ez zuten pertsonen aurka. »

—Barack Obama[44]


Errebeldeen arabera gatazka hasi zenetik abuztuaren bukaerara 50.000 pertsona inguru hil ziren. Horietako 15.000 Misuratan eta 17.000 Zlitanen[45]. Hala ere zifra guztiek ez datoz bat: gerrako lehenengo bi hilabetetan Misuratan 257 pertsona hil ziren eta 949 zauritu. Zauritu horietatik 22 emakumeak ziren. Alan J. Kupermanen arabera populazio zibila bonbardatu izan balute gutxi-gorabehera zauritu eta hildakoen erdia emakumeak lirateke, baina horiek ez dira datuak[46]. Gainera Kadafik gerran berreskuratu zituen hirietan ez zen egon sarraskirik eta amnistia eskaini zuen armak utzi nahi zuen ororentzat[46][47].

Benghaziko egoera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurreko ataletan azaldutako egoerek beldurra eragin zuten nazioarteko komunitatean. Benghazi hiritik iritsitako informazioek egoera larria egon zitekeela ematen zuten aditzera. Barack Obamak martxoaren 28n ideia hau garatzen zuen:

« Egun bat gehiago itxoingo bagenu, Benghazin, Charlotteren tamainako hiri batean, eskualde osoa mugituko zuen sarraski bat ikusiko genuke, munduaren kontzientzian geratuko litzatekeen gertakaria »

—Barack Obama[oh 1]


2011ko apirilaren 15ean Obama, David Cameron eta Nicolas Sarkozyk sinatutako gutun batean Kadafi gelditu beharra justifikatzen zuten. Gutun horretan honakoa zioten:

« Berehala erantzunez, gure herrialdeak Kadafiren indarrek aurrera egitea ekidin dute. [Kadafik] Zin egin zuen odolhustea egingo zuela Benghaziko herritarrengan [eta] gelditu egin dugu. Hamarnaka mila bizitza zaindu ditugu." »

—Obama, Cameron, Sarkozy[oh 2]


Gutun horretan bertan adierazten zuten euren eginbeharra "zibilak defendatzea" zela, baina horretarako Kadafi erditik kendu behar zela, bera bizirik egonez gero ez zelako "legerik" edo "bakerik" egongo.[48]. Frantziak erasoak egin zien Kadafiren indarrei, errebeldeei aurrera egiten utziz.[49] Bonbardatutako auto batzuk anbulantziak zirela ere salatu dute[36].

Benghazin lehenengo asteetan 10.000 hildako egon zirela eta fosa komunak zeudela adierazi zuten KNTkoek. Hau ere zalantzan jarri dute hainbat aditu eta kazetarik[50][46].

Afrikako mertzenarioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra prestatzen ari zela TKNko kideek adierazi zuten Kadafik mertzenario ugari zituela borrokarako. Benghazin oinarritutako aurkariek Afrikako beste herrialde batzuetako mertzenarioak zeudela salatu zuten, adibidez frantses hiztunak ziren batzuk. Benghaziko segurtasun talde batek Txad, Niger eta Sudango 36 balizko mertzenario atxilotu zituzten otsailaren 24an.[51][52]

Giza Eskubideen Nazioarteko Federazioaren arabera 6.000 bat mertzenario zituen Kadafik gerraren hasieran, horietatik 3.000 Tripolin bakarrik. Euren jatorria Txad, Niger, Sudan, Mali, Nigeria, Zimbabwe eta Liberiakoa zen, besteak beste. Sudango gobernuaren arabera Darfurreko milizianoek jasotako laguntza itzultzen zuten horrela.[51] Mertzenario hauetako batzuk adinez-txikikoak zirela ere esan zen, adibidez Brega kanpoan atxilotutako Nigerreko taldearen kasuan[53] edo Txadeko batzuen kasuan.[54]

Iraganean laguntza eman zien Txad, Mali eta Nigereko tuaregak ere kontratatuak izan ziren mertzenario gisa. Zenbaki ezberdinak badira ere 200-300 inguru zirela diote iturri ezberdinek, baina 800eraino ere igotzen dute beste kazetari batzuek.[55][56][57][58] Horietako askok 1990tik Libiar nazionalitatea zuten, hala ere, eta Mali eta Txadetik kanporatuak izan ziren bertan izandako altxamenduen ondorioz.[59]

