Lydia Koidula
Lydia Koidula | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Vändra (en) , 1843ko abenduaren 12a (juliotar egutegia) |
Herrialdea | Errusiar Inperioa |
Talde etnikoa | Estoniarra |
Heriotza | Kronstadt, 1886ko uztailaren 30a (juliotar egutegia) (42 urte) |
Hobiratze lekua | Metsakalmistu |
Heriotza modua | : bularreko minbizia |
Familia | |
Aita | Johann Voldemar Jannsen |
Ezkontidea(k) | Eduard Michelson (en) (1873ko otsailaren 19a - ezezaguna) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Q31275457 1861) |
Hizkuntzak | alemana Estoniera errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, itzultzailea, kazetaria eta idazlea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Lydia Emilie Florentine Jannsen, Lydia Koidula bezala ezagutua (Vandrä, 1843ko abenduaren 24aGreg/abenduaren 12aJul – Kronstadt, 1886ko abuztuaren 11Greg/uztailaren 30aJul) estoniar olerkaria izan zen.
Bere izengoitiak Egunsentiko Lydia esan nahi du. Koidulailik (Egunsentiko abeslaria) ere deitu zioten.
Familia Pärnu hirian bizi izan zen 1850az geroztik eta bertan bere aitak 1857an estonierazko lehen egunkaria sortu zuen. 1864an Tartu unibertsitate-hirira joan ziren. Lydiak aitaren egunkarietan argitaratu zituen bere lanak. 1873an Eduard Michelson armadako medikuarekin ezkondu eta Kronstadteko itsas basera joan zen.
1867an bere lanik garrantzitsuena publikatu zuen, Emajõe ööbik (Emajõe ibaiko urretxindorra). Bere lanan alemaniarren eragina dago, eta Estoniak atzerriko botereen mende egotearen sentimendua agertzen da. Estonieraz idatzi zuen, zapaldutako nekazariaren hizkuntzaz.
Estoniako antzerkiaren sortzailetzat ere jotzen da, Vanemuine Elkartean egindako lanaren bidez. Estonieraz idatzi zituen lehen antzezlanak.