Edukira joan

Lo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Umea lotan.

Loa animalien funtzio fisiologikoa da, bizirik irauteko ezinbestekoa dena. Ugaztun eta hegaztietan bereziki garrantzitsua da, eta gizakiarengan oso prozesu konplexua. Burmuinaren atsedentzat hartu izan da, tarteka jarduera handia gertatzen den arren.

Gustave Courbet: Loa edo Bi lagunak edo Alferkeria eta Lizunkeria.
  • REM ez den fasea:
    • 1. fasea: Kontzientzia gutxiagotzea eta esnatzeko zailtasuna
    • 2. fasea: Hipotonia muskularra
    • 3. fasea: Bizi funtzioen gutxiagotzea
    • 4. fasea: EEGn garuneko uhinen gutxiagotzea. Hemen ematen da atsedenaldi handiena. Haurtzaroan hazkunde hormona jariatzen da. Zenbat eta zaharragoa, 4. fasea orduan eta motzagoa.

Lotan hitz egitea, lo-ibiltzea, gauez txiza egitea, gaueko izualdiak… Rem ez den loaldiaren 2 eta 3. faseetan ematen dira.

  • REM ("Rapid Eye Movement") fasea:
    • Kontzientzia gutxiagotze handiagoa eta esnatzeko zailtasun handiagoa
    • Hipotonia muskular handiagoa
    • Begien mugimendu azkarra
    • Bizi-funtzioen handiagotzea
    • Gizonengan erekzioa

Loarekin erlazionaturiko gaixotasunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Loaren bitxikeriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Garai batean ohea partekatzea zen ohikoena eta loa bi faseetan egin ohi zen. Gutxi gorabehera 23:00-01:00 tartean esne-aldi bat egiten zuten pertsona helduek.

2016an egindako ikerketa batek, leku berri batean lehen aldiz lo egiten duzunean nekatuta esnatzen zarelako arrazoia azaltzen du. Ikerketa honek dioenez, gure garunak arrisku egoeratzat jotzen du leku ezezagun batean lo egitea, hori dela eta ezkerreko hemisferioa erneago bihurtzen da eta erraztasun handiagoa du esnatzeko. Ikerlariek oraindik ez dakite zergatik gertatzen den hau baina, azaltzen dute egoera hau ekidin daitekeela lehenengo gau horietan norbere ohiko burkoa erabiliz. Bestalde, azaltzen dute ikas daitekeela "zaintze-sistema" hau itzaltzen.

Bestalde, uste da elektrika indarrak gauak argitu baino lehenagoko garaietan, ohikoena loa bi faseetan banatzea zela. Lehenengo loa (gutxi gorabehera 21:00-23:00), esna-aldia (gutxi gorabehera 23:00-01:00) eta goizeko loa (gutxi gorabehera 01:00-egunak argitu arte).[1][2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Gorvett, Zaria. «The forgotten medieval habit of 'two sleeps'» www.bbc.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).
  2. (Gaztelaniaz) «La sorpresiva (y olvidada) manera en la que dormía la gente en la Edad Media» BBC News Mundo (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).

Kanpo-estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]