Hainbat erakundek, ostera, sistematikoki beltzak ziren herritar guztiak mertzenariotzat hartu zirela salatu zuten. Arrazaren arabera atxilotuak izan ziren beltz askok frogatu behar zuten ez zirela mertzenarioak[60]. Human Rights Watchen arabera Libiako hegoaldean bizi diren jatorri afrikarreko askok armadan parte hartzen dute, baina horrek ez du esan nahi mertzenarioak direnik.[61] Atxilotutako batzuek eraikuntzan edo bestelako lekuetan lan egiten zutela adierazi zieten kazetariei.[62][63]. Berez froga gutxi daude mertzenario hauen existentziari dagokionez.[64][36]

Viagraren banaketa eta bortxaketa masiboak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Viagra banatuz bortxaketa masiboak egiten ari zirenaren lehen berria Al Jazeerak eman zuen martxoaren 28an.[65] Berri hau azkar hedatu zen prentsa guztiaren artean.[66] Ynet Newsek, adibidez, edukiontzi osoak erosten ari zirela zabaldu zuen.[67]

Luis Moreno-Ocampo, Nazioarteko Zigor Auzitegiako fiskalak adierazi zuen bazirela Kadafik bortxaketak areagotzeko Viagra banatu zuelako aztarnak. Gobernuak berak "bortxatzeko agindua" eman zuela ere esan zuen. Bere esanetan Viagra soldadu baten eskuetan aihotz bat bezalakoa da eta, beraz, arma gisa kontsidera zitekeen.[68][69][70][71] [72][73] Gertakari hauen inguruan aurkitutako frogak TKNko kideek eman zituzten: hildako soldadu baten patrikan aurkitu omen zituzten Viagra kutxa eta kondoiak eta beste bati kendutako mugikorrean agertzen zen bideoa.[74] Ameriketako Estatu Batuetako enbaxadore Susan Ricek ere alegazio bera egin zuen NBEko Segurtasun Kontseiluaren aurrean.[75]

Baina gertakari hauen fidagarritasuna ez da handia. Alde batetik aurkeztutako bideoak ez du ez datarik, ez iturririk. Gainera ez dira militarrak, zibilez jantzitako gizonak baizik. Bestetik aurkitu ziren Viagra kutxak guztiz erretako soldaduen patriketan zeuden.[74][76] Amnistia Internazionalak ere dudatan jarri du Viagraren banaketa eta bortxaketa masiboak egin direla.[76]. Seham Sergewa psikologoak dioenez 70.000 formulario banatu zituen errebeldeen kontrolpean zeuden eremuetan eta horietatik 60.000 jaso. Bertan 259 bortxaketa egon zirela adierazi zuten eta horietako 160rekin elkarrizketak izan zituen. Amnistia Internazionalak ezin izan du lortu horietako bat bera ere aurkitzea eta egindako elkarrizketa guztien artean 4 bortxaketa kasu atzeman dituzte.[76][36]

Arrazoi geopolitikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kadafiren aurkako mugimenduaren osaera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerraren garapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Altxamenduaren hasiera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trantzisio Kontseilu Nazionalaren osaera eta Bengasiko koordinazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Otsailaren 27n Bengasin Trantsiziorako Kontseilu Nazionala (TKN) sortu zen, altxamenduaren guneetan gobernu lanak egiteko. Modu honetan bi talde batzuk ziren, Libiako Kontseilu Nazionala eta Mustafa Abdul Jalilen behinbehineko gobernua.[77] Mementu horretatik aurrera Libian bi gobernu egon ziren eta herrialdea zatiturik geratu zen.

