Lurrik Gabekoen Mugimendua
Lurrik Gabekoen Mugimendua | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Mota | erakundea, gizarte mugimendua eta Okupazioa | |
Herrialdea | Brasil | |
Jarduera | ||
Kide kopurua | 1.500.000 (ezezaguna) | |
Historia | ||
Sorrera | 1984ko urtarrila | |
Jasotako sariak | Right Livelihood Award (1991) | |
webgune ofiziala |
Lurrik Gabekoen Mugimendua[1] (portugesez: Movimento dos Trabalhadores Rurais Sem Terra edo MST) Brasilgo lurrik gabeko landa langileen mugimendua. Bere sustatzaile asko CPT (Comissão Pastoral da Terra) apaiz ezkertiarrak, askapenerako teologiaren inguruan izan ziren eta ekoizpen gabeko latifundioak landa langileen artean banatzea zuten helburu.
Aurrekariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XIX. mendean esklabuak matxinatu eta kilomboaak soru zituzten.Nekazaritza familiarrera itzultzeko landa eremuak. Nagusi esanguretsuena Zumbi Dos Palmares izan zen. Antonio Conseleirok zuzendutako matxinadak 25.000 pertsona okupatutako lur batean gizarte igualitario eta demokratiko bat sortzeko 1897ko Urriko sarraskiak deuseztatu zuen asmo hau. Nekazal elkarteek lur okupazioak antolatu zituzten Brasilgo Ipar-Ekialdean.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]MSTa 1970-85eko epean diktadura militarrean eman ziren lur arlo handiak esku gutxitan gelditu ziren, eta hau landa eremuko biztanleen pobreziarekin batera lurrak okupatzen hasi ziren. Organizazioan, laguntza handia izan zuten eliza katolikoko talde aurrerakoien aldetik, Brasilgo estatu ezberdinetan ematen ziren mugimendu ezberdinen arteko batasuna emanez. Era honetan MSTa nazio mailan sortzea erabaki zen 1985ean Curitiban egindako kongresuan, Brasil osoko 1500 delegatuen parte hartzearekin.
Hezkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lurrik gabeko nekazariek 1800 eskola inguru sortu dituzte 160 000 haurrentzat eta 3900 irakaslek zazpi unibertsitate publikotan formakuntza jaso dute. Halaber helduen alfabetizazio kanpaina bereziak dituzte martxan. eskola hauetan Paulo Freire askapenerako teologiako apaizaren doktrinak jartzen dituzte praktikan, elkartasunean eta ingurumenaren zaintzan hezten dituzte haurrak.
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- MSTa edozein alderdi politikoengandik eta elizarengandik independentea da.
- Buruzagitza emakume eta gizonen arteko parekotasuna dago %50ean
Ekintzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun, MSTak 1,5 miloi pertsona (300.00 familia) asentamenduetan biltzen ditu eta beste 150.000 oraindik kanpamentuetan daude.