Edukira joan

Lord Howe uhartea

Koordenatuak: 31°33′S 159°05′E / 31.55°S 159.08°E / -31.55; 159.08
Wikipedia, Entziklopedia askea
Lord Howe uhartea
Datu orokorrak
Mendirik altuenaMount Gower (en) Itzuli
Garaiera59 m
Motauharte eta alde udalerri gabe
Luzera11 km
Zabalera2 km
Azalera14,6 km²
EponimoaRichard Howe, 1st Earl Howe (mul) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak31°33′S 159°05′E / 31.55°S 159.08°E / -31.55; 159.08
UTC orduaUTC+10:30 eta Australia/Lord_Howe (en) Itzuli
Honen parte daLord Howe Island Group (en) Itzuli
unincorporated NSW (en) Itzuli
KokapenaOzeano Barea
Estatu burujabe Australia
Australiako estatu Hegoaldeko Gales Berria
Ur-gorputzaTasmaniako itsasoa

Lord Howe uhartea (ingelesez: Lord Howe Island), Australia eta Zeelanda Berriaren artean, Ozeano Barean dagoen sumendi-uhartea da. Port Macquarietik 600 kilometro ekialdera eta Norfolk uhartetik 900 kilometro ingurura dago. 11 kilometro inguruko luzera eta 2,8 eta 0,6 kilometroen arteko zabalera du, 16,6 ma2 guztira. Mendebaldeko kostan zehar koralezko arrezifedun urmael bat dago. Biztanle gehienak uharteko iparraldean bizi dira, eta hegoaldean Lidgirb (777 m.) eta Gower (875 m.) mendiak daude. Lord Howe osoa 28 uharte, uhartetxo eta harkaitzek osatzen dute.

Uhartea bisitatu zuen lehen europarra Henry Lidgbird Ball tenientea izan zen, 1788ko otsailaren 17an, presoak Norfolk uhartera zeramatzan itsasontziaren buru zela. Uhartea 1834an hasi zen populatzen. Garai hartan, uhartearen ekonomia balearen arrantzan eta bertako landare apaingarri baten esportazioan zetzan. Gaur egun, turismoa da nagusi.

Lord Howe uhartea gizateriaren ondare izendatu zuen UNESCOk 1982an.

Klima subtropikala du. Euria dela eta, urteko batez bestekoa 1.600 litro ingurukoa da. Batez besteko tenperatura minimoa 6 °C-koa da, eta ez dago izozterik. Maximoa 29,5 °C-koa da.


    Datu klimatikoak (Lord Howe uhartea)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 25.2 25.6 24.7 23.2 21.5 19.9 18.9 18.9 19.9 20.9 22.1 23.9 22.0
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 20.6 20.9 19.8 17.9 16.5 14.9 14.0 13.4 14.6 15.7 17.2 19.0 17.0
Pilatutako prezipitazioa (mm) 119.9 114.3 132.0 113.1 152.3 177.1 143.5 103.2 108.9 111.2 112.6 101.4 1487.1
Iturria: [1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Australian Government Bureau of Meteorology. (2011ko abuztua). Climate statistics for Australian locations. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]