Otsailaren 28an Muammar al Kadafik BBCri eta beste nazioarteko agentzia batzuei esan zion bere herrikide guztiek maite zutela eta Tripolin protestarik egon ez zela adierazi. Kadafiren ustez bere herriak babestuko zuen hil arte. Gainera, herrialdetik ateratzeko egindako proposamenei barre egin zien eta adierazi zuen hau eskatu zieten agintariek traizionatua sentitzen zela.[78]

2011ko martxoaren 2an Kadafiren indar leialak Brega berriro hartzen saiatu ziren.[79] Hiri hau errebeldeen esku zegoen bigarren hiririk garrantzitsuena zen. Ez zuen lortu eta bertako liderrek NBEren interbentzioa eskatu zuten, aire-eremuaren itxiera eskatuz. Gharyanen eta Sabrathan ere talkak egon ziren.

Egun horretan bertan Muammar al Kadafik adierazi zuen NATOk edo AEBk herrialdea inbaditzen bazuten, "milaka hildako" eragingo zituztela. Nazioarteko edozein interbentzio gaitzetsi zuen eta subirautzaren defentsa egingo zuela adierzi zuen.

Indar leialen erasoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

NBE eta NATOren esku-hartzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2011ko Libiako esku-hartze militarran parte hartu duten herrialdeak
 NATO Unified Protector Operazioa

Koaliziaren ekintzak Libiaren aurka

Nazioarteko komunitatearen interbentzioak lan luzea izan zuen aurretik. Lehenengo proposamena Frantziak eta Europar Batasunak egin zuten otsailaren 23an. Libiaren aurkako isun konkretuak eskatzen zituzten. Otsailaren 25ean Suitzak Kadafi familiaren kontu korronteak izoztu zituen[86] eta David Cameronek NBE deitu zuen Kadafiren aurkako neurriak hartzera "Gizateriaren aurkako krimenak" zirela eta.[87]

Suitzaren erabakia berehala jarraitu zuten Ameriketako Estatu Batuek, Austria, Erresuma Batua eta Espainiak eta NBEren Segurtasun Kontseiluak otsailaren 26an deliberazioak hastea erabaki zuen.

Martxoaren 3an Arabiar Ligak Libiaren parte-hartzea eten zuen eta aire-eremuaren itxiera babestu zuen.[88]

2011ko martxoaren 17an Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak operazio militarra onartu zuen.[89] Aire-eremuaren itxiera hori proposatu zen, 2011ko Libiako matxinaden aurka Muammar al Kadafik eta bere jarraitzaileek herritarren aurka egindako bonbardaketak ekiditeko.[90]

Bi egun beranduago, 2011ko martxoaren 19an, operazio militarra martxan jarri zen, Frantziako hainbat hegazkin militarrek Libia gainean hegan egin eta Royal Navyk itsas-blokeoa egin ostean.[91] AEBetako USS Enterprise eta Charles de Gaulle hegazkin-ontziek ere parte hartu zuten.

Ameriketako Estatu Batuetako armadaren kodea operaziorako Odyssey Dawn[92] (Odisea Egunsentian) izan zen, Kanadakoa Operation MOBILE,[93] Frantziakoa Opération Harmattan[94] eta Erresuma Batukoa Operation Ellamy.[95]

Martxoaren 23an NATO erakundeak operazio militarraren agintea hartu zuen. NATOk Operation Unified Protector izena jarri zion.[96] 11 herrialdeetako ontziek itsas blokeoa ezarri zuten Libian eta armen bahiketa martxan jarri zuten.

Hori baino lehen, martxoaren 19an, libiako gobernuak Bengasiko Bigarren Bataila egiten zuen bitartean Frantziak 20 hegazkin erabili zituen erasoari ekiteko.[97][98] 20 hegazki horien artean Rafale, Mirage 2000, zisterna hegazkinak eta AWACS hegazkinak zeuden.[99] Lehenengo helburuak libiako armadako lau tanke izan ziren.[100]

Martxoaren 20an Tripolin italiar petroliontzi bat bahitu zuten. Bertan langile italiar, indiar eta ukrainarrak zeuden.[101] Gau horretan bertan Muammar al Kadafik erabili ohi zuen haima bonbardatu zuten, bertan erabaki militarrak hartzen zituela argudiatuta.[102] Egun horretan bertan errebeldeak Ajdabiya hartzean saiatu ziren, baina ez zuten lortu.[102] Egun horretan egondako bonbardaketatan 14 tanke, 20 blindatu eta hainbat kamioi apurtu ziren Misuratatik gertu, Al Jazeeraren arabera, 14 soldadu hilez.[103]. 3 tanke Misuratako zentrura iritsi ziren eta hainbaten aurkako tiroak egin zituzten. Gainera barkuek hiria itsasotik setiatu zuten.[104]

Errebeldeen eraso berria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontraeraso erreal baten hasiera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Brega eta Ajbabiyan geldi

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Misurataren setioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erasoak Tripolitanian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abdul Fatah Younisen erailketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zauiya eta Al Jabal al Gharbiko Barrutietan borrokak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tripoliko bataila

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bab al-Azizia hartzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erresistentzia guneei erasoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mediazio saiakerak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Afrikar Batasunaren bitartekaritza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontaktu Taldearen bilera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leinuen jarrera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errefuxiatuak eta nazioarteko herritarrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioarteko jarrera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioarteko erakundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste eragile batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Libya: foreign mercenaries terrorising citizens» The Daily Telegraph (Noiz kontsultatua: 2011-03-22).
  2. Moammar Gadhafi's Private Mercenary Army 'Knows One Thing: To Kill'. ABC News International (USA) 22 February 2011 (Noiz kontsultatua: 2011-03-22).
  3. «African mercenaries in Libya nervously await their fate» The Daily Telegraph (Noiz kontsultatua: 2011-03-22).
  4. Barker, Anne. (2011-2-24). Time Running Out for Cornered Gaddafi. ABC News.
  5. UN News Centre. (2011-3-23). Security Council Authorizes 'All Necessary Measures' To Protect Civilians in Libya. .
  6. Mujika, Amagoia. (2011-03-10). «Mugimendu diplomatikoak» Berria.[Betiko hautsitako esteka]
  7. Gadhafi Blasts 'Crusader' Aggression After Strikes – American and European Forces Attack Libya's Air Defenses. MSNBC 2011-3-31.
  8. CNN. (2011-8-21). Who is Saif al-Islam Gadhafi?. .
  9. Igartua, Maialen. (2011-08-27). «NATO Sirte bonbardatzen ari da, Gaddafiren kontrolpean jarraitzen duen hirietako bat» Berria.[Betiko hautsitako esteka]
  10. The Arab World's 'Unprecedented' Protests - Council on Foreign Relations. Cfr.org 2011-01-20 (Noiz kontsultatua: 2011-01-29).
  11. Slap to a Man’s Pride Set Off Tumult in Tunisia
  12. Peddler's martyrdom launched Tunisia's revolution
  13. Thousands in Yemen Protest Against the Government
  14. Protest spreads in the Middle East - The Big Picture - Boston.com
  15. Mauritanie: mécontent du régime, un homme s'immole par le feu à Nouakchott - Flash actualité - Monde - 17/01/2011. leParisien.fr 2011-01-17 (Noiz kontsultatua: 2011-01-29).
  16. BBC News - Man dies after setting himself on fire in Saudi Arabia. Bbc.co.uk 2011-01-23 (Noiz kontsultatua: 2011-01-29).
  17. PressTV - Sudan opposition leader arrested. Presstv.ir 2011-01-19 (Noiz kontsultatua: 2011-01-29).
  18. Uriel Abulof. (10 March 2011). What Is the Arab Third Estate?. The Huffington Post (Noiz kontsultatua: 1 May 2011).
  19. Libyans protest over delayed subsidized housing units
  20. Libya protest over housing enters its third day
  21. Libya sets up $24 bln housing fund amid Arab protests
  22. Libyan writer detained following protest call
  23. http://english.aljazeera.net/news/africa/2011/02/201121755057219793.html
  24. تفجر اشتباكات في مدينة بنغازي الليبية وأنباء عن اصابة 14
  25. a b Libiako Gobernua hasi da erortzen, Justizia ministroak dimisioa emanda
  26. Freedom of the Press 2009 – Table of Global Press Freedom Rankings. Freedom House (Noiz kontsultatua: 2011-9-2).
  27. a b c d Eljahmi, Mohamed. Libya and the U.S.: Qadhafi Unrepentant. The Middle East Quarterly (Noiz kontsultatua: 2011-9-2).
  28. Staff (2002). The Middle East and North Africa, 2003. Europa Publications (London). p. 758. ISBN 978-1-85743-132-2.
  29. Martin, Bright. (2004ko martxoaren 28a). Gadaffi Still Hunts 'Stray Dogs' in UK – Despite Blair Visit, Dissidents Say $1M Bounty Remains on Head of Dictator's Opponent. The Observer (Noiz kontsultatua: 2011-9-2).
  30. A new flag flies in the east. The Economist 2011-2-24 (Noiz kontsultatua: 2011-9-2).
  31. Taki, Jihad. (2011-2-21). Libyan Ambassador to UN urges international community to stop genocide. Global Araba Network (Noiz kontsultatua: 2011-9-1).
  32. Libya jets bomb rebels, French press for no-fly zone. Reutres 2011-3-14 (Noiz kontsultatua: 2011-9-1).
  33. Does the World Belong in Libya's War?. Foreign Policy 2011-3-18 (Noiz kontsultatua: 2011-9-1).
  34. Branigin, William. (2011-2-23). Obama condemns violence in Libya, asks for 'full range of options'. Washington Post (Noiz kontsultatua: 2011-9-1).
  35. Genozidioa. HRW (Noiz kontsultatua: 2011-9-1).
  36. a b c d e Forte, Maximilian. The Top Ten Myths in the War Against Libya. counterpounch (Noiz kontsultatua: 2011-9-1).
  37. David D, Kirkpatrick. (2011-4-5). Photos Found in Libya Show Abuses Under Qaddafi. The New York Times.
  38. a b c d e Alberto, Pradilla. (2011-8-31). Me ataron a un tanque y me utilizaron como escudo humano. Gara (Noiz kontsultatua: 2011-9-2).
  39. Karlos, Zurutuza. (2011-8-17). «Pensaba que sería ejecutado o que pasaría toda la vida en prisión». Gara (Noiz kontsultatua: 2011-9-2).
  40. Libya protests spread and intensify. Al Jazeera 2011-2-21 (Noiz kontsultatua: 2011-9-2).
  41. Libya protests: Tripoli hit by renewed clashes. BBC 2011-2-21 (Noiz kontsultatua: 2011-9-2).
  42. Secretary of Defense Robert Gates and Chairman, Joint Chiefs of Staff Adm. Mike Mullen. March 01, 2011. Defense.gov 2011-3-1 (Noiz kontsultatua: 2011-9-2).
  43. Ultimas noticias alarmantes sobre las revueltas en África. CIAR 2011-3-1 (Noiz kontsultatua: 2011-9-2).
  44. a b Remarks by the President in Address to the Nation on Libya. Etxe Zuria, AEB (Noiz kontsultatua: 2011-9-2).
  45. Unas 50 mil personas perecieron en Libia desde el comienzo de las conmociones populares. Voltairenet 2011-8-31 (Noiz kontsultatua: 2011-9-2).
  46. a b c Alan J., Kuperman. (2011-4-14). False pretense for war in Libya?. Boston Globe (Noiz kontsultatua: 2011-9-2).
  47. David D., Kirkpatrick. (2011-3-17). Qaddafi Warns of Assault on Benghazi as U.N. Vote Nears. New York Times (Noiz kontsultatua: 2011-9-2).
  48. a b Libya letter by Obama, Cameron and Sarkozy: Full text. BBC 2011-4-15 (Noiz kontsultatua: 2011-9-2).
  49. Forte, Maximilian. Libya Highway of Death 19 March 2011. YouTube (Noiz kontsultatua: 2011-9-2).
  50. Ecco tutte le bugie che ci hanno raccontato sulla Guerra libica Video Libera TV. Video Libera (Noiz kontsultatua: 2011-9-2).
  51. a b Is Libya's Gaddafi turning to foreign mercenaries?. Reuters 2011-2-24 (Noiz kontsultatua: 2011-9-2).
  52. Gaddafi recruits “African mercenaries” to quell protests. Al Arabiya 2011-2-21 (Noiz kontsultatua: 2011-9-2).
  53. Coleman, Korva. (2011-3-2). Gadhafi Using Foreign Children As Mercenaries In Libya. NPR (Noiz kontsultatua: 2011-9-2).
  54. African mercenaries in Libya nervously await their fate. The Guardian 2011-9-2 (Noiz kontsultatua: 2011-9-2).
  55. Martin, Vogl. (2011-4-2). Tuaregs 'join Gaddafi's mercenaries'. BBC (Noiz kontsultatua: 2011-9-2).
  56. Gaddafi hiring Tuareg warriors as mercenaries in Libya: reports. International Business Times 2011-3-4 (Noiz kontsultatua: 2011-9-2).
  57. Libya: Gaddafi and his Mali-Chad Tuareg mercenaries. AfrikNews 2011-3-24 (Noiz kontsultatua: 2011-9-2).
  58. Gaddafi recruits 800 Tuareg mercenaries. AFP - AhramOnline 2011-4-3 (Noiz kontsultatua: 2011-9-2).
  59. Hundreds of returning Tuaregs alarm Mali, Niger. AFP 2011-8-30 (Noiz kontsultatua: 2011-9-2).
  60. Alberto, Pradilla. (2011-9-2). «Son negros, no libios, Muamar Gadafi les otorgó la nacionalidad». Gara (Noiz kontsultatua: 2011-9-2).
  61. HRW: No mercenaries in eastern Libya. RNW 2011-3-2 (Noiz kontsultatua: 2011-9-2).
  62. David, Zucchino. (2011-3-24). Libyan rebels appear to take leaf from Kadafi's playbook. Los Angeles Times (Noiz kontsultatua: 2011-9-2).
  63. Black Africans in Libya live in fear Al Jazeera English
  64. Peter, Hart. (2011-3-24). NYT Points Out 'Racist Overtones' in Libyan Disinformation It Helped Spread. FAIR (Noiz kontsultatua: 2011-9-2).
  65. Rape used 'as a weapon' in Libya. Al Jazeera 2011-3-28 (Noiz kontsultatua: 2011-9-2).
  66. Martin, Iqbal. (2011-6-8). Viagra-induced rape: ICC ups the ante on propaganda as desperate NATO struggles to crush Libyan resistance. Empire Strikes Back (Noiz kontsultatua: 2011-9-2).
  67. International court suspects Libyan leader provided Viagra to soldiers to promote rape. YnetNews 2011-6-8 (Noiz kontsultatua: 2011-9-2).
  68. Owen, Bowcott. (2011-6-9). Libya mass rape claims: using Viagra would be a horrific first. Guardian (Noiz kontsultatua: 2011-9-2).
  69. Kadhafi 'ordered mass rapes' in Libya: ICC. AFP 2011-6-8 (Noiz kontsultatua: 2011-9-2).
  70. ICC: Evidence shows that Qaddafi ordered rape of hundreds. Christian Science Monitor 2011-6-9 (Noiz kontsultatua: 2011-9-2).
  71. Libya: Gaddafi investigated over use of rape as weapon. BBC 2011-6-8 (Noiz kontsultatua: 2011-9-2).
  72. Bill, Varner. (2011-6-8). Qaddafi May Be Charged With Systematic Rape, Prosecutor Says. Bloomberg (Noiz kontsultatua: 2011-9-2).
  73. ICC to investigate reports of Viagra-fueled gang-rapes in Libya. CNN 2011-5-17 (Noiz kontsultatua: 2011-9-2).
  74. a b Libyan rebels say captured cell phone videos show rape, torture. The Guardian 2011-6-17 (Noiz kontsultatua: 2011-9-2).
  75. MacAskill, Ewen. (2011ko apirilak 29). Gaddafi 'supplies troops with Viagra to encourage mass rape', claims diplomat. The Guardian (Noiz kontsultatua: 2011-9-2).
  76. a b c Amnesty questions claim that Gaddafi ordered rape as weapon of war. The Independent 2011-6-24 (Noiz kontsultatua: 2011-9-2).
  77. [http://www.lexpress.fr/actualites/2/monde/des-opposants-a-kadhafi-forment-un-conseil-national-libyen_966838.html L'Express, «Monde: Des opposants a Kadhafi forment un conseil national libyen», 2011ko otsailak 27.
  78. http://www.bbc.co.uk/mundo/noticias/2011/02/110228_libia_gadafi_entrevista_protestas_bbc_amab.shtml
  79. https://web.archive.org/web/20111130075913/http://es.euronews.net/2011/03/02/libia-brega-vuelve-a-manos-de-los-rebeldes/
  80. a b c d EE UU y Reino Unido se unen a Francia y bombardean Libia El País
  81. a b c Amid uncertainty, allies prepare for no-fly zone[Betiko hautsitako esteka] Associated Press via Forbes
  82. Belgische politici unaniem achter militaire interventie - Onrust in het Midden-Oosten
  83. CF-18 jets to help enforce Libya no-fly zone CBC News
  84. F-16s readied to defend Libyan people The Copenhagen Post
  85. Ο ρόλος της Ελλάδας στο ενδεχόμενο επέμβασης στη Λιβύη Skai News
  86. TSR.info, «Berne bloque les avoirs du clan Kadhafi»
  87. Le Parisien, «Libye: Kadahfi doit partir pour Nicolas Sarkozy»
  88. La Líga Árabe apoya la exclusión aérea en Libia y reconoce al mando rebelde[Betiko hautsitako esteka]
  89. Security Council Approves ‘No-Fly Zone’ over Libya, Authorizing ‘All Necessary Measures’ to Protect Civilians in Libya, by a vote of ten for, none against, with five abstentions. Un.org (Noiz kontsultatua: 2011-03-19).
  90. Sarkozy: "Gure hegazkinak Gaddafiren erasoak eragozten ari dira dagoeneko". Berria (Noiz kontsultatua: 2011-3-20).[Betiko hautsitako esteka]
  91. French fighter jets deployed over Libya. CNN 2011-03-19 (Noiz kontsultatua: 2011-03-19).
  92. News Article: Coalition Launches Operation Odyssey Dawn. Defense.gov 2011-03-19 (Noiz kontsultatua: 2011-03-19).
  93. Operation MOBILE; Canadian Expeditionary Force Command. forces.gc.ca (Noiz kontsultatua: 20 March 2011).
  94. French Ministry of Defense declaration. (Noiz kontsultatua: 19 March 2011).
  95. Libya assault: UN's calculated gamble. BBC News 19 March 2011 (Noiz kontsultatua: 20 March 2011).
  96. Libiarentzat «proiektu politiko» bat prest duela dio Frantziak. Berria (Noiz kontsultatua: 2011-3-29).[Betiko hautsitako esteka]
  97. Primer disparo en suelo libio de aviones franceses. El Pais 2011-3-19 (Noiz kontsultatua: 2011-9-6).
  98. Aviones franceses abrieron fuego contra las tropas de Khadafi. Agence France-Presse - Reuters - Deutsche Presse-Agentur 2011-3-19 (Noiz kontsultatua: 2011-9-6).
  99. Primer ataque de Francia a Libia: abren fuego contra vehículo
  100. Ros, Elianne. (2011-3-19). Una veintena de aviones franceses lanzan el primer ataque contra Gadafi. El Periódico (Noiz kontsultatua: 2011-9-6).
  101. Shrivastava, Sanskar. (2011ko martxoak 20). Italian Ship Captured in Libya, Gaddafi Called West Barbarians; Full Speech. The World Reporter (Noiz kontsultatua: 2011-9-12).
  102. a b Las tropas de Gadafi se parapetan en las ciudades para evitar los ataques aéreos. El País 2011ko martxoak 21 (Noiz kontsultatua: 2011-9-12).
  103. Gaddafi condemns attack on his forces Al Jazeera]
  104. Libya live Al Jazeera

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Libia Reuters-en webgunean (Ingelesez)


Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/> tag was found